Content-Length: 127227 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Akihabara

Akihabara - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Akihabara

Koordenatuak: 35°41′54″N 139°46′23″E / 35.69836°N 139.77313°E / 35.69836; 139.77313
Wikipedia, Entziklopedia askea
Akihabarako eraikinak kartelez beteta.

Akihabara (japonieraz: 秋葉原?) Tokion dagoen Chiyoda auzoko barrutia da, batez ere Akihabara Electric Town (japonieraz: 秋葉原電気街 Akihabara Denki Gai?) eremuagatik ezaguna.

Aintzina batean Edo-ren ipar-mendebaldeko harresian kokaturik zegoen herria izan zen eta ondorioz merkatari eta artisauak biltzen ziren bertan, bai eta klase baxuko samuraiak ere. Tokiok izan ohi zituen suteetako batean, 1869an, ingurua erabat erre zen eta jendeak herria berriz altxatzea erabaki zuen Chinkasha (su-hiltzailea) kaperaren ondoan, etorkizunetako suteetatik babestuko liekeen ustetan. Akiba zen bertako jainkoa eta eremuak Akibagahara izena hartu zuen ("udazkeneko hosto erorketa"), gero "Akihabara" bilakatu zena.

1890an tren geltokia ezarri zen bertan eta merkatua handitu egin zen. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo gobernuaren ahultasuna aprobetxatuz merkatu beltza asko handitu zen Akihabaran. Aparatu elektrikoen boom-a iritsi zen eta Electric Town ezizena hartu zuen. 80. hamarkadan informatikak ordezkatu zituen etxetresna eektrikoak eta honekin batera otaku kultura iritsi zenean anime, manga eta bideo-jokoak nagusitzen hasi ziren.

Otaku kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akihabara anime eta manga ikonoez bete da eta ikuskizun, ekintza eta batzar bereziak egiten dira bertan. Zaleen (otaku) eta sortzaileen arteko harremanak sortzeko aukerak dira hauek. Lan amateurrak ("doujinshi") promozionatzeko aukera ere izaten da Akihabaran.

Otaku kultura gazteekin eta batez ere mutilekin lotzen da, baina pertsonai asko neska gazte estilizatuak dira eta ondorioz manga pertsonai jantzitako neska oso gazteak ikusten dira denda eta tabernetako propagandazko paperak banatzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
35°41′54″N 139°46′23″E / 35.69836°N 139.77313°E / 35.69836; 139.77313








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Akihabara

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy