Analogia
Analogia bi sistema edo gehiagoren arteko korrelazioa da, oro har. Horrela ulerturik, analogia proportzioaren antzekoa da. Beste modu batera esanik, gauza desberdinei predikatu bera atxikitzea da, baina ez era unibokoan. Bi elementuren arteko antzekotasun ez ausazko gisa hautematen dena.
Hizkuntzalaritzaren arloan, funtzio berbera betetzen duten edo elkarren artean nolabaiteko parekotasuna duten hizkuntza-elementuen arteko antzekotasun formalari deritzo analogia. Adibidez, esan daiteke astronomia eta astrologia hitzen artean badagoela analogia bat, senidetasun etimologiko bat dagoelako bi izenen artean. Hala ere, analogia ez da identitatea; ez dira, beraz, nahastu behar.
Beste diziplina batzuetan ere baliatzen da analogia kontzeptua: logikan, zuzenbidean, antropologian, informatikan, biologian, fisikan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Analogiak, Gizapedian.