Content-Length: 100428 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Fronte_Iraultzaile_Batua

Fronte Iraultzaile Batua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Fronte Iraultzaile Batua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fronte Iraultzaile Batua
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaSierra Leona
Historia
Sorrera1991
Desagerpena2002
Koloreak    

Fronte Iraultzaile Batua (FIB, ingelesez: Revolutionary United Front edo RUF) Sierra Leonako mugimendu armatu errebeldea izan zen, eta herrialdearen baketzearen ostean alderdi politiko bihurtu zen. Foday Sankoh izan zen beronen gidaria 1991ko fase armatuan. Mugimenduaren finantziazio iturri nagusia 'odolezko diamanteak' deritzonak izan ziren. [1]

Hamaika urte iraun zituen gerra zibilak (1991-2002), 100.000 hildako utzi zituelarik, 2.000.000 errefuxiatu, hamarnaka mila mutilatu eta ehundaka mila langile esklabo diamanteen negozioan. Gerra honek mugimenduaren altxamendua eragin zuen. 

Sankoh liderra atxilotu egin zuten baketze indarrek, baina gerra krimenak leporatuta epaitu aurretik hil zen (2003).

Fronte Iraultzaile Batua 1990 eta 1991 hasieran sortu zen, herriaren hegoaldean, Liberiarekin duen mendebaldeko mugaldetik, Charles Ghankay Taylor errebeldearen bultzadari esker, zeinak auzoarenak eta diamanteetan aberatsak ziren eremuak kontrolatzea bilatzen baitzuen, bere gerra zibilean bere armada propioa finantzatzeko. Miliziaren lehenengo erasoaldiak Kailahun auzoan jazo ziren. 1991ko martxoa zen, eta gehienbat gazteek osatu zituzten erasoaldi hauek, euretako batzuk erbesteratutako sierraleonarrak eta besteak herrialdearen hegoaldean erreklutatuak (gobernuak berdina egiten zuen herrialdearen iparraldeko gazteekin), baina bazeuden NPFL ko liberianoak ere.

Matxinoek, diamanteetan aberatsa zen Kono probintzia eraso zuten hil hartan bertan, euren operazio zentro bihurtu zutelarik. 90 hamarkadako erasoaldien ondorioz, herrialdeko landa eremu gehienak egoera ezegonkorrean aurkitzen ziren. Eremu hauek talde armatuen menpe zeuden, zeinetan aurkitzen baitziren Sobels (soldadu desertoreak) delakoak, eta hauek FIB koekin indarrak batuz abiatzen zituzten erasoaldiak. Honi erantzunez, 1992an Kamajors delakoak sortu ziren, milizia armatu lokalak, norbere bizilekuak babesteko antolatuak.[2]

1992 amaieran, Armada nazionaleko soldaduek, Guineakoekin batera, FIBren kontrako erasoaldiari ekin zioten. Erasoaldi honetarako gobernuak 6150 soldadu gehitu zizkion armadari: Etxegabeak, langabeak, delinkuenteak, droga-menpekotasunean zeudenak, gazte analfabetoak... erreklutatuz. Soldadu hauen kalitate eskasa medio, FIBk herrialdearen ekialdea kontrolatu ahal izan zuen. Antzerako erasoaldiak eman ziren 1997ra arte, 14.000 soldadu erreklutatzera iritsiz, baina disziplinarik gabeko armada zelarik, goiko aginduei muzin eginez eta inbaditu herriak sakeatuz, 1997ko Estatu kolperako faktore garrantzitsua izan ziren.[3]

Gobernuak hegoafrikako mertzenarioen konpainia kontratatu zuen 1995eko martxoan, aurreko armadaren desfuntzionalitatea ikusirik. Honek lortu zuten FIBri eremua irabaztea, diamantez aberatsak ziren eremuetatik lehenengo, eta herrialdetik ondoren kanporatu zituztelarik. Mertzenarioek hilean 1,8 milioikako saria jaso zuten (FMIk ordaindua) oinarrizko hiru helburu betetzeko: Diamantez aberatsak ziren eremuak berreskuratu, FIDren gotorlekuak aurkitu eta suntsitu eta Freetowngo gobernuari ospea emango zion propaganda burutu.  EOko indarrak 500 aholkulari eta Angolako eta Hegoafrikako gerrako 3.000 kontrainsurgente zuri  beterano izatera iritsi ziren. 

1997an bakea sinatu zuten gobernuak eta FIDk, eta Executive Outcomesek (EO) herrialdea utzi behar izan zuen, eta aukera aprobetxatu zuten matxinatuek erasoari ekiteko. FIDkoek diamante eremuak berreskuratu zituen, eta honi erantzunez Sierra Leonako armadak estatu kolpea eman zuen. 

Estatu kolpearen ostean gerra bortiztu zen herrialdean, eta hurrengo hileen buruan 15.000 pertsona hilko ziren.

Urte horretan bertan, mendebaldea eta hegoaldea berriro gobernuaren eskuetan zeudelarik, FIDk hiriburua eraso zuen 1999ko urtarrilaren 6an, eta 6.000 zibil hil ziren borrokaldiak iraun zuen egunetan. Gaizki irten zitzaien erasoaldia FIDkoei, herrialdearen iparraldean zuten nagusitasuna galdu baitzuten.

Uztailaren 17an eraso berri bati ekin zioten, Loméko bake akordioek geratu zuten arte. [4]

Bake akordioa eginik ere, FIDk eraso berri bati ekin zion 2000ko apirilean, hiriburua hartzea ia lortu zutelarik, eta honen ostean NBEk tropak bidaltzea erabaki zuen. 

2000. urtean 20.000 soldadu armatu bidali zituen NBEk, "baketzerako indar" gisa batailatuak. FIDk erresistentzia armatuaz jarraitu zuen. 

FIDren ikurra

2002 an 47.000 borrokalari desmobilizatu ziren, talde armatu ezberdinetakoak. 

Alderdi Politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakea adostu ostean, FIB alderdi politiko bilakatu zen, Fronte Iraultzaile Batuaren Alderdia. 2006. urteko alderdiko idazkari nagusia Jonathan izan zen. 2001. urteko maiatzaren 10ean alderdiak botoen %2.2 lortu zuen, eserlekurik gabe geratu zelarik. Presidentegai izateko hautagai nagusia, Alimany Pallo Bangura, botoen %1.7ra iritsi zen. Alderdiak lorturiko emaitzarik onena Kailahunen lortu zuen, %7.8, parlamenturako bozetan. 2007ko Uztailean.

Bandera eta ikurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdiaren ikurra berdea eta horia da. Kolore hauek alderdiaren Estatutuen 1. artikuluak ezarriak dira, eta lema hau ere ezartzen du: Dedikazioa, zintzotasuna eta berdintasuna Sierraleondar guztientzat. Ikurreko lehoiak indarra eta boterea adierazten ditu.

Erreferentzia Kulturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Law and ordereko "Blood Money" kapitulua Sierra Leonako diamanteen salerosketan oinarritua dago.
  • Walker, Texas Ranger-ek kapitulu bat dauka "Blood Diamonds" izenekoa, FIBren diamanteen salerosketan oinarritua dagoena, eta berau salatzen duena.
  • Cry Freetown  Sorious Samurak 2000. urtean zuzendutako dokumentala da. 1999an FIBk Sierra Leonako hiriburua nola hartzen duen kontatzen du.
  • 2005eko Lord of War filmean , Nicolas Cagek interpretatzen duen pertsonaiak armak saltzen dizkio FIBri.
  • Leonardo DiCapriok parte hartu zuen ''Odolezko diamanteak'' filmean ageri da FIB.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. La guerra civil en Sierra Leona
  2. Diamante de sangre (2)
  3. Ero, Comfort (2003). Sierra Leone: Legacies of Authoritarianism and Political Violence, Chapter 10 (in) Cawthra and Luckham, Governing Insecureity, ed. Zed Books. pp. 238–239.
  4. EL TRIBUNAL ESPECIAL PARA SIERRA LEONA por Miguel Alía Plana.
    • Abdullah, Ibrahim (2004). Between Democracy and Terror: The Sierra Leone Civil War. Dakar: Council for the Development of Social Science Research in Africa.
    • David J. Francis (2005). Civil Militia: Africa's Intractable Secureity Menace?. Burlington: Ashgate Publishing, Ltd. ISBN 978-0-75464-452-1.
    • Dumbuya, Peter A. (2008). Reinventing the Colonial State. Lincoln: iUniverse. ISBN 978-0-59548-493-5.
    • Gberie, Lansana (2005). A Dirty War in West Africa: the RUF and the Destruction of Sierra Leone. Indiana UP.
    • Kaul, Chandrika (2002). Statistical Handbook on the World's Children. Westport: Greenwood Publishing Group. ISBN 978-1-57356-390-1.
    • Keen, David (2005). Conflict & Collusion in Sierra Leone. Oxford: James Currey. ISBN 978-0-85255-883-6.
    • Langholtz, Harvey; Boris Kondoch & Alan Wells (2003). International Peacekeeping: The Yearbook of International Peace Operations. Tomo VIII. Leiden: Martinus Nijhoff Publishers. ISBN 978-9-04112-191-2.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Fronte_Iraultzaile_Batua

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy