Atochako sarraskia
Atocha kaleko sarraskia | |
---|---|
Omenaldirako eginiko irudia | |
Lekua | Madril |
Data | 1977ko urtarrilaren 24a |
Eraso mota | Atentatu terrorista |
Nola | Tiroketa |
Heriotzak/Zaurituak | 3/4 |
Egileak | Fuerza Nueva inguruko eskuin muturra |
Atochako sarraskia 1977ko urtarrilaren 24ko gauerdian Madrilen (Espainia) eskuin muturreko erradikalek (terrorismo tardofrankista) egindako atentatu terrorista izan zen. Bost sindikalista hil zituzten, eta Francisco Franco diktadorea hil ondorengo Espainiako trantsizioa markatu zuen.
Ultraeskuindar talde armatu bat Atocha kaleko 55. zenbakian zegoen Langile Komisioak (Comisiones Obreras, CC.OO.) eta Espainiako Alderdi Komunista (Partido Comunista de España, PCE) erakundeen lan-zuzenbide abokatuen bulegoan sartu eta tiro egin zieten bertan aurkitzen ziren guztiei. Bost pertsona akabatu eta beste lau zauritu zituzten.
1980ko martxoaren 4an eman zuen epaia erregimen frankistaren garaiko Ordena Publikoaren Auzitegiak (Tribunal de Orden Público, TOP). Epaimahaiaren aburuz, Francisco Albadalejo (Madrilgo Garraio Pribatuaren Sindikatu Bertikaleko idazkaria eta Falange Española de las JONS alderdiari estu lotua zegoena), José Fernández Cerrá, Carlos García Juliá eta Leocadio Jiménez Caravacak Espainian jarduten zuen aktibista talde ideologiko bat osatzen zuten, ideologia politiko erradikala eta totalitarioa defendatu eta aldaketa instituzionalarekin desadostasuna adierazten zuena. José Fernández Cerrá eta Carlos García Juliá 193 urteko kartzela-zigorrera kondenatuak izan ziren; bestalde, Francisco Albadalejok 73 urteko kartzela-zigorra jaso zuen.
1984ko martxoan, II Messaggero egunkari italiarrak Italiako neofaxistak izan zirela Atochako sarraskian adierazi zuen. 1990ean argitaratutako txosten batek teoria hori indartu zuen. Txosten horrek, Carlo Cicuttinik, neofaxista italiarra eta Gladio erakundearen (CIAk zuzendutako ezkutuko sare antikomunista) gertukoa zenak, sarraskian parte hartu zuela azaldu zuen. 1972an, Vincenzo Vinciguerraren laguntzarekin Peteanoren aurka egindako bonbardaketaren ondoren, ihes egin zuen Espainiara eta bertako naziotasuna hartu zuen.
Gaur egun, Madrilgo Erkidegoko 23 herrik dituzte Atochako biktimak gogoratzen dituzten hainbat plaza eta kale.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxuraz, terroristak Joaquin Navarroren bila zebiltzan. Navarro, Madrilgo garraioen Langile Komisioak sindikatuko idazkari nagusia izateaz gainera, hainbat grebetara deitu zuen, garraio sektoreko mafia frankista delakoa ahulduz. Hala eta guztiz ere, ez zuten Navarro aurkitu, atentatua baino zerbait lehenago irten baitzen. Tinbrea jo ondoren, 22:30 eta 22:45 bitartean, terroristek bertan aurkitzen ziren guztiei tirokatu zieten. Haiekin, hirugarren pertsona bat ere bazihoan, telefono-hariak mozteaz eta bulegoa arakatzeaz arduratu zena, hain zuzen ere. Gau berean, hutsik aurkitzen zen UGT sindikatuko bulegoa ere asaldatu zuten.
Hilak eta zaurituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tiroketaren ondorioz, lan-zuzenbideko hiru abokatu hil zituzten: Enrique Valdevira Ibáñez, Luis Javier Benavides Orgaz eta Francisco Javier Sauquillo Pérez del Arco. Gainera, zuzenbide ikasle ziren Serafín Holgado de Antonio eta Ángel Rodríguez Leal administratiboa ere erail zituzten, eta larriki zauritu zituzten Miguel Sarabia Gil, Alejandro Ruiz-Huerta Carbonell, Luis Ramos Pardo eta Javier Sauquilloren emaztea zen Dolores González Ruiz[1].
Hiltzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaiketan kondena jaso zuten egileak izan ziren, Francisco Albadalejo, José Fernández Cerrá eta Carlos García Juliá.
PCE alderdiaren legeztatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PCE alderdia legez kanpokoa izaten jarraitzen zuen. Alderdi Komunistaren idazkari nagusia, Santiago Carrillo, erberstetik itzuli zen 1976ko otsailean. Espainiako bizitza publikotik ezkutatzen bazen ere, PCE alderdiaren onarpena eta legeztatzea sustatzeko agertu zen.
Atentatuaren aurreko bi egunetan, ezkerreko mugimenduari lotutako beste bi hildako izan ziren. Lehenengoa, Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra artean erabili zuten Batallón Vasco Españolen (BVE) eskutik gertatu zen; bigarrena, lehenengoaren heriotzaren ondorengo protestan poliziak gertuegi jaurti zuen ke-poto baten ondorioz hil zen. Hori guztia zela eta, trantsizio politikoa ezegonkortuko zuen erantzun bortitz baten beldur ziren.
Biktimen ehorzketara ehun mila pertsona baino gehiago iritsi ziren. Francisco Franco diktadorea hil ondorengo ezkerraren lehen manifestaldi jendetsua izan zen eta, gorabeherarik gabe igaro zen. Ondorengo egunetan, greba garrantzitsuak eta elkartasun ekintzak egin ziren herrialde osoan, eta greba orokor bat ere bai. Paradoxa bitxi bat bazirudien arren, elkartasun ekitaldi hauetan, estatuaren segurtasun-indarrek debekatutako alderdiko kideak babesten zituzten, neurri handi batean. Are gehiago, alderdia legeztatzeko une erabakigarri gisa jotzen zuten batzuek.
Apirilean, atentatua eta hiru hilabete geroago, alderdiaren legeztatzea formalizatu egin zen, Larunbat Santu Gorria gisa ezagutzen den egunean. Horrela, oporretan zeudenez gero, alderdi politikoaren eta militarraren oposizioa arindu nahi izan zuten. Otsailean, Adolfo Suárezen gobernua hasia zen, jada, PSOE eta EAJ bezalako alderdiak legeztatzen.
Atochako sarraskia, beharbada, ordurarte jazotako gertaera bortitzetatik gogorrena izan zen. Espainiaren aldaketa sozio-politikoa arriskuan jarri zuen, ETA euskal alderdi terroristaren (1977an gertatutako 28 heriotzen erantzulea), GRAPO alderdi maoistaren (hilabete horretan, bi guardia zibilen eta polizia eta polizia nazional baten heriotzen erantzulea) eta MPAIAC (Kanariar Uhartediaren Autodeterminazioaren eta Independentziaren aldeko Mugimendua) erakundearen atentatuekin. Ekainean, diktadura frankista ondorengo lehen hauteskunde orokor eta demokratikoak izan ziren. Ezinegon handia zegoen gizarte eta politika alorrean, jende askori gogora etortzen baitzitzaion Bigarren Errepublikaren aldarrikapena 1931n.
Atxiloketa polemikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiltzaileek, justiziaren babesa izango zutelakoan, ez zuten Madriletik ihes egiteko ahaleginik egin. Ez zekiten, ordea, gobernuarentzat lehentasuna haiek harrapatzea zela. Modu horretan, erregimenak herritarren konfiantza irabaziko zuen.
Berehala, Polizia Armatuak atxilotu zituen José Fernández Cerrá, Carlos García Juliá eta Fernando Lerdo de Tejada. Atentatuaren autoretza materiala leporatzen zitzaien. Horiekin batera, Francisco Albadalejo Corredera (garraio sindikatu bertikalaren idazkari probintziala eta garraio sektoreko mafia frankistari estuki lotua zegoena) ere atxilotu zuten. Azken horri, atentatuaren autoretza intelektuala leporatu zioten. Horiez gain, Leocadio Jiménez Caravaca eta Simón Ramón Fernández Palacios, Dibisio Urdineko beteranoak, armaz hornitzeagatik, eta Gloria Herguedas, konplize izategatik atxilotu zituzten. Epaiketan zehar, ultraeskuindarreko buruzagi entzutetsuak deituak izan ziren, hala nola, Blas Piñar eta Mariano Sánchez Covisa. Hala eta guztiz ere, polizia-agenteek horiek harrapatzeagatik eskaintzen zuten saria gaitzetsi zuten[2].
Zalantza eta eztabaida handiak izan ziren erantzukizun handiagoa izango lukeen norbait egongo zelaren inguruan. Hala ere, Auzitegi Nazionaleko epaileak, Rafael Gómez Chaparro, uko egin zuen aurrez esandako auzipetuetatik haratago ikertzeari.
Aste Santua zela eta Gómez Chaparro epaile berak baimen berezi bat eman zion Lerdo de Tejadari, epaiketa hasi baino egun batzuk lehenago. Honek, egoeraz baliatuz, ihes egiteko aprobetxatu zuen, eta oraindik ere desagertuta jarraitzen du, bere delituak 1997an preskribatu bazuen ere. Gertakari horrek, luze iraun zuten zalantzak argitzea lagundu zuen.
Simón Ramón Fernández Palacios, 1979ko urtarrilaren 23an hil zen. Gaizkile gehienak, Fuerza Nueva (FN) eta antzeko beste eskuin erradikaleko pentsamoldeak biltzen zituen erakundeen gertukoak ziren.
Auzitegi Nazionalak, guztira, 464 urtetara kondenatu zituen akusatuak. José Fernández Cerdá eta Carlos García Juliá berrehuna urtera kondenatuak izan ziren; 63 urtetara Francisco Albadalejo Corredero (kartzelan hil zen 1985ean); 4 urtetara Leocadio Jiménez Caravaca (1985ean hil zen laringeko minbiziaz) eta Gloria Herguedas Herrandok urte bat igaro zuen espetxean.
Atentatuan zauritua izan zenetako batek, Miguel Ángel Sarabiak, ondorengo hau zioen, 2005ean, prozesuaren inguruan:
« | Aunque ahora parezca poca cosa, el juicio de los asesinos de Atocha, en 1980 -pese a la arrogancia de los acusados, con camisa azul y muchos asistentes, también de uniforme-, fue la primera vez que la extrema derecha fue sentada en el banquillo, juzgada y condenada | » |
Hamalau urte ondoren, García Juliák ihes egin zuen, baldintzapeko askatasuna eman zatzaionean, oraindik, 10 urteko kondena betetzeko zuela. Bi urte ondoren, Bolivian atxilotu zuten, oraingo honetan, droga-trafikoarengatik. Oraindik espetxean jarraitzen du, Espainiako aginte judizialak bere estraditatzea eskatu duelarik. Fernández Cerrák kartzelan 15 urte igaro ondoren, aske utzi zuten. Batzuek segurtasun enpresa batentzat lanean kokatzen dute.
Jaime Sartorius, akusazio partikularraren abokatuak, urte batzuk geroago, honako hau adierazi zuen:
« | Faltan las cabezas pensantes. No nos dejaron investigar. Para nosotros, las investigaciones apuntaban hacia los servicios secretos, pero sólo apuntaban. Con esto no quiero decir nada. | » |
Italiako Lehen Ministro Giulio Andreottik, 1990ean, Gladio Operazioa ezagutzera eman ondoren, Italiako zerbitzu sekretuak (CESIS) jakinarazi zuen Carlo Cicuttinik Atochako sarraskian parte hartu zuela.
2002ko urtarrilaren 11n, ministro-kontseiluak Peñaforteko San Raimundo Ordenaren Gurutze Gorena eman zien hiru abokatuei eta zuzenbide ikasleari; Ángel Rodríguez Leal administratiboari, ostera, Peñaforteko San Raimundo Ordenaren Gurutzea eman zitzaion. Sari hau, Espainiako Justiziak ematen duen bereizketa gorenena da eta justiziaren zerbitzura aritu diren artean, meritu profesional eta gizatiar propioarengatik nabarmentzen direnei saritzea du helburu.
2005eko azaroan, Luis Ramos hil zen, atentatuan zauritutako abokatuetako bat. Bere senide eta adiskideak, eta Atochako Abokatuen Fundazioak omenaldia egin zioten 2006ko azaroaren 14an, Madrilgo Ateneoan. Omenaldiaren lema gisa, Paul Eluarden esaldia erabili zuten:
« | Si el eco de su voz se debilita, pereceremos.[3] | » |
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun horietako gertakariak zinemara egokitu ziren 1978an, Juan Antonio Bardem zuzendariaren Siete días de enero filmean.