Bernard Palissy
Bernard Palissy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lacapelle-Biron eta Agen, 1510 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Bastilla eta Paris, 1589 (78/79 urte) |
Heriotza modua | : Espetxe-zigorra tratu txarra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, zeramikaria, fisikaria, geografoa, geologoa, idazlea eta eskultorea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
Bernard Palissy (Saintes edo Lacapelle-Biron, Frantzia, 1510 – Paris, Frantzia, 1589) frantses zeramikagile eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketak eta esperimentuak egiten eman zituen bizitzako urte asko, eta prozedura berriak aurkitu zituen zeramika eta beira lantzeko; landarez, fruituz eta arrainez apaintzen zituen piezak.
Egindako ikerketa teknikoak laburbilduta ematen zituen obra bat argitaratu zuen 1580an: Discours admirable de l´art de terre, de son utilité, des émaux et du feu (Buztinaren arteari, bere erabilerari, esmalteei eta suari buruzko hitzaldi miresgarria).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Palissy |