Content-Length: 103642 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Akrai

Akrai - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Akrai

Koordenatuak: 37°04′N 14°54′E / 37.06°N 14.9°E / 37.06; 14.9
Wikipedia, Entziklopedia askea
Akrai
Fitxategi:File:South-east Sicily Citites of V century.jpg
Hego-ekialdeko Sizilia eta K.a. V. mendeko hiriak. Greziako hiriak gorriz, Siziliako hiriak urdinez, Via Selinuntina horiz eta Via Elorina berdez
Datuak
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriPalazzolo Acreide
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°04′N 14°54′E / 37.06°N 14.9°E / 37.06; 14.9
Map
Azalera0.238 km²
Historia
Eraikitzailea(k)Korintoko kolonoak
GaraiaK.a. 663an
UzteaK.o. 827an
KulturaGreziar arkaikoa, Bizantziarra
Indusketa
Indusketa datakXIX. mendearen hasieran

Akrai (Antzinako grezieraz: Ἄκραι[1]; latinez Acrenses[2] Sirakusak Sizilian fundatutako greziar kolonia bat izan zen, K.a. 663an. Gaurko Palazzolo Acreideren inguruan kokatuta zegoen.

Akrai izan zen Sirakusak lehenetariko kolonien bat, Siziliara, K.a. 663an, heldutako korintoarrek fundatutakoa[3]. Gelarako bidean zeuden, Pantalika, Kasmena (Monte Lauroko postu militarra), Akrillai eta Camarina kolonia guztietatik urrunena zen, (K.a. 598an fundatuta). Sirakusak Akrai eta Kasmena fundatu zituen: Akrai Sirakusa baino 70 urte beranduago eta Kasmena Sirakusako fundazioaren 20 urteren ostean. (K.a. c. 640). Sirakusak Camarina sortu zuen aurrekoaren baino 130 urte geroago. Fundatzailek Daskon eta Menekolos izan ziren[4]. Nahiz eta Sirakusarekin leiala izan, autonomia politikoa, administratiboa eta militarra zuen. Honela, agerian geratu zen Niziasen indarra eten zuenean Val di Noton edo Anapon, K.a 421ean, atenastar jeneralaren porrota erraztuz. Akrai tontor baten gainean zegoenez, zaila zen konkistatzea eta, aldi berean, eskualdearen behatoki ezin hobea zen. Are gehiago, Dionek, Sirakusaren kontra zihoala, Akrain geratu zen armadaren martxa ikusteko[5]. Erromatarrek Hieron II.arekin sinatutako itunaren arabera, Akrai tiranoaren jabegoa izan zen[6] eta, agian, hau izan zen hiriko oparoaldirik onena. Bigarren Gerra Punikoan, Sirakusako aliatua izanik, Hipokrates Sirakusakoa Akraira erbesteratu zen, Marko Klaudio Martzelok, K.a. 214an, Akrillai garaitu ostean[7]. K.a. 211n, Sirakusa konkistatua izan ondoren, erromatar probintziaren parte bat bilakatu zen, latinez: Acre. Hau da historian izena aipatzen den azken aldia. Zizeronek ez zuen behin ere aipatu. Beharbada, Sirakusako dependentzia baino ez zelako. Halaere, Pliniok sartzen du stipendiariae civitatesen artean, beraz aparteko udala izango zen[8] baita Ptolomeo geografoak ere[9]. Bizantziar aldian, hiria Erromako aginte pean egon zen.

Antzinako Siziliako hiriak

Tommaso Fazello monjea (1498–1570) izan zen lehenetariko bat galdutako hiriaren tokia identifikatzean. Horren ondoren, beste batzuen interesa piztu zen, bereziki Gabriele Judica baroiarena, XIX. mendearen hasieran lehenengo indusketak hasi zituena eta aurkitutakoa Le antichità di Acre liburuan azaldu zuena (1819an argitaratua). Julius Schubring ikertzaile germaniarrak adierazi zituen lurpetik ateratako monumentuak. XX. mendean, ikertzaile askok lan egin dute Akrain, Paolo Orsi barne -Siziliako arkeologiaren fundatzailea XX. mendearen hasieran-, Luigi Bernabò Brea (50ko hamarkadan), Giuseppe Voza (70ko hamarkadan), eta 90ko hamarkadan, Maria Musumeci eta Lorenzo Guzzardi. Hiriko indusketetan antzoki txiki bat agertu da, ondo berreraiki dena. Han bi harrobi daude Intagliata eta Intagliatella izenekoak, antzinatean katakonba eta egoitz gisa erabilitakoak. Toki lau batean, Intagliataren gainean, Afrodisionaren harrizko oinarriak daude, Afroditaren omenez eraikitakoa K.a. VI. mendearen erdian. Toki honen mendebaldean Buleuterion dago, non herriko kontseilua biltzen baitzen. Muinoaren ekialdean, tenplu feralak daude, hildakoen gurtzarako eskainiak. XX. mendean aurkitutako atal bat arkitektura publikoari buruzkoa da. Gaur egun, ikertzen ari da bizitegi-auzoetan. Varsoviako unibertsitateko ikertzaileek, Roksana Chowaniec irakasleak zuzendurik, greziar eta erromatar etxeak aurkitu dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Esteban Bizantziokoa Ἄκρα idazten du; Ptolomeok, Ἀκραιοὶ
  2. PLINIO: Historia Naturala, 3. 8.
  3. TUZIDIDES: Peloponesoko gerraren historia. 6. 5.
  4. TUZIDIDES: Peloponesoko gerrak, 6. 5
  5. PLUTARKO: Dion 27, - Ἄκρας irakurri beharrean, Μακράς irakurri behar genuke.
  6. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, XIII. Exc. 502. or.
  7. LIVIO: Ab Urbe Condita Libri (History of Rome). 24. 36.
  8. PLINIO: Naturalis Historia. 3. 8.
  9. PTOLOMEO: The Geography. 3.4.14.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Akrai

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy