Apirilaren 18
Itxura
Apirilaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta zortzigarren eguna da, 109garrena bisurteetan. 257 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1794 – Jean-Lambert Tallienek, Pierre-Étienne Cabarrus armadore eta delegatu baionesaren babesaz, txosten luze bat prestatu eta irakurri zuen sapadunaren 29an Pariseko Konbentzio Nazionalaren aurrean "euskaldunen hertsapen eta deportazioaz", onartua izan ez zena.
- 1976 – Guardia zibilak Imanol Garmendia ETAko kidea hil zuen Beran.
- 2008 – Hamar gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Errenteria, Oiartzun eta Arrasaten, ustez Oiartzualdeko "Segi gazte mugimenduko kideak" izateagatik. Bost egun inkomunikatuta eman eta beste bi lagun atxilotu ostean, bost espetxeratu eta besteak askatu zituzten, tratu txarrak salatu ondoren.
- 2009 – Frantziako poliziak Jurdan Martitegi, ETAren ustezko buruzagia, eta beste bi pertsona atxilotu zituen Perpignanen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1521 – Martin Luteroren aurkako epaiketa hasi zen Wormsen.
- 1897 – Grezia eta Otomandar Inperioaren arteko gerra hasi zen.
- 1906 – 7,9 graduko magnitudea zeukan lurrikara batek San Francisco (Kalifornia) hiria astindu zuen eta 3.000 pertsona inguru hil zen horren ondorioz.
- 1909 – Joana Arc-ekoa frantziar gudaria santu izendatu zuen aita santuak.
- 1930 – BBC irratiak "albiste gabeko eguna" izendatu zuen.
- 1946 – Nazioen Liga deuseztatu zen.
- 1949 – Irlandako Estatu Askea ofizialki errepublika bihurtu zen.
- 1951 – Parisko Ituna izenpetuz, Belgika, Luxenburgo, Herbehereak, Italia, Frantzia eta Alemaniako Errepublika Federalak Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten.
- 1954 – Gamal Abdel Nasserek Egiptoko buruzagitza eskuratu zuen.
- 1955 – Bandungeko batzarra hasi zen.
- 1961 – Harreman Diplomatikoetako konbentzioa onartu zen Vienan.
- 1971 – Muammar al Kadafiren ekimenez, Libiak, Egiptok eta Siriak Errepublika Arabiarren Federazioa sortzeko akordioa sinatu zuten.
- 1983 – Beiruteko AEBren enbaxadaren kontrako atentatuan 63 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982 – Barricada taldeak bere lehen kontzertua eman zuen Txantreako jaietan.Lehen kontzertu harrezkero, El Drogasek kontzertua egin izan du urtero egun honetan Iruñeko auzoan.
- 2009 – Zarama euskal taldeak kontzertua eman zuen Bermeon 14 urteko etenaren ondoren.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1506 – Vatikanoko San Petri basilika modernoko lehen harria jarri zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1925eko Bost Nazioen Txapelketa: Eskoziak partida guztiak irabazi eta lehenengo aldiz Slam nagusia eskuratu zuen.
- 1959ko Bost Nazioen Txapelketa: Frantziak lehenengo txapelketa eskuratu zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1468 – Katalina I.a Nafarroakoa, Nafarroako erregina (h. 1517).
- 1469 – Frantzisko I.a Nafarroakoa, Nafarroako erregea (h. 1483).
- 1503 – Enrike II.a, Nafarroako Erregea (h. 1555).
- 1859 – Antonio Elosegi Ansola, El Diario Vasco egunkariaren sortzailea (h. 1948).
- 1861 – Juan Madinabeitia, gipuzkoar medikua, Espainiako gastroenterologiako eskola modernoaren sortzailea (h. 1938).
- 1867 – Apolonia Lizarraga, nafar moja karmeldarra (h. 1936).
- 1877 – Quintín de Torre, bizkaitar eskultorea (h. 1966).
- 1896 – Xabier Lizardi, zarauztar olerkaria (h. 1933).
- 1900 – Joseba Rezola, euskal politikari abertzalea eta abokatua (h. 1971).
- 1912 – Jose Manuel Urkiola, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- 1934 – Carlos Bea, gipuzkoar epailea, George W. Bushek epaile federal izendatua.
- 1936 – Francisco Fabo, nafar eskultore eta margolaria.
- 1937 – Jose Maria Cobo, bizkaitar futbolaria (h. 1991).
- 1940 – Fermin Iraolagoitia, bizkaitar idazlea.
- 1945 – Iñaki Zubeldia, gipuzkoar idazlea.
- 1947 – Joaquín Urio Velázquez, gipuzkoar futbol arbitro ohia.
- 1948 – Joxe Migel Argiñarena, nafar bertsolaria.
- 1951 – Patxi Irigibel, nafar futbolari ohia.
- 1955 – Anne Marie Palli, lapurtar golfaria.
- 1957 – Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, gipuzkoar informatikaria eta EHUko lehenengo emakumezko irakasle osoa.
- 1958 – Santiago Urkiaga, bizkaitar futbolari ohia.
- 1967 – Jon Mikel Euba, bizkaitar artista.
- 1969 – Juan Antonio Morales, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- 1979 – Orkatz Beitia, bizkaitar atleta, 100 metrotan aditua.
- 1981 –
- Aintzane Gamiz, gipuzkoar aktorea.
- Aritz Itxisoa, arabar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- Eduardo Maura, bizkaitar irakasle eta politikaria, Valladoliden.
- 1984 – Amaia Arrazola, arabar ilustratzailea eta sortzailea.
- 1989 – Ion Varela, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Agurtzane Egiluz, arabar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
- 1999 – Gorka Estrada, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1480 – Lucrezia Borgia, Borgia familia boteretsuko kidea eta Alexandro VI.a aita sainduaren alaba (h. 1519).
- 1590 – Ahmed I.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1617).
- 1725 – Emmanuel de Rohan-Polduc, Maltako Ordenako 70. Printze eta Maisu Nagusia (h. 1797).
- 1729 – Gaetan Vestris, frantziar dantzaria (h. 1808).
- 1771 – Karl Philipp Schwarzenberg, Austriako mariskala (h. 1820).
- 1772 – David Ricardo, britainiar ekonomialari politikoa (h. 1823).
- 1819 – Franz von Suppé, austriar musikagilea (h. 1895).
- 1838 – Paul Emile Lecoq de Boisbaudran, frantziar kimikaria (h. 1912).
- 1842 – Antero de Quental, portugaldar olerkaria (h. 1891).
- 1861 – Rafael Yglesias Castro, Costa Ricako presidentea (h. 1924).
- 1867 – Lluís Millet i Pages, kataluniar musikagilea eta abesbatza zuzendaria (h. 1941).
- 1873 –
- Jean Roger-Ducasse, frantziar musikagilea (h. 1954).
- François Simiand, frantziar soziologoa, historialaria eta ekonomista, frantziar soziologia eskolaren sortzailetakoa (h. 1935).
- 1874 – Ivana Brlić-Mažuranić, kroaziar idazlea (h. 1938).
- 1881 – Max Weber, estatubatuar margolaria (h. 1961).
- 1882 –
- Monteiro Lobato, brasildar idazlea, argitaratzailea eta itzultzailea (h. 1948).
- Leopold Stokowski, ingalaterran jaiotako estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1977).
- 1889 – Jessie Street, bakearen eta giza eskubideen aldeko sufragista eta ekintzaile australiarra (h. 1970).
- 1892 – Bolesław Bierut, poloniar politikari komunista, Poloniako presidentea (h. 1956).
- 1902 – Giuseppe Pella, Italiako lehen ministroa (h. 1981).
- 1904 – Giuseppe Terragni, italiar arkitektoa (h. 1943).
- 1905 – George Herbert Hitchings, estatubatuar farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1998).
- 1907 –
- Lars Ahlfors, finlandiar matematikaria (h. 1996).
- Miklós Rózsa, hungariar-estatubatuar musikagilea (h. 1995).
- 1910 – Margarita Lecuona, kubatar kantari eta konpositorea (h. 1981).
- 1915 – Edmond Leburton, Belgikako 42. lehen ministroa (h. 1997).
- 1916 – José Joaquín Trejos Fernández, Costa Ricako presidentea (h. 2010).
- 1917 – Frederika Hannoverkoa, Greziako erregina ezkontidea (h. 1981).
- 1921 – Claudio Colomer, kataluniar kazetari eta politikari karlista. Arabako gobernadore zibila (h. 2015).
- 1927 –
- Samuel P. Huntington, estatubatuar politologo eta irakaslea (h. 2008).
- Tadeusz Mazowiecki, Poloniako lehen ministroa (h. 2013).
- 1928 – Howard Becker, estatubatuar soziologoa (h. 2023).
- 1930 –
- Jusèp Amiell, arandar apaiz eta aranerazko idazlea (h. 2024).
- Angus Lennie, eskoziar aktorea (h. 2014).
- 1931 – Klas Lestander, suediar biatleta (h. 2023).
- 1932 – Sara Facio, argentinar argazkilaria (h. 2024).
- 1934 – James Drury, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- 1937 –
- Joaquim Carvalho, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- Natalia LL, poloniar artista kontzeptualista (h. 2022).
- 1939 –
- Claude Bricage, frantziar argazkilaria (h. 1992).
- Tony MacMahon, irlandar akordeoijole eta irrati esatari eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- 1940 –
- Alain Desrosières, frantziar estatiskaria, ospetsua estatistikaren historian eta soziologian egindako ikerketengatik (h. 2013).
- Ira von Fürstenberg, italiar socialite eta antzezlea (h. 2024).
- Joseph Leonard Goldstein, estatubatuar sendagile eta genetista, 1985eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Vladimir Vassiliev, errusiar dantzaria eta koreografoa.
- 1941 – Michael D. Higgins, Irlandako presidentea.
- 1942 – Jochen Rindt, 1 Formulako austriar pilotua, munduko txapelketa hil ostean irabazi duen gidari bakarra (h. 1970).
- 1943 – Tadao Onishi, japoniar futbolaria (h. 2006).
- 1944 – Robert Hanssen, estatubatuar espioia (h. 2023).
- 1946 – Skip Spence, kanadar-estatubatuar musikari eta abeslaria, Moby Grape taldeko sortzailea eta gitarra-jotzailea (h. 1999).
- 1947 –
- Kathy Acker, estatubatuar idazle postmodernista (h. 1997).
- Moses Blah, Liberiako presidentea (h. 2013).
- Jerzy Stuhr, poloniar aktore, gidoilari eta zinema zuzendaria (h. 2024).
- James Woods, estatubatuar aktorea.
- 1949 –
- Philip Carlo, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- Charles Fefferman, estatubatuar matematikaria.
- Bengt Holmström, finlandiar ekonomialaria, 2016ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Celia Villalobos, PPko espainiar politikari eta funtzionarioa.
- 1953 –
- Maria Angelina Dique Enoque, mozambiketar irakasle eta politikaria.
- Rick Moranis, kanadar aktorea, umorista eta bizkoiztailea.
- 1956 – Eric Roberts, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Fuensanta Nieto, espainiar arkitektoa.
- 1958 – Jordi Brau, kataluniar bikoizketa aktorea.
- 1959 – Susan Faludi, estatubatuar idazle eta kazetari feminista.
- 1962 – Nick Farr-Jones, australiar errugbilari ohia.
- 1963 – Conan O'Brien, estatubatuar telebistako aurkezle eta komediantea.
- 1967 – Maria Bello, estatubatuar aktorea.
- 1970 –
- Saad Hariri, Libanoko lehen ministroa.
- Jorge Zabaleta, txiletar telebista-aktorea, irrati-aurkezlea eta enpresaburua.
- 1971 – David Tennant, eskoziar aktore eta ahots bikoiztailea.
- 1973 – Haile Gebrselassie, etiopiar atleta, distantzia luzean inoizko lasterketari onenenetakoa.
- 1976 – Melissa Joan Hart, estatubatuar aktore, bikoizlari, abeslari, moda-diseinatzaile eta enpresaburua.
- 1978 – Ryota Tsuzuki, japoniar futbolari ohia.
- 1979 –
- Kourtney Kardashian, estatubatuar socialitéa eta modeloa.
- Sergio Pelegrín, kataluniar futbolari ohia.
- 1981 – Audrey Tang, taiwandar software aske programatzailea eta munduko lehen ministro transgeneroa.
- 1983 –
- Morgan Bailey, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Katherine Maher, Wikimedia Fundazioko zuzendari exekutiboa.
- 1984 –
- America Ferrera, estatubatuar aktorea.
- Belén López, espainiar txirrindularia eta biologia irakaslea.
- 1985 – Łukasz Fabiański, poloniar futbolaria.
- 1988 – Vanessa Kirby, ingeles aktorea.
- 1990 –
- Anna van der Breggen, herbehereetar txirrindularia.
- Britt Robertson, estatubatuar aktorea.
- Wojciech Szczęsny, poloniar futbol atezaina.
- 1991 –
- Isabelle Junot, estatubatuar aktorea, enpresaburua eta aristokrata.
- Kelly Klaymour, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1992 – Chloe Bennet, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1994 – Francisco Nicolás Gómez Iglesias, Nikolas txikia, 2014 urtean ustez iruzurra egiteagatik atxiloturiko 20 urteko espainiar gaztea.
- 2007 – Lerotholi Seeiso, Lesothoko printze oinordekoa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1503 – Enrike II.a, Nafarroako Erregea (h. 1555).
- 1928 – Joakin Arrospide, gipuzkoar apaiza, apezpikua Uruguain, Montevideon (j. 1862).
- 1929 – Evaristo Bozas, gipuzkoar kazetari eta gaztelerazko idazlea, Argentinan (j. 1886).
- 1938 – Luis Briñas, bilbotar filantropoa, Bilboko Erruki etxeko presidenteordea (j. 1849).
- 1943 – Jose Elizondo, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1865).
- 1968 – Toribio Etxebarria, euskal enpresaburu, politiko, idazle eta euskaltzaina, Caracasen (j. 1887).
- 1970 – Luis Usatorre, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (j. 1923).
- 1978 – Emilio Álava, euskal txirrindulari eta tiratzailea (j. 1889).
- 1981 – Jose Muxika Muxika, gipuzkoar legegizona eta politikaria (j. 1894).
- 1991 – Gabriel Zelaia, gaztelaniazko euskal idazlea, Madrilen (j. 1911).
- 1992 – Maurizio Elizalde, nafar txistularia, Euskal Herriko txistulari eta txistu-egilerik handienetakoa (j. 1915).
- 1993 – Cosme Cortazar, bizkaitar aktorea, Caracasen (j. 1947).
- 1995 – Luis del Campo, nafar sendagilea (j. 1912).
- 2008 – Eugenio Etxebarria, bizkaitar albokari eta albokagilea, batzuen hitzetan azken albokari tradizionala (j. 1920).
- 2009an desagertua – Jon Anza, ETAko militantea (j. 1962).
- 2018 – Imanol Olaizola, gipuzkoar ikerlari, politikari eta musikaria (j. 1920).
- 2019 –
- Bixente Etxeandia, gipuzkoar futbolaria, Deportivo Alavésen historian gol gehien sartu dituen hirugarren jokalaria izandakoa (j. 1931).
- Txomin Solabarrieta, bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina (j. 1927).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 963 – Eztebe Lekapeno, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 910).
- 1426 – Ana Saxonia-Wittenbergekoa, Ascania Etxeko kidea.
- 1674 – John Graunt, demografiaren eta estatistikaren aitzindaria (j. 1620).
- 1802 – Erasmus Darwin, giza lengoaiaren aztertzaile, mediku, naturalista, fisiologo eta filosofo britainiarra (j. 1731).
- 1853 – William R. King, AEBetako 13. presidenteordea (j. 1786).
- 1855 – Jean-Baptiste Isabey, frantziar margolaria (j. 1767).
- 1873 –
- Justus von Liebig, alemaniar kimikaria, kimika organikoaren kontzeptuaren sortzailea (j. 1803).
- Robert Robert, kataluniar idazlea (j. 1827).
- 1882 – Henry Cole, britainiar disenatzailea (j. 1808).
- 1898 – Gustave Moreau, frantziar margolaria (j. 1826).
- 1905 – Juan Valera, espainiar idazlea eta diplomatikoa (j. 1824).
- 1919 – Joaquín Rucoba, espainiar arkitektoa (j. 1844).
- 1927 – José Tartiere, Bilbon jaiotako asturiar enpresaburu eta ingeniari industriala (j. 1848).
- 1936 – Ottorino Respighi, italiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (j. 1879).
- 1939 – Carme Claramunt i Barot, Esquerra Republicana eta Estat Catalàko militantea, fusilatua (j. 1897).
- 1943 – Isoroku Yamamoto, japoniar militarra (j. 1884).
- 1945 – Gilen Wiedekoa, Albaniako Printzerriko monarka (j. 1876).
- 1947 –
- Benny Leonard, estatubatuar boxeolaria, historiako hoberenetakoa (j. 1896).
- Jozef Tiso, Eslovakiako Lehen Errepublikako presidentea (j. 1887).
- 1949 – Leonard Bloomfield, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1887).
- 1951 – Óscar Carmona, Portugalgo 11. presidentea (j. 1869).
- 1955 – Albert Einstein, alemaniar fisikaria eta matematikaria, inoizko zientzialari handienetariko bat (j. 1879).
- 1958 – Maurice Gustave Gamelin, frantziar jenerala (j. 1872).
- 1964 – Ben Hecht, estatubatuar gidoilari, zuzendari, ekoizle, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1894).
- 1970 – Michał Kalecki, poloniar ekonomialaria (j. 1899).
- 1974 – Marcel Pagnol, frantziar idazlea (j. 1895).
- 1987 – Kenneth Cook, australiar eleberrigile, kazetari, zinema zuzendari eta politikaria (j. 1929).
- 1988 – Antonín Puč, txekiar futbolaria (j. 1907).
- 1990 – Frédéric Rossif, frantziar zinemagilea (j. 1922).
- 1995 – Arturo Frondizi, Argentinako Errepublikako presidentea (j. 1908).
- 2002 – Thor Heyerdahl, norvegiar esploratzailea, etnografoa eta abenturazalea (j. 1914).
- 2004 – Kamisese Mara, Fijiko presidentea (j. 1920).
- 2007 –
- Itcho Ito, Nagasakiko alkatea eta Bakearen Aldeko Hiriak elkartearen presidenteordea (j. 1945).
- John T. Parsons, estatubatuar ingeniaria, zenbakizko kontrol sistemaren asmatzailea (j. 1913).
- 2008 –
- Germaine Tillion, frantziar antropologoa eta etnologoa, Magreben etnografian aditua (j. 1907).
- Joy Page, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 2009 – Albert Dou, kataluniar matematikaria (j. 1915).
- 2019 – Lyra McKee, iparirlandar kazetaria, eraila (j. 1990).
- 2020 – Amparo Dávila, mexikar idazlea (j. 1928).
- 2022 – Harrison Birtwistle, ingeles musikagilea (j. 1934).
- 2024 – Dickey Betts, estatubatuar gitarra-jotzaile, abeslari eta egile abeslaria, The Allman Brothers Band sortzaileetako bat (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Alots/Alotz, Alotza eta Maika.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |