Content-Length: 119787 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Adberbio

Adberbio - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Adberbio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Adberbioa gramatika-kategorietako bat da: aditzak —edo perpaus osoak— adierazten duenari buruzko informazio osagarria ematen duen hitz edo hitz-multzoa da.

Perpausaren zatietako bat dira. Hizkuntzalari modernoek adierazi dutenez, termino hori "komodin" kategoria modukotzat erabili izan da. Kategoria hori portaera sintaktiko desberdinak dituzten hitzak sailkatzeko erabiltzen da, eta ez dute zertan oso antzekoak izan, salbu eta eskuragarri dauden beste kategorietako batean ere sartzen ez badira (substantiboa, adjektiboa, preposizioa, etab.)[1].

Euskaraz, irizpide morfologikoetan oinarriturik, bi sailetan banatzen dira: batetik, adizlagunak (deklinabide-atzizki bidez eratuak, hala nola mendi-an, aita-rentzat, edo postposizio bidez eratuak, hala nola mahai azpian); eta, bestetik, aditzondoak (atzizkirik eta postposiziorik gabe eratuak, hala nola gaur edo berandu).

Aldaezintasuna zalantzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hizkuntzatako gramatiketan azpimarratu izan da adberbioen ezaugarri nagusia dela aldaezintasuna[2]. Gaztelaniazko siempre adberbioa ez da formaz aldatzen, baina euskaraz halakorik egon daitekeen arren (ere partikula adibidez: *erek, *ereko, *eretik... bezalakoak ez baitaude), zenbait kasutan deklina daitezke (betiko, bihartik), eta baita mugatzaileak hartu ere ('laguna urrutian bizi da'). Hala ere, adberbioek ez dute kasu-marka gramatikalik hartzen (*atzok), baina bai leku-denborazkoak (atzotik) batzuetan; batzuek —ez guztiek— gradu markak har ditzakete (beranduegi, goizago baina *atzoegi). Argumentu horiek erakusten dute euskal adberbioa, guztiz aldaezina ez bada ere, badituela eranskinak hartzeko mugak, izenkiek ez bezala.

Funtzioak aditzetatik haratago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adberbioen definizio estandarretan aditzaren osagarri diren arren, aditzaz gain ('lasterka etorri'), adjektiboak ('aski ederra') eta beste adberbio batzuk ere ('arras ongi') zehaztu ditzakete euskaraz[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Payne, Thomas E.; Payne, Thomas Edward. (1997-10-09). Describing Morphosyntax: A Guide for Field Linguists. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-58805-8. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  2. a b «Adberbioa [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Adberbio

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy