Mr. Potato
Mr. Potato | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Sexua | neutral sex (en) |
shop.hasbro.com… |
Mr. Potato Head edo Mr. Patata Jauna (Espainian Señor Patata moduan ezagututa eta Hispanoamerikan Señor Cara de Papa bezala) umeentzako jolasa da. Patata formako plastiko-figura bat da, eta aurpegi bat osatzeko txerta daitezkeen plastikozko pieza ugariz apaindu daiteke, hala nola bibotea, sudurra, kapela eta beste osagarri batzuk.
Produktuaren fabrikatzailea Hasbro jostailu-denda enpresa da. 1952. urtean honek saltzen hasi ziren benetasko patatak eta beste landare batzuk apaintzeko osagarriak moduan[1]. 1964. urtean patata itxurako plastiko-gorputz bat barruratu zan, eta urteen poderioz beste pertsonai batzuk gehitzen joan dira, Mr Potatoren emakume-bersioa bere osagarriekin moduan. Bere ospea 1990eko hamarkadan handitu zan, Toy Story zinema-sagan agertu zalako.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko ideia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949an George Lernerrek (Brooklyngo jostailu-fabrikatzaile batek)Mr Potato asmatu zuen, eta benetako patatak eta barazkiak apaintzeko plastikozko hainbat osagarri eta pieza txikiak asmatu zituen. 1949. urtean Lerner bere ideia hainbat enpresa eta konpainietari saltzen saiatu zan, baina ez zitzaion erraza egin, Bigarren Mundu Gerraren ondoren enpresek ez zutelako ondo ikusi bere asmakizuna[2]. Azkenean, zereal fabrikatzaile bati saltzea lortu zuen, honek plastikozko piezak sari gisa banatzen zituen zereal paketeetan, asmatzaileak 5000 dolar lortu ebazan kolaborazioagaitik[3]. Hala ere, Lernerrek 1951n bere ideia erakutsi zien bi ehungintza-enpreei, Henry eta Merrill Hassenfeld anaiei, Hassenfeld Bros (egungo Hasbro) izeneko jostailu-enpresa bat martxan jarri zutenei. Lernerrek 2.000 dolar ordaindu zizkien zereal jostailuaren ekoizpena geldi zezaten, eta beste 5.000 dolar ordaindu zituen bere produktuaren gaineko eskubideak berreskuratzeko.[4] Hassenfeld anaiek 500 dolarreko aurrerapena eta saldutako jostailu bakoitzeko % 5eko oparia eskaini zizkioten. Azkenean 1952n Hasbo Mr. Potato Headen komerrtzializazioa hasi zan.
komertzializazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mr. Potato Head 1952ko maiatzaren 1ean jarri zen salgai, 0,98 dolarren prezioan[5]. Jostailua barazkiak apaintzeko plastikozko pieza sorta bat zen, eskuak, oinak, belarriak, bi aho, bi begi pare, lau sudur, hiru kapela, betaurrekoak, pipa bat eta aurpegiko biloa irudikatzen zuten zortzi piezak. Garai hartan ez zegoen plastikozko gorputzik, beraz, benetako patatak eta barazkiak erabiltzen ziren. Hasbrok inbertsio handia egin zuen publizitatean, eta Mr. Potato Head telebistan iragarri zen lehen jostailua izan zan[6].
Lehenengo urtean milioi bat baino gehiago Mr Potato Head-unitateak saldu ziran, Hasbro, 4 milioi dolar irabazi ebazan. Haren arrakastaren ondoren, pertsonaia berriak agertu ziren: Mrs. Potato, bere seme Brother Spud eta Sister Yam, eta kotxe eta maskotak bezalako osagarriak. 1964an, Hasbrok patata itxurako plastikozko gorputz bat jaurti zuen, eta haren gainean plastikozko piezak jartzen ziren benetako patatarik erabili gabe. Gainera, beste pertsonaia batzuk ere kaleratu ziren, hala nola laranja bat (Oscar the Orange) edo pepino bat (Kooky the Cucumber), beste fruta eta barazki batzuen artean, nahiz eta horiek 1970eko hamarkadaren hasieran merkaturatzeari utzi zioten.[7]
1975ean, Hasbrok patataren eta bere osagarrien plastikozko gorputzaren tamaina bikoiztu zuen, Estatu Batuetako jostailuei buruzko segurtasun-arauak betetzeko[8]. Konpainiak produktua birdiseinatzeko aprobetxatu zuen, eskolaurreko eta haurrentzako ikusleengana bideratuta. Gainera, zuloen ordez listoi lauak jarri zituen, haurrek plastikozko piezak akatsik gabe jar zitzaten, nahiz eta handik gutxira zuloak berriro sartu zituzten, haurrek piezak jartzean erratzeko aukera izan zezaten. Minbiziaren aurkako elkarte batek eskatuta, Hasbrok pipa kendu zuen bere osagarrietatik 1987ean.
Jostailuaren ospea handituz joan zen 1990. urtean Toy Story filma sagan agertu zalako. Ondoren, hiru sekueletan agertu zan (Toy Story 2, Toy Story 3 eta Toy Story 4). 2000. urtean Mr. Potato Head National Toy Hall of Fame Rochesterren (Nueva York)-en hautatu zuten. Hasbrok bildumagileentzako osagarriak kaleratu zituen hurrengo urteetan, telesail eta filmen lizentzietan oinarritutako jostailuaren bersioekin. Horrela, beste filmetan girotutako Potato Head batzuk kaleratu ziran, (La guerra de las galaxias, Spider-Man, Indiana Jones eta Iron Man filmetan girotutako Potato Head-ak). 2021eko otsailaren 25ean, Hasbro Gamesek "Mr Potato Head" markaren izena "Potato Head" izena aldatzea erabaki eben, barneratzaileagoa izan zedin eta genero bereizketarik gabe horiekin jolastu ahal izateko.[9]
Toy Story saga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frankizia kontzeptu antropomorfikoan oinarritzen da, hau da, jostailu guztiak, gizakiak ezagutu gabe, ezkutuan bizirik daude, eta pelikulak cowboy klasiko bat, Woody sheriffa eta Buzz Lightyear astronauta modernoa barne hartzen dituen jostailu talde batean oinarritzen dira.
Mr. Potato Head Toy Storyren sagako pertsonaia garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, eta Woody, Buzz eta Andyren gainerako jostailuen lagunik onenetakoa izan zen. Brooklyngo azentua duen jostailua da, izen bereko Hasbro eta Playskool panpinetan oinarritua.
Nortasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toy Story sagan Mr. Potato pertsonaia nortasun ziniko samarra dauka. Andyk (Toy Storyko protagonista) sarritan bilau bat bezala aurkezten du bere jolasetan, bere portaera ziniko eta suminkorraren arrazoia dirudiena. Jarrera hori izan arren, askoz lagunkoiagoa bihurtzen da Potato Head andrea sagara iritsi ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mr Potato Head - V&A Museum of Childhood» web.archive.org 2011-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2010-10-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- ↑ (Ingelesez) Walsh, Tim. (2005-10). Timeless Toys: Classic Toys and the Playmakers Who Created Them. Andrews McMeel Publishing ISBN 978-0-7407-5571-2. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
- ↑ (Ingelesez) Walsh, Tim. (2005-10). Timeless Toys: Classic Toys and the Playmakers Who Created Them. Andrews McMeel Publishing ISBN 978-0-7407-5571-2. (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2010-10-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Ingelesez) Walsh, Tim. (2005-10). Timeless Toys: Classic Toys and the Playmakers Who Created Them. Andrews McMeel Publishing ISBN 978-0-7407-5571-2. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2011-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «Mr Potato Head - V&A Museum of Childhood» web.archive.org 2011-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Sr. y la Sra. Cara de Papa no van a ningún lado, solo cambia el nombre de la caja» TELEMUNDO.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).