Arizona Baby (taldea)
Arizona Baby | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Valladolid, Espainia |
Musika mota | Rock akustikoa |
Urteak | 2003-gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Subterfuge Records |
Taldekideak | |
Javier Vielba Rubén Marrón Marcos Úbeda | |
Informazio gehigarria | |
http://www.myspace.com/arizonababyrocks | |
Arizona Baby Espainiako Valladolid hiriko rock talde bat da. 2003an sortu zen, taldea Javier Vielba (ahotsa eta gitarra), Rubén Marrón (gitarra) eta Marcos Úbeda (bateria) musikariek osatzen dute. Gaur egun 2009an argitaratu zuten Second to none euren bigarren diskoa Espainian zehar doan biran aurkezten ari dira, Euskal Herrian ere jo izan dutelarik. Talde honetako ezaugarri estetiko nagusiena bere taldekideek daramaten ile eta bizar luzeak dira. Ingelesez abesten dute.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arizona Baby 2003an Valladolid hirian sortu zen, 2005. urtean euren lehenbiziko diskoa den Songs to sing along auto-argitaratzea erabaki zuten. Denboraldi batez London hirian bizitzen egon eta nazioarteko hainbat musika jaialdietan parte hartu ondoren, euren egite ona eta bereziki zuzeneko emanaldi boteretsuei esker hautsak harrotu eta oihartzun handia sortu zuten.
2009 urtetik aurrera estatuko musika jaialdi ugariren karteletan agertu izan ohi dira (Sonorama, Ebrovisión, etab) eta etorkizun bikainenetakoa duten espainiar taldeetako bat bilakatzen dira. Azkenik 2009ko urrian eta Subterfuge diskoetxearen laguntzaz euren bigarren diskoa plazaratu zuten. Lau urteko lanaren emaitza Second to none diskoan islatzen da. Paco Locok ekoiztua eta New York hirian Nathan Jamesek masterizatua, diskoak kazeta adituaren kritika onak jaso dituen.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009ko ekainean Musika Eguneko ospakizunetan parte hartu zuten. Horretarako L.A. mallorcar taldearekin batera Gossip taldearen "Standing in the Way of Control" abestiaren bertsio bat grabatu zuten, abesti hau "El País" egunkariaren webgunearen bidez banatu zen eta gerora baita Rockdeluxe aldizkariak burututako musika bilduma batean ere.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Songs to Sing Along (Auto-argitaratua, 2005)
- Second to None (Subterfuge, 2009)
- The Truth, The Whole Truth and Nothing but the Truth (Subterfuge, 2012)
Bideoklipak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arizona Baby taldeko Ouch abestiaren bideoklipa
- Arizona Baby taldeko Shiralee abestiaren bideoklipa
- Arizona Baby taldeko X'D Out abestiaren bideoklipa
- Arizona Baby taldeko Muddy River abestiaren bideoklipa
- Arizona Baby taldeko A Tale of the West abestiaren bideoklipa
- Arizona Baby taldeko Sandman abestiaren bideoklipa
- Arizona Baby taldeko The Truth abestiaren bideoklipa
- Arizona Baby taldeko Dirge abestiaren bideoklipa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arizona Baby taldearen orrialdea MySpace webgunean (Gaztelaniaz)
- Taldearen orrialdea Subterfuge Records diskoetxearen webgunean ikusgai (Gaztelaniaz)
- Arizona Babyren bloga (Gaztelaniaz)
- «Desde el desierto castellano», Arizona Baby taldeari elkarrizketa (Mordor Sonoro), 2009ko otsaila
- Arizona Babyri elkarrizketa (Mordor Sonoro), 2009ko abendua