Anna Jevreinova
Anna Jevreinova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1844ko ekainaren 4a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Gattxina, 1917ko otsailaren 13a (juliotar egutegia) (72 urte) |
Hobiratze lekua | San Petersburgo |
Familia | |
Aita | Mikhail Yevreinov |
Leinua | Q4173121 |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Legum Doctor (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, idazlea, editorea, argitaratzailea eta iritzi-kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Q4534831 Q4181920 Severny Vestnik (en) |
Genero artistikoa | monografia artikulua fikzioz kanpoko literatura ez-fikzioa |
Anna Mikhailovna Jevreinova[1] (errusieraz: Анна Михайловна Евреинова; San Petersburgo, 1844ko ekainaren 16agreg./ekainaren 4ajul. – Gattxina, 1917ko otsailaren 26agreg./otsailaren 13ajul.[2]), nazioartean Johanna von Evreinov izenez ere ezaguna[3], errusiar idazle feminista, legelaria eta argitaratzailea izan zen. Zuzenbidean doktoretza lortu zuen lehen emakume errusiarra izan zen[4].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikhail Jevreinov teniente jeneralaren eta Peterhof jauregiko kudeatzailearen alaba zen. Familiak Anna ezkontzera behartzeko asmoa zuen bere borondatearen aurka, eta horregatik bere buruaz beste egiten saiatu zen. Garai hartan Sofia Kovalevskaia matematikariaren gutun bat jaso zuen, eta hark laguntza proposatu zion Alemaniako unibertsitate batean matrikulatzeko. Familiak horren aurka zegoenez, Annak ezin izan zuen pasaportea jaso eta legez kanpo zeharkatu zuen muga[5][6].
Leipzigeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1873ko otsailaren 21ean zuzenbidean doktoretza lortu zuen[3].
Idazle askori gutunak idatzi zizkien, Anton Txekhovi barne[4]. 1885ean Severny Vestnik literatura aldizkaria sortu zuen. Aldizkari honen zuzendari nagusia eta jabea izan zen lehen bost urteetan[5]. Aldizkari feministetan ere kolaboratu zuen[2].
Maria Fiodorova idazlearekin harremanean zegoen[7][8].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Referat A. M. Jevreinovoi po juzhno-slavianskomu pravu (1878)
- Po povodu voprosa o prave priobretenia zemel selskimi obstxestvami v obstxestvennuiu sobstvennost (1880)
- O znatxenii i predelakh obytxnogo prava pri razrabotke otdelnykh institutov Grazhdanskogo ulozhenia (1883)
- Ob uravnenii prava zhenstxiny pri nasledovanii (1884)
- Dogovornaia zemledeltxeskaia artel, jeio rol i znatxenie v ekonomitxeskoi zhizni naroda (1895)
- Zadatxi zakonodatelstva po otnoxeniiu k trudovym arteliam (1901)
- Artelnyie izby i tsentralnaia artelnaia palata, kak posrednitxeskie organy truda (1902)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
- ↑ a b (Errusieraz) Сафронова, Елена. «Евреинова Анна Михайловна» Научно-образовательный портал «Большая российская энциклопедия» 2023-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
- ↑ a b (Alemanez) Twellmann, Margrit; Abendroth, Wolfgang. (1972). Marburger Abhandlungen zur Politischen Wissenschaft. Hain, 112, 117 or. ISBN 9783445009210. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Chekhov, Anton; Heim, Michael Henry; Karlinsky, Simon. (1973). Anton Chekhov's Life and Thought: Selected Letters and Commentary. Northwestern University Press, 133 or. ISBN 978-0-8101-1460-9. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
- ↑ a b (Errusieraz) «Евреинова, Анна Михайловна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона XI: 466. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
- ↑ (Errusieraz) Сабашников, М. В. (1988). Воспоминания. Москва: Книга ISBN 5-212-00019-X..
- ↑ (Ingelesez) Kon, Igor. (1995). The Sexual Revolution in Russia: From the Age of the Czars to Today. Simon and Schuster, 35 or. ISBN 978-0-02-917541-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Dynes, Wayne R. (1992). History of Homosexuality in Europe and America. Taylor & Francis, 168-169 or. ISBN 978-0-8153-0550-7. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).