Deborah De Robertis
Deborah De Robertis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luxenburgo, 1984ko otsailaren 12a (40 urte) |
Herrialdea | Luxenburgo Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cité internationale des arts École de recherche graphique (en) |
Hizkuntzak | Luxenburgera italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eszenikoa, argazkilaria eta performancelaria |
Deborah De Robertis (Luxenburgo, 1984ko otsailaren 12a)[1] performancelaria eta argazkilaria da, toki publikoetan biluzik jarriz egiten dituen ekitaldiengatik ezaguna. Halako ekitaldiak egin ditu, esaterako, Orsay museoan eta Lurdako santutegian. Ekitaldi horiek gatazka legal ugari ekarri dizkiote.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita italiarra du, eta ama frantziarra.[1] De Robertis Bruselan bizi da, eta performance eta bideo ikasketak egin zituen Bruselako Ikerketa Grafikoko Eskolan.[2][3] 2013an, Luxenburgoko Kultura Ministerioak De Robertis aukeratu zuen Parisko Nazioarteko Arteen Hiriko artista egoitzarako.[4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De Robertis ikusizko, bideoetako eta performanceetako artista bat da, eta zalantzan jartzen du eredu femeninoak artean duen posizio tradizionala. Frantziako Les Inrockuptibles aldizkarian hau adierazi zuen: «Gorputz biluzia erakustea eragin politikoa izan dezakeen ekintza bat da. Baina politikoa dena ez da hainbeste gorputza, baizik eta eragiten duen hausnarketa». Ezaguna da artearen historiako obra nagusiak performancetzat berrinterpretatzeagatik.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) «Deborah De Robertis : nue debout» Libération.fr 2017-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ (Frantsesez) Parachini, Alexandra. «Deborah De Robertis : “Je n’aime pas la provocation”» Le Quotidien (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ (Frantsesez) «erg - portes ouvertes : prévues / preview» portesouvertes.erg.be (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ (Frantsesez) «Deborah De Robertis est sélectionnée pour la résidence d'artiste 2013 à la Cité internationale des arts de Paris» Gouvernement.lu (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ (Frantsesez) «L'artiste qui s'est exposée nue au musée d'Orsay raconte: "Ce n'était pas un strip-tease mais bien une performance"» Les Inrockuptibles 2016-01-22 (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).