Anerood Jugnauth
Sir Anerood Jugnauth (Palma, 1930eko martxoaren 29a - Floréal, 2021eko ekainaren 3a) Maurizioko 4. presidentea 2003tik 2012ra eta hiru aldiz lehen ministro (1982-95), (2000-03) eta (2014-17) izan zen.
Familia hindu batean jaio zen. Zuzenbidea ikasi zuen Erresuma Batuan eta abokatu eta epaile lanetan aritu zen gero. Ministro izan zen Seewoosagur Rangoolamen gobernuan. 1970ran alderdi berri bat sortu zuen, Maurizioko Mugimendu Militantea (MMM) eta 1983an Mugimendu Militante Sozialista. Maurizioko politikan nagusi izan zen 1980 eta 1990eko hamarkadetan, eta 1992an errepublika aldarrikatu zuen. Oposizioan bost urtez egon ondoren, 2000. urtean boterera itzuli zen lehen ministro gisa eta hiru urte geroago presidente hautatu zuten. 2014an aukeratu zuten azken aldiz lehen ministro, eta 2017an dimisioa eman zuen, adinagatik, eta Pravind Jugnauth semeak ordezkatu zuen.