Content-Length: 212046 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Iraila

Irail - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Irail

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraila» orritik birbideratua)
<< Iraila >>
Al As Az Og Or Lr Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
2024

Iraila, halaber buruila (Lap. eta Naf.), gaur egun batzuetan agorra (Gip.), gregoriotar egutegiaren urteko bederatzigarren hila da eta hogeita hamar egun ditu.

Irailaren 21ean, ipar hemisferioan udazkena hasten da, eta hego hemisferioan udaberria; urteko bi ekinokzioetako batekin. Euskal kostaldean marea biziak izateko garaia ere izaten da.[1] Egutegi zibilean, ikasturtearen hasiera ere bai.

Euskara batuan irail forma finkatu da, ira edo iratzearen hila da etimologikoki. Buruil forma ere Euskaltzaindiaren Hiztegoan jasoa dago (zubereraz, bürüil).[2] Hain zuzen ere, iritsi zaigun Kalendrera euskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa), Joanes Leizarragak erabili zuen forma Buruilla izan zen.

Beste izen batzuk ere jaso dira euskaraz: setemere (Zuberoa), agorra (Gipuzkoa), urria (Bizkaia, Nafarroa).

Setemere eta antzekoak. Erroma zaharreko egutegian september zeritzon septem (zazpi) zenbakitik, 10 hilabeteko egutegi hartan zazpigarren hilabetea zelako. Erroman bertan egin zen egutegi juliotarrera aldaketa Zesarren garaian, eta bi hilabete gehitu zituztelarik, 9.a bilakatu zen september. Beste hilabete batzuei izena aldatu zitzaien (Quintilis eta Sextilis bilakatu ziren Julius eta Augustus), baina saiakera batzuk izan arren, ez ziren proposamen berriak gailendu september eta ondorengoentzako.[3]

Iraileko tradizioak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona irailero Euskal Herrian izaten diren ospakizun handietako batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Marea biziak. Zer dira eta zergatik gertatzen dira?» AZTI 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  2. «hil/hilabeteen euskalkietako izenak - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  3. (Ingelesez) «Why Does September Come From The Word “Seven”?» Dictionary.com 2021-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  4. Arratibel Donostia, Ainara. (2008-09-07). «HONDARRIBIKO ALARDEA. Aurten ere berdintasunik ez» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  5. Zarautz, Udala. «EUSKAL JAIAK 100 URTE!» Zarautz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  6. Euskadi Basque Country (turismoa), Eusko Jaurlaritza. (2008-08-21). «Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren Festa» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  7. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2015-08-30). «Ernio Mendiko Erromeria» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
  8. «Sanfermin txikiak - Planes | Visit Navarra - Web Oficial de Turismo de Navarra» www.visitnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: irail .










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Iraila

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy