Content-Length: 246266 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Delhi

Delhi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Delhi

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 28°42′N 77°12′E / 28.7°N 77.2°E / 28.7; 77.2
Wikipedia, Entziklopedia askea

Delhi
 India
Administrazioa
Izen ofizialaदिल्ली
دہلی
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakNational Capital Territory of Delhi
Mayor of Delhi (en) ItzuliShelly Oberoi (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak28°42′N 77°12′E / 28.7°N 77.2°E / 28.7; 77.2
Azalera1,485 km²
Demografia
Biztanleria26.495.000 (2016)
9.707.059 (2011)
alt_left 7.800.615 (%29,4) (%33,9) 8.987.326 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 16.368.899 (%61.8)419.042 (%1.6) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 12.737.767 (%48.1)4.050.174 (%15.3) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea11.463 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:30
MatrikulaDL-xx
www.delhigovt.nic.in

Delhi[1] edo bertakoek dioten bezala Dilli (hindiz: दहलीdehlī; urduz: دہلی‎; punjaberaz: ਦਿੱਲੀ) India iparraldeko hiria da. Administratiboki, Indiako Batasun Lurraldea da, National Capital Territory (euskaraz: "Nazioaren Hiriburuko Lurraldea") osatzen duena. Delhi metropoliaren barruan New Delhi hiriburua du eta bertan daude Gobernuaren egoitzak. Jamuna ibaiaren ertzean kokaturik, 1.483 km² eremuan zabaltzen da eta 18 miloi biztanle ditu, populazioaren arabera munduko zortzigarren hiririk handiena osatuz. Hizkuntza nagusiak hindi, urdu, punjabi eta ingelesa dira.

Ez da erraza Delhi izena nondik datorren jakitea. Hainbat aukera daude:

  • K.o. 50 urtean Maurya inperioko Dhilu erregeak sortu zuen hiria eta bere izena jarri zion.
  • Tomara dinastiaren garaiko txanponek dehliwal izena zuten.
  • Dilli, pertsiarren dehleez edo sanskritozko dehali hitzen aldaera izan daiteke eta "atea" esan nahi du.

Delhiko hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela lau mila urte jendea bizi izanaren aztarnak aurkitu badira ere, ziurtzat jotzen da k.a. VI mendetik aurrera etengabe populatua izan dela. Mahabharata testu zaharrean agertzen den Pandava erreinuko Indraprastha izan daiteke. Aztarna arkeologikoen arabera gaur egungo metropoliaren eremuan fundaturiko zortzigarren hiria da Delhi, aurreko hiriak honako hauek izan zirelarik:

  1. Qila Rai Pitora, Prithviraj III.ak 1180an eraikia.
  2. Siri, Muhammad Khiljik 1303an.
  3. Tughluqabad, 1321 eta 1325 artean eraikia.
  4. Jahanpanah, Muhammad bin Tughluqek XIV mendearen erdi aldera.
  5. Kotla Firoz Shah, Firuz Shah Tughluqek XIV mendearen bukaeran.
  6. Purana Qila, Sher Shah Surik
  7. Dinpanah, Humayunek
  8. Shahjahanabad, Shah Jahanek 1638 eta 1649 artean eraikia, gerora Delhi izena hartuko zuena.

Delhiko sultanerria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

703 urtean Tomara dinastiak Lal-Kot herrixka sortu zuen gaur egun Qutub Minar dagoen ingurua egongo zena. 1180an Chauhan dinastiako Prithviraj III.ak konkistatu eta Qila Rai Pitora hiria eraiki zuen. Muhammad Ghori errege afganiarrak 1192an hiria hartu eta musulman bihurtu zuen. 1206rako Delhiko sultanerriaren hiriburua zen. Delhiko lehenengo sultanak, Qutb-ud-din Aybak, Qutub Minar eraiki zuen bai eta Indiako lehenengo meskita izango zen Quwwat-al-Islam ere. XIII. mendean asko handitu zen hiria eta bertan zeuden dinastia desberdinek hainbat gotorleku eraiki zituzten ingurua. Eremuari Delhiko zazpi hiriak deitzen hasi zitzaion.

Delhiko sultanak hinduistekin toleranteak zirela eta, 1398an Tamerlan konkistatzaileak India inbaditu eta Delhi arpilatu zuen, bai eta 100.000 hindu exekutatu ere.

Mogol Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mogol Inperioaren ikurra

1526an Zahiruddin Babur errege mogolak azken sultana garaitu eta Mogol Inperioan sartu zuen. Delhi bihurtu zuen hiriburu eta bertatik gobernatzen zituen Agra eta Lahore bezalako herri garrantzitsuak. Mogolek hiru mendez agindu zuten Indian, tartean errebolta hinduak ere izan ziren arren. Hemu Vikramaditya hinduak adibidez Delhin gobernatzea lortu zuen 1553an baina 1556an Akbar enperadoreak berriro jarri zituen mogolak agintean.

Shah Jahan erregeak 1638 eta 1649 artean Shahjahanabad hiria sortu zuen bere egoitza bertan ezarri eta Gotorleku Gorria eraiki zuen bertatik inperio osoa gobernatzeko. Gaur egungo Old Delhi (Delhi zaharra) da. 1680tik aurrera baina, mogolen indarra jaisten hasi zen eta hinduak ziren Maratha familiaren indarrak gora egin zuen.

Maratha Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nader Shah erregeak 1752an Karnaleko bataila irabaztean hegoaldeko lurretako Maratha dinastiak Mogol inperioaren agintea hartu zuen. Ez zuen asko iraun izan ere Afganistanen fundatzailea izan zen Ahmed Sah Abdali erregeak 1761ean Delhi konkistatu eta berriz ere musulman bihurtu baitzuen inperioa. Marathek orduan Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari laguntza eskatu eta 1803an Mogol Inperioaren bukaera iritsi zen.

Britainiar Raj

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak abantaila handiak lortu zituen eta Indiaren komertzioaren jabe bihurtu zen. 1857ko matxinadak ordea Erresuma Batuko koroaren partaidetza zuzena ekarri zuen Britainiar Raj bihurtuz. 1911ean britainiarrek arrazoi komertzialei jarraiki Kalkuta jarri zuten Indiaren hiriburu eta Delhiren garrantzia gutxitzen ari zela ikusita hiriaren eremu bat hartu eta New Delhi (Delhi Berria) sortu zuten, bertan agintarien egoitza ederrak eraikiz.

Independentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947ko abuztuaren 15ean Indiak bere askatasuna lortu zuenean New Delhi bihurtu zen herrialdeko hiriburu. India eta Pakistanen arteko banaketan Punjab eta Sindheko immigrante asko hartu zituen, bai eta Delhin bizi ziren musulman askoren emigrazioa ikusi ere. 1984ean Sikhek Indira Gandhi lehen ministroa hil zutenean, Sikhen aurkako erreboltak izan ziren Delhin eta lau egunetan 3.000 sikh hil zituzten.

Klima azpitropikal erdi lehorra du Delhik. Uda beroa izaten da, 40 °C tenperatura ohikoa da, eta hezea, montzoi garai orduan izaten baita. Neguan berriz lehorra eta hotza da eta zero azpiko tenperaturak ere gerta daitezke. Batazbesteko prezipitazioak 67mm-koak dira, baina erortzen den euri guztia montzoi garaian izaten da. Tradizioak dioenez montzoia ekainaren 29an iristen da urtero Delhira.


    Datu klimatikoak (Delhiko (Indira Gandhi Nazioarteko Aireportua) 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31.0 35.7 41.3 45.3 48.4 47.8 44.6 43.2 40.8 40.7 36.4 30.4 48.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.4 24.1 29.9 37.1 40.3 39.9 35.9 34.4 34.7 33.4 28.5 22.8 31.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.3 10.2 15.1 21.4 26.0 27.7 27.0 26.2 24.7 19.5 13.6 8.8 19.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -2.2 -1.6 3.4 8.6 14.6 19.8 17.8 20.2 13.6 9.9 2.1 -1.3 -2.2
Euria (mm) 18.4 20.0 13.2 9.1 37.7 82.1 174.4 188.7 105.3 13.7 5.1 6.9 674.5
Euri egunak (≥ 1 mm) 1.4 1.7 1.4 1.0 2.6 4.0 8.6 8.3 4.6 0.9 0.5 0.7 35.7
Hezetasuna (%) 53 44 34 23 26 40 61 66 56 41 42 52 45
Iturria: India Meteorological Department[2][3][4]

Delhi hiri kosmopolita bihurtu da, batez ere Indiak independentzia lortu zuenetik aurrera, orduan beste probintziatako jende asko etorri baitzen bertara hiriaren populazioa ia modu esponentzialean handituz. Aipatzekoa da era berean errefuxiatu tibetarren etorrera 50 eta 60. hamarkadan, beraien auzo propioa ere sortu dutelarik.

Hiria hain azkar hazteak arazo batzuk ere ekarri ditu. Esate baterako biztanleen %52a slum deritzen txabola-auzoetan bizi da, oinarrizko ur eta argi indar hornidurarik gabe eta estolderiarik gabe. Indiako hiri handietako kriminalitate tasa handiena ere badu, baita emakumeen eta haurren aurkako bortxakeria kasuetan ere.

Urtea Populazioa
1865 152.400
1871 154.400
1881 173.400
1891 192.600
1901 214.115
1911 237.944
1921 304.420
1931 447.442
1941 521.800
1951 914.800
1961 2.061.800
1971 3.694.500
1981 4.865.100
1991 7.206.704
2001 9.817.439
2008 11.954.217

Hinduismoa da erlijio nagusia, populazioaren %82ak berau jarraitzen duelarik. Ondoren datoz musulmanak (%11'7), sikhak (%4), jainistak (%1'1) eta kristauak (%0'9). Badaude beste gutxiengo batzuk ere, hala nola budistak eta juduak.

Delhi, Asia hegoaldeko hiri garrantzitsua da. Bere ekonomia Indiarenarekin batera azkar hazten ari da. Delhiko biztanleen errenta per capita 53.976 errupiatakoa da, nazioaren batezbestekoaren bikoitza baino gehiago. Langabezia tasa ere nabarmen murriztu da, 2000an %12'27koa bazen ere 2003an %4'63ra jaitsi zen.

Jendeak ingelesa hitz egiten duenez hirugarren sektorea da nagusi, biztanleen %70'95 hartzen duelarik. Bigarren sektoreak %25'20 eta lehenengoak %3'85 baino ez dute.

Delhi eta New Delhiko monumentu esanguratsuenen zerrenda:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Station: New Delhi Palam (A) Climatological Table 1981–2010. India Meteorological Department January 2015, 553–554 or. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 5a).
  3. Extremes of Temperature & Rainfall for Indian Stations (Up to 2012). India Meteorological Department December 2016 (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 5a).
  4. New Delhi (Palam) Climatological Table 1981–2010. India Meteorological Department (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 5a).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
India
Artikulu hau Indiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Delhi

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy