Harribitxi
Harribitxia bere tasun bereziengatik oso baliozkoa den minerala da, ebaki eta leuntzean bitxigintzan eta beste apainduratan erabiltzen dena. Hala ere, arroka batzuk (adibidez lapis lazulia) eta gai organiko batzuk (adibidez anbarra) ez dira mineralak, baina bitxigintzan erabiltzen direnez harribitxitzat hartzen dira.
Harribitxi gehienak gogorrak dira, eta horregatik dira baliotsuak, nahiz eta mineral batzuk arrazoi estetikoengatik (kolorea, distira...) erabiltzen diren bitxigintzan. Urritasunak ere harribitxia baliotsu bilakatzen du.
Ezaugarriak eta sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko kulturan erabili izan den sailkapena, Antzinako Greziatik hasita, bitan banatzen ditu harri baliotsu hauek: bitxiak eta erdi-bitxiak. Gaurko erabileran bitxiak dira diamantea, errubia, zafiroa eta esmeralda. Beste harribitxi guztiak erdi-bitxiak dira[1]. Hala ere, eguneroko hizkuntzan denak dira harribitxiak. Banaketa honen arrazoia Antzinatean zuten urritasunean eta kalitatean du oinarri: guztiak dira gardenak, kolore ederrekoak (diamante kolorgea izan ezik) eta oso-oso gogorrak[2], 8-10 Mohs eskalan.
Sailkapen tradizional honek ez ditu oraingo balioak nahitaez islatzen. Esaterako, granateak ez dira oso garestiak, baina bada Tsavorita izeneko granate berde bat esmeraldak baino garestiago izan daitekeena[3].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Precious Stones, Max Bauer, p 2
- ↑ Precious Gemstone glossary of Jewelry
- ↑ Wise, R. W., 2006, Secrets Of The Gem Trade, The Connoisseur's Guide To Precious Gemstones, Brunswick House Pr, pp. 3–8 ISBN 0-9728223-8-0