Henri Lefebvre
Henri Lefebvre | |
---|---|
(1971) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hagetmau, 1901eko ekainaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Nabarrengose, 1991ko ekainaren 29a (90 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea Parisko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Michel Clouscard (en) Antoine Savoye (en) Francis Gandon (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, politikaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, Frantziako Erresistentziako kidea eta geografoa |
Enplegatzailea(k) | University of Strasbourg (en) Paris-Nanterre Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Henri Lefebvre (Hagetmau, Landak, 1901eko ekainaren 16a - Nabarrengose, Bearno, 1991ko ekainaren 29a) frantses filosofo eta soziologoa zen. Frantziako Alderdi Komunistako teorialari nagusia izan zen, 1958an alderditik egotzi zuten arte. Lefebvreren iritziz, filosofiaren eta langile-iraultzaren arteko zubia eskaintzen du marxismoak, gizartea bere osotasunean aztertzen duen jakintza den neurrian. Lefebvrek gaur egungo gizarteko egiturak aztertu zituen, eta gidaturiko kontsumo-gizarte burokratikotzat jo zuen gaur egungo gizarte-sistema. Haren arabera, etengabeko kultura-iraultzaren bidez baizik ez da gaindituko ideologia burgesaren alienazioa.
Obra nagusiak: La Conscience mystifiée (1936), Le Matérialisme dialectique (1939) eta La Somme et le Reste (1959). Frantsesez, ingelesez eta alemanez idatzi zuen.
1978an, Frantziako Alderdi Komunistara itzuli zen, haren ustez alderdiak Moskurekiko independentzia handiagoa izateak lan politikorako eta ezkerrarekin eztabaidatzeko kondizio berriak sorrarazi baitzituen, horrek berekin bere pentsamendu askeari uko egitea ekarri gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.