Anjel Alkain
Anjel Alkain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1966 (58/59 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, telebista-aktorea, ahots-aktorea eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Anjel Alkain (Andoain, Gipuzkoa, 1966) euskal umorista, aktorea eta telebista aurkezlea da.
Antzerkia ikasi zuen Donostiako Antzerki Eskolan Niko Lizeaga eta Jose Maria Berasategirekin. Ondoren, Hankagorri taldearekin bat egin eta kale antzezlanak egiten jardun zen. Sorginen laratza telebista saioan agertu zen arte ez zen ezaguna, baina harrezkero Wazemank, Noaoa, Brinkola, Finlandia, Kontuz atsuak! eta Kontrako eztarria telebistako umore saioetan aritu izan da, ETB 1ean, aurkezle eta aktore lanetan. Egun, ETB 1eko Zuek Hor saioan dihardu, aktore gisa soilik. Gaur egun Eitb-ko Bagoaz saioan parte hartzen du. Aktore gisa lan egin arren landetxe bat ere badu, Hernanin. Gaur egun Gipuzkoako Asteasu herrian bizi da bere familiarekin.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean parte hartu zuen (baserriko aita, taxista, eta Koldobika,mediku pedantea). 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako beste aktoreak Mikel Sarriegi (Juan Martin), Ainere Tolosa (Ixabel) Ixabel Agirresarobe (Baserriko amona), eta Egoitz Lasa baserriko semea) izan ziren. Zuzendaria Anartz Zuazua izan zen, gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu.
Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen, eta emanaldiak 180 izatera heldu zirelako.[1]
Wazemank arrakastatsuan ere parte hartu zuen ETB 1eko umorezko telebista-saioa zen. Besteak beste, Anjel Alkain, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Mikel Pagadizabal, Iñake Irastorza, Ana Elordi, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ixabel Agirresarobe, Asier Sota, Anartz Zuazua eta Aitor Gabilondo aktoreek parte hartzen zuten Wazemank-en.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Lana |
---|---|
1996 | Cuestión de suerte |
2005 | Aupa Etxebeste! |
2006 | Kutsidazu bidea, Ixabel |
2007 | Eutsi! |
2017 | El guardián invisible |
2019 | Legado en los huesos |
2019 | Agur Etxebesteǃ |
2020 | Ofrenda a la tormenta |
Telebista saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Lana | Katea | Postua |
---|---|---|---|
1991-1992 | Bertan Zoro | ETB 1 | Aktorea |
1999-2005 | Sorginen laratza | ETB 1 | Aktorea |
2005-2007 | Wazemank | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2007-2008 | Noaoa! | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2007, 2009 | Mi Querido Klikwosky | ETB 2 | Aktorea |
2009 | Brinkola | ETB 1 | Aktorea |
2009 | Wazemank 2.0 | ETB 1 | Aktorea |
2010 | Wazemank 3.0 | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2011-2012 | Finlandia | ETB 1 | Aktorea |
2012-2013 | Kontuz atsuak! | ETB 1 | Aktorea |
2013-2014 | Kontrako eztarria | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2014 | Zuek hor eta gu hemen! | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2015 | Zuek hor! | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2017-2019 | Bago!az | ETB 1 | Kolaboratzailea |
2017 | Como pez en el agua | ETB 2 | Aurkezlea |
2017- 2020 | Qué me estás contando | ETB 2 | Kolaboratzailea |
2019- 2020 | Egunak egin du | ETB 1 | Kolaboratzailea |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Lana |
---|---|
2003 | Kutsidazu bidea, Ixabel |
2020 | Sisiforen paperak |
Irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Lana | Katea |
---|---|---|
2010-2011 | Oilategia | Euskadi Irratia |
2010- | Antes de Mirar, Cruzar | Radio Euskadi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2021--06-16). ««Tximeleta efektua gertatzen da; egia da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
- ↑ Berria. «'Sisiforen paperak' gaur estreinatuko dute Madrilen» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) «Anjel Alkain», Internet Movie Data Base.