Content-Length: 176631 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Amanita

Amanita - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Amanita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
Generoa Amanita
Pers. (1794)

Amanita onddo basidiomizeten generoa da, agarikaleen ordenakoa.[1] Amanita generoak gutxi gorabehera 600 espezie agariko dauzka; batzuk munduko onddo toxikoenetarikoak dira; beste batzuk aldiz, ondo kontsideratutako espezie jangarriak. Genero hau onddoen intoxikazioaren ondoriozko hilkortasunen %95aren arduraduna da. Onddo hauetan dagoen toxina potenteena α-amanitina da.

Generoak onddo jangarri asko dauzka, baina mikologoek onddo jasotzaileak gogogabetzen dituzte, hauetariko edozein giza kontsumorako sailkatzeko. Aldiz, kultura batzuetan, bertako Amanita espezie jangarri handienak merkatuko elikagai garrantzitsuenak dira, bertako hazkuntza garaian.

Honen  adierazle ondokoak diraː Amanita zambiana eta beste espezie mamitsu (haragitsu) batzuk Afrika erdialdean, A. basii eta antzeko espezieak Mexikon, A. caesarea eta “Blusher” Amanita rubescens Europan, eta A. chepangiana Asiako hego ekialdean. Beste espezie batzuk sukaldaritzan saltsei kolorea emateko erabiltzen dira, A. jacksonii gorria bezala, Kanadako ekialdetik Mexikoko ekialderako tartean dagoena. Espezie asko jangarriak diren ala ez ezezaguna da; batez ere Australia bezalako herrialde batean, bertan onddo asko gutxi ezagutzen baitira.

Izena seguruenik Amanus (antzinako grezia: Ἁμανός) hitzetik eratorria da, Ziliziako mendi bat. Amanita generoa, gaur egungo esanahiarekin lehenego aldiz Christian Hendrik Persoonek argitaratua izan zen 1797an.[2] Botanikako Nomenklatura Kode Internazionalaren esanetan, Persoonen Amanita kontzeptua, Amanita muscaria (L.) Pers. espezie tipo bezala ofizialki mantendu da.[3]

Espezie esanguratsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita geroko espezieak ugari dira mundu osoan zehar, baina Euskal Herrian hurrengo dira garrantzitsuenak:[4]

Amanita citrina
  • Amanita citrina: euskaraz lanperna limoi deitua. Hasieran globosoak diren fruituak ematen ditu, baina heldutasunean ganbil hedatuak dira. Pileoak 4-10 cm-ko diametroa dauka. Kutikula, haragitik erraz banatu daiteke, eta hori argia, hori zurixka eta batzuetan zuria da. Lamina estuak, zuri koloreko lamelulekin. Pileoa zilindrikoa da, 5-12 x 0,5-1,3 cm-koa, tindaketa zurixka-horixkekin. Pileoaren oinarria zabala da, bulbo zirkular batean bolba erdaindu, mintzakara eta zuri batekin. Eraztun apikala, mintzakara, iraunkorra, garaudun ertza, goialdean ildaskekin eta kolore zuri edo zuri horixkaduna. Haragia zurixka kolorekoa edo zertxobait horixka. Zapore goxoa dauka. Usaina errefau eta pata gordinaren artekoa. Esporak zuriak, subglobosoak, 7-10 µm-takoak, hialinoak, leunak eta amiloideak. Basidioak tetraesporikoak eta kutikula haritsua. Ektomikorrizak ezartzen ditu; batez ere, lurzoru azidoko koniferodun eta hostozabalen basoetan.
Amanita muscaria
  • Amanita muscaria: euskaraz kuleto faltsu deitua. Fruitu globosoak ematen ditu. Pileoak 10-20 cm-ko diametroa dauka. Kutikula gorria da, eta euriaren edo intsolazio zuzenaren ondorioz tonalitate laranjak eta horiak hartzen ditu. Kutikula haragitik erraz banatzen da eta errezel unibertsalaren arrastoez estalita dago. Arrasto hauek zirkulu zentrokideetan antolatuta daude, kotoi ehundura daukate eta zurixkak dira, nahiz eta heldutasunean horitzen diren. Lamina estuak eta lamelula ugarirekin. Oin zilindrikoa, 15-20 x 1-3 zm, erraz banatzekoa, zuria edo horia, oinarrian bolba batek inguratutako bulboa dauka. Eraztun apikala, zabala, mintzakara, zuria batzuetan ertza horiz tindatua oinaren gain gona bat bezala zintzilikatzen dena. Haragi zuria pileo aldeko kutikulan izan ezik, laranja izanik bertan. Ez zaio usain ezta zaporerik atzematen, Espora oboideotik subglobosora, 9-11 x 6-9 µm, leuna, hialinoa eta ez amiloidea. Basidio tetraesporikoak. Kutikula haritsua. Ektomikorrizak ezartzen ditu; batez ere, lurzoru azidoko koniferodun eta hostozabalen basoetan. Fruitu-gorputzak uda amaieratik udazken amaiera arte ematen ditu; eta lehengo izozteekin desagertzen da. Espezie hau Iberiar Penintsulan inguru azidofilo guztietan hedatuta dago, eta bereziki koniferodun basoetan.
Amanita spissa
  • Amanita spissa: euskaraz lanperna ilun deitua. Hasieran globosoak diren fruitu-gorputzak ematen ditu, baina heldutasunean ganbil hedatuak dira. Pileoak 7-15 cm-ko diametroa du, isolatuta edo hedatua. Kutikulak gris arretik arre argirako kolorea dauka, eta haragitik erraz banandu daiteke. Gainera kutikulak errezel unibertsalaren mintz arrastoak dauzka zuritik griserako koloredunak., erregularki kokatuta zirkulu zentrokidea eratuz. Ertz leuna dauka espezie honek eta heldutasunean zapal izan daiteke. Oina zilindrikoa da, 10-15 x 2-3 cm bitartekoa, pileotik erraz banantzekoa eta arbi formako oinarri zabala du, oso atxikikorra lehorte garaian, baina erraz banantzekoa hezetasun garaian. Bolba ia markatu gabea eta arbi formako oinera atxikitutako zirkulu txiki ezkatadunetara murriztua. Haragi zuria eta errefau usain, zein zaporea. Esporak elipsoidal-oboide itxurakoak, 8-10 x 6-7,5 µm-takoak, leunak, hialinoak eta amiloideak. Basidio tetrasporoikoak eta kutikula haritsua. Fruitu-gorputzak uda amaieran eta udazkenean zehar ematen ditu, koniferodun eta batzuetan hostozabalen basoetan. Iberiar penintsularen iparraldean ezaguna da (Euskal Herrian, Galizian eta Katalunian); eta oso arraroa penintsularen gainontzeko tokietan.

Aipatutakoez gain, Iberiar Penintsulan badira beste zenbait Amanita espezie:

  • Amanita caesarea: espezie mediterraneo termofiloa da. Artadi, harizti, artelatz-baso eta gaztainondoetan ematen ditu bere fruituak, nagusiki.
  • Amanita codinae: ugaria ez den espeziea da, belardi edo zuhaizdun gune argitsuetan ematen ditu fruituak, Iberiar Penintsulan hegoaldean agertzen da.
  • Amanita curtipes: espezie mediterranearra, ez oso ugaria eta Iberiar Penintsulan hegoaldean agertzen da, Quercus generoko baso azidofiloetan, estrepadietan eta Pinus pinasterren pinudi haretsuetan ematen ditu fruitu-gorputzak nagusiki.
  • Amanita gracilior: ugaria ez den espeziea da, Quercus ilex subsp. rotundifolia, Q. coccifera eta Pinus halepensis dauden baso mediterraneoetan ematen ditu fruituak udazken garaian.
  • Amanita junquillea: ohiko espezie goiztiarra, udaberri amaieratik udazken amaiera arte ugaria; bai koniferoen zein hostogalkorren lurzoru azidoko humusean.
  • Amanita ovoidea: tamaina handiko espeziea da, fruitu-gorputzak eskualde mediterraneoan ematen dituena. Estatu Espainiarrean uda amaieran eta udazkenean zehar agertzen da. Oso sakabanatuta dago, baina ez oso ugaria, kareharrizko izaera duten lurzoruetan, hostogalkorretan zein koniferoetan, baina ugariagoa artadietan.
  • Amanita phanterina: espezie kosmopolita, lurzoru azido neutro edo basikoetan. Ektomikorrizak ezartzen ditu eta baso esklerofitoetan fruitu-gorputzak ematen ditu; eta batzuetan, koniferoetan edo hostogalkorren basoetan. Iberiar Penintsulan asko hedatuta dagoen espeziea da,
  • Amanita phalloides: udazkeneko ohiko espeziea Quercus generoko espezieak dauden lurzoruetan eta hostogalkorreko lurzoruetan mikorriz ektotrofoak ezartzen ditu. Espainiar Estatuko gune azidofilo guztietan hedatuta dago.
  • Amanita rubescens: ohiko espezie kosmopolita, ektomikorrizak ezartzen dituena eta uda amaieratik udazken arte fruitu-gorputzak ematen ditu mota guztietako basoetan. Iberiar Penintsulan oso ugaria da.
  • Amanita vaginata: espezie kosmopolita da eta Iberiar Penintsulako leku gehienetan agertzen da.
  • Amanita virosa: taxona arraroa da, uda amaieratik eta udazkenean zehar fruituak ematen ditu lurzoru areatsu azidoetan, hostogalkordun, zein koniferodun basoetan. Europako iparraldean hegoaldean baino ugariagoa da.
  • Amanita vittadinii: mediterraneoko espeziea, ez oso ugaria eta udaberri eta udazken garaian fruitu-gorputzak ematen ditu belardietan. Iberiar Penintsulan Madrilen, Palentzian eta Salamancan agertzen da nagusiki.

Hala ere, Amanita generoa mundu osoan zehar banatzen da; hurrengo espezieak aipagarrienak izanik: Amanita zambiana eta beste espezie mamitsu (haragitsu) batzuk Afrika erdialdean, Amanita basii eta antzeko espezieak Mexikon, eta Amanita chepangiana Asiako hego ekialdean. Beste espezie batzuk sukaldaritzan saltsei kolorea emateko erabiltzen dira, Amanita jacksonii gorria bezala, Kanadako ekialdetik Mexikoko ekialderako tartean dagoena.

Honen  adierazle ondokoak diraː Amanita zambiana eta beste espezie mamitsu (haragitsu) batzuk Afrika erdialdean, A. basii eta antzeko espezieak Mexikon, Amanita caesarea eta “Blusher” Amanita rubescens Europan, eta Amanita chepangiana Asiako hego ekialdean. Beste espezie batzuk sukaldaritzan saltsei kolorea emateko erabiltzen dira, Amanita jacksonii gorria bezala, Kanadako ekialdetik Mexikoko ekialderako tartean dagoena.

Phalloidieae sekzioko hainbat kide euren toxikotasunagatik nabarmentzen dira; gutxiegitasun hepatikoa eta heriotza eragin dezaketen amatoxina izeneko toxina ezagunak baitituzte.

Duela gutxi giltzurrun gutxiegitasun akutua eragiten duen talde bat aurkitu da Lepidella subgeneroan. Ondokoek ere gaixotasun hau eragiten dutː Ipar Amerikako ipar ekialdeko A. smithiana, Japoniako A. pseudoporfiria eta Europako hegoaldeko A. proximak.[5]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Amanita espezie batzuk jangarriak izan, onddoetan adituak diren askok Amanitarik ez jatea gomendatzen dute; erabateko ziurtasunarekin espezie ezaguna ez bada.[6] Genero honetako espezie asko oso toxikoak dira. Hori dela eta, espezie bat gaizki identifikatzen bada, onddoa kontsumitzeak gaixotasun larriak (muturrekoak) sor ditzake, eta baliteke heriotza ere eragitea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Persoon, C.H. (1797) Tent. disp. meth. fung.: 65
  3. International code of botanical nomenclature (Vienna Code) : adopted by the seventeenth International Botanical Congress, Vienna, Austria, July 2005. Published for IAPT by A.R.G. Ganter 2006 ISBN 3906166481. PMC 74116679. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  4. Gabriel., Moreno,. (D.L. 2010). Guía de hongos de la Península Ibérica : con la descripción de 584 especies más de 1000 fotografías en color y numerosos dibujos. Omega ISBN 9788428213493. PMC 733966842. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  5. (Ingelesez) Saviuc, Philippe; Danel, Vincent. (2006). «New Syndromes in Mushroom Poisoning:» Toxicological Reviews 25 (3): 199–209.  doi:10.2165/00139709-200625030-00004. ISSN 1176-2551. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  6. Gary., Lincoff,. National Audubon Society field guide to North American mushrooms. (A Chanticleer Press ed. argitaraldia) ISBN 0394519922. PMC 8059978. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Amanita

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy