Dorothy Allison
Dorothy Allison | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Greenville, 1949ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Guerneville, 2024ko azaroaren 6a (75 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Floridako Unibertsitate Estatala : antropologia Eckerd College (en) New School for Social Research 1981) Arte-masterra : urban anthropology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, saiakeragilea eta antropologoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Toni Morrison |
Kidetza | Fellowship of Southern Writers (en) |
dorothyallison.com | |
Dorothy Allison (Greenville, Hego Carolina, 1949ko apirilaren 11 - Guerneville,Kalifornia, 2024ko azaroaren 6a) lesbiana estatubatuar idazlea zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorothy Earlene Allison Hego Carolinan hazi zuten bera 15 urte zituela izan zuen amak eta beraz abusatzen zuen aitaordeak, white trash ingurune proletario batean.[2][3]Floridako unibertsitatean sartzea lortu zuen, antropologia ikasteko. Talde feministekin eta gero lesbianekin bat egin zuen, non atzeman zuen bere identitatea eta engaiamendua.
1981ean, Lesbian Sex Mafia (LSM) sortu zuen beste batzuekin, BDSMn interesa duten emakume lesbiana eta bisexualentzako informazio- eta laguntza-taldea.[4]1980ko eta 1990eko hamarkadetako SM antologia lesbiana edo LGBT misto batzuetan lagundu zuen.
1983an eta 1988an argitaratu ziren haren poema eta ipuin bildumak.
Eleberri autobiografiko bati esker lortu zuen ospea: Bastard Out of Carolina (1992), Estatu Batuetako hegoaldeko familia pobre eta intzestuoso batean izan zuen haurtzaro beldurgarriari buruzkoa.[5]1996an, filma batera egokitu zuten liburua.
Skin lanak saiakera laburrak biltzen ditu, sarritan autobiografikoak, gaitzat dituztenak bai gizarte klasea, homosexualitatea (butch-fem identitateak, godemichet-aren erabilera eztabaidagarria, SM fantasiak, homofobia) eta bai literatura zapalduen adierazpide gisa. James Baldwin edo Audre Lorde bezalako egileen eragina zuela zioen.
Bere bigarren eleberriak, Cavedweller (1998) lanak emakume baten istorioa kontatzen du, Delia Byrd, Cissy bere azken alabak lagunduta, Amanda eta Dede bere seme-alabak berreskuratzen dituena, moto-istripu batean hil zen rock-izar batekin bizi ondoren. Cayro jaioterrira itzultzen da. Infernuetara jaitsiera luze bat bizi izan ondoren emakume baten erredentzioari buruzko eleberria da. Liburu honek arrakasta izan zuen.
Alix Laymanekin bizi izan zen bikotean. Haur bat izan zuten.[2]
Dorothy Allison 2024ko azaroaren 6an hil zen, Guernevillen (Kalifornia), 75 urte zituela.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bastard Out of Carolina (1992)
- Cavedweller (1998)
Kontakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Skin. Talking about Sex, Class and Literature (1994)
- Two or Three Things I Know for Sure (1995)
Olerkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Women Who Hate Me, éditions Firebrand Books (1983;1991)[6]
- "Etymology is not destiny / L'étymologie n'est pas la destinée", Je transporte des explosifs on les appelle des mots, kolektiboa, éditions Cambourakis (2019.
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trash: Short Stories, éditions Penguin Books (1998)
Antologien kapituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Demon, liburua: Samois, Coming to Power : Writings and Graphics on Lesbian S/M, Boston, Alyson Publications Inc, 1987, 3. ed. (1. ed. 1981) (ISBN 978-0932870285), 114-115 or.
- Condom Sense; "Dammit!; A Little Night Music, liburua: Patrick Califia, The Lesbian SM Safety Manual : Basic Health and Safety for Woman-To-Woman S/M, Boston, Lace Publications, 1988 (ISBN 978-0917597121), 17-18 or.; 43-44 or.; 67-68 or.
- Her Body, Mine, and His, liburua:Mark Thompson, Leatherfolk : Radical Sex, People, Politics, and Practice, Los Angeles, Daedalus Publishing Company, 1991 (ISBN 978-1881943204)
Elkarrizketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Conversations with Dorothy Allison, Mae Miller Clarxtonekin, éditions University Press of Mississippi (2012)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko Lambda Literary Saria, Lesbian Fiction kategorian, Trash: Short Stories lanarengatik
- 1994ko Lambda Literary Saria Lesbian Studies kategorian Skin lanarengatik
- 1998ko Lambda Literary Saria, Lesbian Fiction kategorian, Cavedweller lanarengatik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Dorothy Allison, author and force of nature, has died.. 2024-11-08.
- ↑ a b Page d'accueil. .
- ↑ Stélandre, Thomas. Dorothy Allison, sa famille sur les photos. .
- ↑ About Us. .
- ↑ «Livres: Dorothy Allison, Plongée dans l'enfer des familles» Le Temps 1999-02-20 ISSN 1423-3967..
- ↑ hysteriquesetassociees. (2024-02-23). LES FEMMES QUI ME DÉTESTENT. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Literatura lesbiana
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Queer Cultural Center Page dédiée
- (Frantsesez) Mondalire Page dédiée