Content-Length: 86424 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Carmen_Diez_Mintegi

Carmen Diez Mintegi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Carmen Diez Mintegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Diez Mintegi

(2019)
Bizitza
JaiotzaDonostia1948ko martxoaren 20a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : filosofia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAntropologia Feminista Ikerketa Taldea

Inguma: carmen-diez-mintegi

María del Carmen Díez Mintegui (Donostia, 1948ko martxoaren 20a) gipuzkoar antropologoa da, genero-ikasketetan aditua.

1979/80 ikasturtean hasi zen ikasten, EHUko Zorroagako Filosofia Fakultate sortu berrian. Berehala sartu zen Teresa del Valle antropologiako irakasleak zuzentzen zuen taldean, 1981-1983 urteetan, emakumeek Euskal Herrian hiri, arrantza eta landa eremuetan zuten egoerari buruzko ikerketa bat garatzeko. Ikerketa hori 1985ean argitaratu zen "Mujer Vasca. Imagen y Realidad". Ikerketa hau, mugimendu feministaren barruan zuen militantziarekin batera, ondorengo ibilbidea zehaztu zuen Antropologia Feministaren eta Generoaren ikuspegiaren jatorria izan zen.

1993an EHUn bere doktore tesia defendatu zuen "Relaciones de Género en Donostialdea y en la Ribera de Navarra. Actividad Laboral y Cambio" izenekoa. Gerora egindako ikerketek, bai banaka, bai proiektu kolektiboetan, boterearekin, aldaketarekin, sozializazio-prozesuekin, figura mitologikoekin, berdintasun-eskaerekin lotutako gatazkekin eta kirolarekin zerikusia duten gaiak jorratu dituzte, oro har.

Antropologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko Gizarte Antropologiako irakaslea da, eta ibilbide akademiko eta irakasle luzea egin du. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanordea izan da, bere karrerako bi etapatan. Erretiroa hartu arte, antropologia graduko espainiar batzordean parte hartu du. Batzorde hori 2004an sortu zuten Espainiako hamahiru unibertsitatek, eta Antropologiako Gradua eta diziplina horren profesionalizazioa lortzeko asmoz elkartu ziren. Genero Antropologiako Sinposioak eta Sinposio Feministak koordinatu ditu 1980tik FAAEEk (Espainiako Antropologia Elkarteen Federazioak) antolatzen dituen Antropologiako Kongresuen esparruan.

Hainbat artikulu argitaratu ditu gizarte eta kultura antropologian eta Generoan espezializatutako aldizkarietan edo feminismoetan, hala nola Langaiak, Kobie, Geu emakumeok, Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Gazeta de Antropología edo Ankulegi.

Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen kidea,[1] 2021ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria eskuratu zuen.[2]

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Estudio comparativo de las relaciones de género en la comarca Donostialdea y la Ribera de Navarra, partiendo de la forma diferente de participación de mujeres y hombres en las actividades laborales". 1993.
  • "Las relaciones de género en Donostialdea y en la Ribera de Navarra: actividad laboral y cambio". 1998.
  • "La mirada feminista en el centro de la antropología vasca".2018.
  • "Fiestas, Tradiciones e Igualdad". 2012.
  • "Procesos culturales: una aproximación desde la antropología social y cultural".Norba. Revista de Historia 2005.
  • "Tradiciones culturales y legitimación del poder masculino".2003.
  • "La profesionalización de la antropología". 2002. Ankulegi 6, 13-22. orr.
  • "Mujer Vasca: imagen y realidad". 1982.
  • "Conseguir la igualdad: un proyecto inacabado". Kobie. Antropología Cultural. 2003.
  • "Mari, un mito para la resistencia feminista".
  • "Emakumeen lana Nafarroako Erriberan". Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria. 1996
  • "Maternidad. ¿hecho natural? ¿Constructo ideológico?". 1995.
  • "Female labour participation and gender relationship". 1995.
  • "Deporte, socialización y género" 2003. 159-180. orr.
  • "Maternidad y orden social: vivencias del cambio". 2000. 155-186 orr.
  • "Sistemas de género:desigualdad e identidad nacional". 1999. págs. 147-174.
  • "Deporte y socialización". 1996. 317-324. orr.
  • "Trabajar en la Ribera del Ebro". 1996. 167-179. orr.
  • "Deporte y construcción de las relaciones de género". 1996. 12, 10.
  • Proyecto Itxaso: estudio de las causas del abandono de la práctica deportiva en las jóvenes de 12 a 18 años y propuesta de intervención".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea. Carmen Díez Mintegui. .
  2. Gipuzkoako Foru Aldundia. 2021eko Carmen Adarraga VI. Saria – Carmen Diez Mintegui.  CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Carmen_Diez_Mintegi

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy