Content-Length: 168840 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/George_H._Hitchings

George Herbert Hitchings - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

George Herbert Hitchings

Wikipedia, Entziklopedia askea
George H. Hitchings» orritik birbideratua)
George Herbert Hitchings

Bizitza
JaiotzaHoquiam1905eko apirilaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaChapel Hill1998ko otsailaren 27a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Medical School (en) Itzuli
Washingtongo Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Gertrude Belle Elion
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, biokimikaria, farmakologoa, farmazialaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Duke Unibertsitatea
Case Western Reserve University (en) Itzuli
Burroughs Wellcome & Company (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 254133832 Edit the value on Wikidata

George Herbert Hitchings (Hoquiam, Washington, 1905eko apirilaren 18a - Chapell Hill, Ipar Carolina, 1998ko otsailaren 27a) estatubatuar farmakologoa izan zen, 1988an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuena.

Washington eta Harvarden egin zituen ikasketak. Biokimika Ikerkuntzako sailaren zuzendari izan zen Burroughs-Wellcomen (Ipar Carolina), 1968 eta 1984 bitartean, eta Farmakologiako irakasle Brown Unibertsitatean (1968-1980), Duken (1970) eta Chapen Hillen (1972). 1942an konposatu purinikoen taldearen farmakologia ikertzeko programa bat hasi zuen. Hitchingsek proposatu zuen purinak, zelulen metabolismoan hartzen duten lekuagatik, zenbait eritasun kontrolatzeko erabil zitezkeela. 1951n 6-merkaptopurina (6MP) sintetizatu eta esperimentatu zuen. Konposatu hori DNAren sintesiaren inhibitzailea da, eta zenbait minbizi tratatzeko aplikatzen hasi zen. Aurrerago frogatu ahal izan zen bezala, 6MPk antigorputzen sorrera inhibitzen zuen untxien organismoan. 1960an, aurrekoekin lotutako konposatu bat erabili zen, imurana, giltzurrun-iniplanteetan gorputzak errazago onar zezan organo berria. Aurrerago, alopurinola aurkitu zuen, azido urikoaren produkzioa eragozten duen konposatu bat; beraz, hezueria tratatzeko erabiltzen da. Hitchingsek prestatutako beste konposatu batzuen artean, aipagarria da, adibidez, daraprima, malariaren kontrakoa; eta trimetoprima, bakterioen aurkakoa. 1988an, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, James Whyte Black eta Gertrude B. Eliotekin batera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/George_H._Hitchings

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy