Enbor entzefaliko
Enbor entzefaliko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | burmuina |
Kokapena | burmuina |
Konponenteak | bizkarrezur-erraboila Entzefaloaren enborreko zubia mesentzefaloa |
Identifikadoreak | |
Latinez | truncus encephali |
MeSH | A08.186.211.132 |
TA | A14.1.03.009 |
FMA | 79876 |
Terminologia anatomikoa |
Enbor entzefalikoa, enbor zerebrala edo zurtoin zerebrala ere deitua; mesentzefaloak, entzefaloaren enborreko zubia (Valorioren zubia izenarekin ere ezagutua ) eta bizkarrezur–erraboilak (muin luzanga izenarekin ere ezagutua ) osatzen dute.
Aurreko garunaren , bizkarrezur-muinaren eta nerbio periferikoen arteko komunikazio biderik handiena da. Enbor entzefalikoak hainbat funtzio kontrolatzen ditu; horien artean, arnasketa, bihotz-erritmoaren erregulazioa eta soinuaren lokalizazioaren lehen mailako alderdiak; azken hau substantzia grisez eta zuriz osaturik. Substantzia grisak nukleoak eratzen ditu substantzia zuri barruan; substantzia zuria hiru mota ezberdinetan sailkatu ahal izatea eragiten duena:
1. Garezur-pareen jatorri erreala irudikatzen duten erdialde segmentarialak.
2. Enbor entzefalikoan dauden nukleoak; hiru elementu hartzen dituztenak:
- Sentitze-bide txandak.
- Enbor zerebralaren elkar bideen jatorria.
- Nahi gabeko bideen eragileen jatorri.
3. Eraketa edo substantzia sarekera: efektu erraztailea edo inhibitzailean jardunez, hainbat prozesutan parte hartzen duten neurona – multzoa; ala nola, lo – bijilia egoera.
Erdialde segmentarialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garezur-pareen jatorri erreala irudikatzen dute, eta somatomotorea, somatosensitiboa, biseromotora eta biserosensitiba jarduerarekin bat datoz. Somatomotores-a nukleoak bi zutabetan banatzen dira: Dortsal bat, somatiko jatorria duten muskuluetako inerbazioaren eragilearen arduraduna den lerro ertainetik hurbil dagoena; eta begietako eta mihiaren muskuluetako muskulu eragile estrintsekoak baita nukleoak barne hartzen dituena:
- Begiko nerbio motor komuna edo III. parea: Silvio-ko akueduktura hurbila den mesentzefaloaren alderdi altuan dago kokaturik. Nukleo honetatik egile okular nerbioa edo III. garezur-parea irtengo da.
- Troklearra edo IV parea: mesentzefalo beheko alderdian dago kokaturik. Bertatik irtengo da nerbio patetikoa edo IV. garezur-parea, zeinen zuntzak kontrako aldeak izango diren.
- Kanpoko begiko nerbio motorra edo VI. parea: protuberantzia mailan aurkituta.
- Hipogloso handia edo XII. parea: protuberantziako behealdearen eta erraboileko goialdearen artean kokaturik, bertatik irteten da XII. garezur-parea edo nerbio hipoglosoa, mihiaren muskuluak inerbatzen dituena.
- Bentral bat, kanpotik kokatuta, inerbazioa eskaintzen die arkuetatik ondorioztatutako egiturei eta pitzadura brankialei eta honako nukleoak biltzen ditu:
1. Trigeminoaren motorra edo nukleo mastekatzailea: protuberantziaren nagusia. Bertatik irteten dira trigeminora gehituko den nerbio mastekatzailea osatzen duten nerbio-zuntzak edo V. garezur-parea.
2. Aurpegikoa edo VII . parea: protuberantziaren beheko alderdian dago kokaturik. Hemendik aurpegiko nerbioa edo VII. garezur-parea irteten da. Irtetean, bere axoia lerro ertainera zuzentzen da lehenik eta behin kanpoko motor okularraren nukleoa inguratu egiten du eta horrela, aurpegiko lehen belauna eratzen dute; (gertaera honek ezkerreko aldean baita eskuinean ematen direla kontuan izan behar da). Honen ondoren entzefaloaren enborretik irteten da alde batetik.
3. Anbiguoa: elkarturiko bi nukleok osatzen dute. Erraboilean eta protuberantzian zehar hedatzen da. Somatomotoras zuntzen jatorria da, goitik beherantz, baita glosofaringearena, eta neumogastrikoarena.
4. Osagarria edo espinala: mendekoena da. Bertatik ateratzen da bigarren mailako nerbioa (XI. garezur-parea). Egile batzuek nukleo anbiguoaren eratzailetzat hartzen dute. Bizkarrezur-muin zerbikalean jarraitzen du bizkarrezurreko nerbioko nukleoarekin.
Nukleo somasensitiboak ere bi zutabetan bana daitezke:
- Dortsal bat, honelako nukleo motak hartzen ditu:
1. Estatu akustikoak, nukleo bestibularretan azpisailka daitezkeenak ( hauek, orekarekin dute erlazioa ). Kanpoko angeluko laugarren bentrikuluko zoruan daude kokaturik, non bertan, eminentzia edo trigono akustikoa osatzen dute.
2. Faszikulu bakartiko nukleoa , laugarren bentrikuluko zoruko kanpoko hegal zuriari dagokio, eta Wrisber-eko bitartekariaren (VII. bis); glosofaringeoko (IX.) eta nerbio zehaztugabeko (X.eko) jatorri erreala da; azken honetan sortzen dira VII. bis eta IX. zuntzak , dastamen – nukleoa osatzen dituztenak.
- Eta bentral bat, trigeminoaren (V. parearen) nukleoa edo Rolandoren nukleo gelatinakara osaturik. Entzefaloaren enborrean zehar hedatzen da, pedunkulu zerebraletako kalotaren beheko sektoretik Rolandoren substantzia gelatinakaraz jarraitzen duen erraboilaren behealderaino.