René Lacoste
René Lacoste | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean René Lacoste |
Jaiotza | Parisko 10. barrutia eta Paris, 1904ko uztailaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Donibane Lohizune, 1996ko urriaren 12a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Simone de la Chaume (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria, ekintzailea, tenis entrenatzailea eta moda-diseinatzailea |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 76–10 |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | eskuina |
Altuera | 1,75 metro |
Jasotako sariak | |
- Artikulu hau tenislariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lacoste (argipena)».
René Lacoste (Paris, Frantzia, 1904ko uztailaren 2a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1996ko urriaren 12a) tenislaria izan zen. Krokodilo goitizena zuen. Jaiotzez paristarra eta jatorriz Donibane Lohizuneko familia batekoa.[1]
1927, 1928 eta 1929an Davis Kopa irabazi zuen Frantziako tenis-taldeko lau tenislari mitikoetako gazteena zen. 1926 eta 1927an munduko tenislaririk onena eta hurrengo bi urteetan bigarrena izan zen. Hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1925, 1927 eta 1929an), bi aldiz Wimbledongoa (1925 eta 1928an) eta bi aldiz Forest Hillsekoa (1926 eta 1927an). Bikoteka ere hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1924, 1925 eta 1929an) eta behin Wimbledongoa (1925ean), Jean Borotrarekin batera.
Tenislari bikain honek 1929an utzi zion lehiaketetan parte hartzeari. Harrezkero, bere ospe handiari esker arrakasta handiz merkaturatu ahal izan zituen bere izeneko jantziak, krokodiloa ikur gisa daramatenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Lacoste eta bere krokodilo famatua» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Lacoste |
- 1904ko jaiotzak
- 1996ko heriotzak
- Paristarrak
- Frantziako tenislariak
- Frantziako moda diseinatzaileak
- Ohorezko Legioko ofizialak
- Ohorezko Legioko komandanteak
- 1924ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak tenisean
- 1924ko Udako Olinpiar Jokoetako tenislariak
- Frantziako brontzezko dominadun olinpikoak