Alonso Covarrubias
Alonso Covarrubias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Torrijos, 1488 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Toledo, 1570 (egutegi gregorianoa) (81/82 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Platereskoa |
Alonso Covarrubias (Torrijos, 1488 – Toledo, 1570) espainiar arkitekto eta dekoratzailea izan zen. Covarrubiasen lehen obrak plateresko estilokoak diren arren (Toledoko San Klemente monasterioa, estilo platereskoan eginiko obra handienetako bat, 1534), Italiako Errenazimentuko ereduari jarraitu zion ondoko lanetan (Alcalá de Henaresko artzapezpikuaren jauregia). 1537. urtetik aurrera Karlos V.a enperadorearen zerbitzuan egon zen, eta Toledon jardun zuen batez ere (Toledoko Alkazarreko aurrealde nagusia; Gurutze Santua eta San Joan Bataiatzailea ospitaleak; Trastamarakoen kapera katedralean). Karlos I.aren garaiko arkitektorik garrantzitsuena izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.