Irailaren 2
Itxura
Irailaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita bostgarren eguna da, 246.a bisurteetan. 120 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972 – Poliziak Benito Muxika eta Mikel Martínez de Murgia ETAko kideak hil zituen Lekeition.
- 1998 – Legez kanpo utziko zutela aurrikusiz, ezker abertzaleak proiektu politiko berria aurkeztu zuen, Euskal Herritarrok izenekoa.
- 2006 – Gasteizko 13 urteko gazte bat hil zen Gorbeia mendian, harri batek jo eta gero.
- 2016 – Iruñeko Udalak Oroimen Historikoaren Legea betez Erorien monumentuko kriptatik Emilio Mola, Jose Sanjurjo eta beste sei militar kolpisten gorpuak ateratzeko prozesuari ekin zion. Usetxi herrian aldiz, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek 1938ko Ezkabako espetxeko ihes egindako 3 gizonen gorpuzkiak desobideratu zituzten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a. 490 – Maratoiko gudua gertatu zen eta greziarrek pertsiarrak garaitu zituzten. Filipidesek lasterka eraman zuen garaipenaren mezua Atenasera, historiako lehen Maratoia eginez.
- K.a. 44 – Kleopatra VII.a faraoiak bere seme Ptolomeo XV.a errege izendatu zuen.
- 1666 – Sute handi bat izan zen Londonen.
- 1752 – Britainia Handiak eta bere koloniek gregoriar egutegia hartu zuten.
- 1792 – Frantziar Iraultzako iraileko sarraskietan, 3 gotzain katoliko eta 200 erlijioso baino gehiago erail zituzten.
- 1870 – Sedango guduan, Napoleon III.ak bandera zuria altxatzea agindu eta bere armada osoa errenditu zuen.
- 1925 – USS Shenandoah zepelin estatubatuarrak istripua izan zuen 14 lagunen heriotza eraginez.
- 1944 – Anne Frank ume judua (15 urte) Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura bidali zuten, hilabete batzuk geroago hilko zen tokira.
- 1945 –
- Japoniak ofizialki sinatu zuen baldintzarik gabe amore ematea Bigarren Mundu Gerran, gatazka amaituz.
- Vietnamen, Ho Chi Minh-ek bere herrialdea Frantziarekiko independizatu zela aldarrikatu zuen.
- 1967 – Paddy Roy Bates izeneko britainiarrak Roughs Tower okupatu eta Sealandeko Printzerria sortu zuen.
- 1990 – Transnistriak bere burua errepublika sobietar izendatu zuen, baina Mikhail Gorbatxev presidente sobietarrak erabakia baliogabetzat jo zuen.
- 1991 – Estatu Batuek Baltikoko errepubliken independentzia aitortu zuen: Estonia, Letonia eta Lituania.
- 2007 – Mexiko: Henriette ekaitz-tropikalak sei hildako utzi zituen Acapulcon.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949 – The Third Man ("Hirugarren Gizona") filma estreinatu zen, Carol Reedek zuzendu eta Joseph Cotten, Alida Valli, Orson Welles, Trevor Howard, Wilfrid Hyde-White eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1964 – Topkapi filma estreinatu zen, Jules Dassinek zuzendu eta Melina Mercouri, Peter Ustinov, Maximilian Schell eta Robert Morley aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 – The Crying Game ("Negar Jokoa") filma Veneziako Mostran estreinatu zen, Neil Jordanek zuzendu eta Stephen Rea, Miranda Richardson, Jaye Davidson eta Forest Whitaker aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Jamón, jamón ("Urdaiazpiko, urdaiazpiko") filma estreinatu zen, Bigas Lunak zuzendu eta Stefania Sandrelli, Anna Galiena, Penélope Cruz, Javier Bardem, Jordi Mollà eta Juan Diego aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1667 – Munduko lehen argiztapen-sistema publikoa ezarri zen Parisen.
- 1970 – NASAk Apolo Proiektuko ilargirako bi misio bertan behera utzi zituela iragarri zuen: Apolo 15a eta Apolo 19a.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1967 – Iruñean Sadar estadioa inauguratu zen, Osasuna taldearen futbol zelaia.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1708 – Sebastian Mendiburu, oiartzuar idazlea (h. 1782).
- 1878 – Gabriel Roby, lapurtar margolaria (h. 1917).
- 1890 – Gerardo Caballero, arabar militarra (h. 1980).
- 1929 – Jose Luis Orbegozo, euskal enpresaburua eta Errealako presidentea (h. 2010).
- 1935 – Jose Maria Palacios, Ogeta, gasteiztar pilotaria (h. 2002).
- 1945 – Luis Mari Bengoa, bizkaitar kazetari, politikari eta herri kirolen sustatzailea.
- 1946 – Patri Urkizu, gipuzkoar idazlea eta Euskal Filologian doktore EHUn (h. 2024).
- 1954 – Olga Leibar Mendarte, gipuzkoar irakaslea, aktibista politikoa, gizarte ekintzailea eta feminista.
- 1957 – Ignacio del Moral, gipuzkoar antzerkigile eta zinema gidoigilea.
- 1958 – Ines del Rio, nafar ETAkidea.
- 1963 – Arantxa Aldalur, gipuzkoar idazlea.
- 1967 – Ana Ruiz Mitxelena, gipuzkoar futbolaria, emakumezkoen Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalaria (h. 1993).
- 1971 – Kepa Zarraga, bizkaitar futbolari ohia.
- 1980 – Txema Romera, nafar atleta, 400 metro hesidunetan aditua.
- 1983 – Arkaitz García, arabar igerilari paralinpikoa.
- 1986 – Efrén Vázquez, bizkaitar motoziklismoko pilotua.
- 1987 – Xabier Zabalo, nafar txirrindularia.
- 1988 – Javi Martinez, nafar futbolaria.
- 1989 – Ekhi Erremundegi, lapurtar bertsolaria.
- 1996 – Aser Alves, nafar futbolaria.
- 2002 – Jon Gorrotxategi, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1548 – Vincenzo Scamozzi, pizkundeko veneziar arkitektoa (h. 1616).
- 1729 – Esteban Antonio Aguado, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua (h. 1795).
- 1778 – Louis Bonaparte, Napoleon I.aren anaia, Holandako erregea (h. 1846).
- 1805 – Esteban Echeverria, euskal jatorriko argentinar idazlea (h. 1851).
- 1811 – Jacob Christian Jacobsen, daniar enpresagizon eta filantropoa (h. 1887).
- 1812 – Kirkpatrick Macmillan, eskoziar errementaria, orokorrean pedaldun bizikletaren asmatzailetzat hartua (h. 1878).
- 1814 – Ernst Curtius, alemaniar historialaria, humanista, kritikaria eta jakituna (h. 1896).
- 1830 – Josefina Wettergrund, suediar idazle, poeta eta argitaratzailea (h. 1903).
- 1838 – Liliʻuokalani, Hawaiiko Erresuma independenteko azken estatuburua (h. 1917).
- 1840 –
- Lady Dilke, britainiar idazle, arte-historialari, feminista eta sindikalista (h. 1904).
- Giovanni Verga, italiar idazlea (h. 1922).
- 1850 – Woldemar Voigt, alemaniar fisikaria (h. 1919).
- 1852 – Paul Bourget, frantziar idazlea (h. 1935).
- 1853 – Wilhelm Ostwald, alemaniar kimikari eta filosofoa, 1909ko Kimikako Nobel Saria (h. 1932).
- 1854 –
- Hans Jæger, norvegiar idazlea (h. 1910).
- Paul Vieille, fantziar fisikaria, kerik gabeko bolboraren asmatzailea (h. 1934).
- 1876 – Francesc Cambó, kataluniar politikari kontserbadorea, abokatua eta finantzaria (h. 1947).
- 1877 – Frederick Soddy, britainiar fisikari eta kimikaria, 1921eko Kimikako Nobel Saria (h. 1956).
- 1894 – Joseph Roth, austriar idazlea (h. 1939).
- 1898 – Alfons Gorbach, Austriako kantzilerra (h. 1972).
- 1913 – Bill Shankly, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 1981).
- 1916 – Ömer Lütfi Akad, turkiar zinema zuzendaria (h. 2011).
- 1918 – Allen Drury, estatubatuar eleberrigilea (h. 1998).
- 1919 – Marge Champion, estatubatuar dantzari eta aktorea (h. 2020).
- 1920 –
- Mónica Echeverría, txiletar idazlea (h. 2019).
- Palmira Julia Tello, espainiar errepublikaren aldeko propagandista eta milizianoa (h. 2016).
- 1922 – Arthur Ashkin, estatubatuar fisikaria, 2018ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- 1923 – René Thom, frantziar matematikaria (h. 2002).
- 1924 – Daniel Arap Moi, Kenyako presidentea (h. 2020).
- 1927 – Nicole Buffetaut, frantziar idazlea (h. 2024).
- 1933 – Mathieu Kérékou, Beningo presidentea (h. 2015).
- 1934 –
- Allen Carr, britainiar idazlea (h. 2006).
- Chuck McCann, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea (h. 2018).
- 1935 – Yıldırım Akbulut, Turkiako lehen ministroa (h. 2021).
- 1936 – Andrew Grove, Intel txip-enpresaren sortzaileetako bat (h. 2016).
- 1937 – Derek Fowlds, ingeles aktorea (h. 2020).
- 1939 –
- Jack Lang, frantziar politikaria.
- Henry Mintzberg, kanadar irakaslea, kudeaketa eta antolakuntza teoriak taxutzeagatik ezaguna.
- 1940 –
- Régis Debray, frantziar idazlea eta saiakeragilea.
- Alejandro Rojas-Marcos, andaluziar politikaria, Sevillako alkate ohia.
- 1943 – Aleksandr Kholevo, errusiar matematikaria, informatika kuantikoaren aitzindarietako bat.
- 1946 – Billy Preston, estatubatuar musikaria (h. 2006).
- 1947 –
- Arévalo, espainiar umorista eta aktorea (h. 2024).
- Pepe Rubianes, katalunian bizi izandako galiziar aktore eta antzerki-zuzendaria (h. 2009).
- 1948 – Christa McAuliffe, espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila (h. 1986).
- 1949 – Roger Collins, ingeles historialaria, Erdi Aroan aditua.
- 1950 – Emilio Aranguren Echeverría, kubatar apezpikua.
- 1951 – Mark Harmon, estatubatuar aktorea.
- 1952 – Jimmy Connors, estatubatuar tenislari ohia, historia guztian 100 txapelketen muga iragan duen gizonezko tenislari bakarra.
- 1953 – Ahmad Shah Massoud, afganistango mujahidinen buruzagia, Sobietarren aurkako gerran garrantzi handiko paperduna (h. 2001).
- 1954 – Andrej Babiš, Txekiako lehen ministroa.
- 1955 – Malcolm Holcombe, estatubatuar egile abeslaria (h. 2024).
- 1956 – Micaela Navarro, espainiar politikari sozialista.
- 1961 –
- Toshinobu Katsuya, japoniar futbolari ohia.
- Carlos Valderrama, kolonbiar futbolaria.
- 1962 – Keir Starmer, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- 1964 – Keanu Reeves, Libanon jaiotako kanadar aktorea.
- 1965 – Lennox Lewis, britainiar-kanadar boxeolari ohia.
- 1966 –
- Salma Hayek, mexikar aktorea.
- Rafael Jofresa, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- 1968 –
- Josep Rull, kataluniar abokatu eta politikaria, CDC alderdiko idazkari nagusia.
- Cynthia Watros, estatubatuar aktorea.
- 1973 – Savo Milošević, serbiar futbolari ohia.
- 1976 – Momodu Mutairu, nigeriar futbolari ohia.
- 1977 – Frederic Kanoute, maliar futbolaria.
- 1991 - Júlia Bacardit, kataluniar kazetaria, idazlea eta ekoizlea.
- 1993 – Iñaki Etxaniz, frantziar politikaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1211 – Joan Tarazonakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1767 – Juan Francés de Iribarren, nafar musikagilea (j. 1699).
- 1792 – François Dardan, baxenafar apaiza, Parisen (j. 1733).
- 1909 – Ramon Goikoetxea, Evangelista de Ibero, nafar kaputxinoa (j. 1873).
- 1917 – César del Villar, bizkaitar militar eta politikaria (j. 1843).
- 1927 – Jose Mari Apezetxea, nafar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea eta Baztango Margolariak taldearen sortzaileetakoa (j. 1927).
- 1928 – Antonio Baztan, nafar politikari kontserbadorea (j. 1848).
- 1936 – Isaac Puente, euskal herritar sendagilea eta anarkismoaren teorialaria, Pancorbon fusilatua (j. 1896).
- 1951 – Doroteo Ziaurritz, gipuzkoar sendagilea eta politikaria (j. 1883).
- 1972 –
- Ignacio Baleztena Azkarate, nafar abokatu, idazle eta politikari karlista (j. 1887).
- Mikel Martinez de Murgia, bizkaitar ETAkidea, tirokatua (j. 1945).
- 1984 – Lorenzo Hurtado de Saratxo, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Bilboko alkatea (j. 1889).
- 1986 – Jose Lipperheide, alemaniar jatorriko bizkaitar finantza-gizona (j. 1906).
- 2008 –
- Xabier Portugal, gipuzkoar irakasle, kazetari eta idazlea eta Pasaiako alkatea (j. 1951).
- Jorge Ramón Sarasa, nafar idazlea eta soziologoa (j. 1936).
- 2012 – Jose Antonio Agirregomezkorta, gipuzkoar futbolaria (j. 1941).
- 2018 – Sebastiana Gesalaga, Sor Niño Dios, gipuzkoar moja klaratar eta bertso-jartzailea (j. 1924).
- 2022 – Felix Etxeberria, Felix Parapan, gipuzkoar euskaltzale eta enpresa-sortzailea (j. 1926).
- 2024 – José Torrecilla Iturmendi, nafar kazetari, kronikagile eta idazlea (j. 1929).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a. 490 – Filipides, greziar heroia.
- 421 – Konstantzio III.a, Erromatar enperadorea.
- 459 – Simeon Estilita, kristau aszeta.
- 1274 – Munetaka Printzea, Japoniako Kamakura shogunerriko seigarren shoguna (j. 1242).
- 1566 – Taddeo Zuccaro, italiar margolari manierista (j. 1529).
- 1606 – Karel van Mander, flandriar margolaria (j. 1548).
- 1641 – Kwon Sang-ha, korear intelektuala, idazlea eta konfuzianismoaren filosofoa (j. 1641).
- 1652 – José de Ribera, kataluniar margolaria eta imprimatzailea (j. 1591).
- 1680 – Per Brahe gaztea, suediar soldadu eta estatista (j. 1602).
- 1813 – Jean Victor Marie Moreau, frantziar jenerala (j. 1763).
- 1820 – Jiaqing, Txinako enperadorea (j. 1760).
- 1845 – Bernardino Rivadavia, argentinar politikaria, Río de la Platako Probintzia Batuetako presidentea (j. 1780).
- 1865 – William Rowan Hamilton, irlandar matematikari, fisikari eta astronomoa (j. 1805).
- 1872 – Nikolai Frederik Severin Grundtvig, daniar idazlea (j. 1783).
- 1910 – Henri Rousseau, frantziar margolaria (j. 1844).
- 1918 – John Forrest, Australiaren esploratzailea, politikaria, eta Australiako estreinako lehen ministroa (j. 1847).
- 1922 – Henry Lawson, australiar idazlea (j. 1867).
- 1933 – Georges Leygues, Frantziako lehen ministroa (j. 1857).
- 1936 – Niels Neergaard, Danimarkako lehen ministroa (j. 1854).
- 1937 –
- Pierre de Coubertin, frantziar historialari eta pedagogoa eta Olinpiar Joko modernoen sortzailea (j. 1863).
- Aleksandr Xliapnikov, errusiar militante boltxebikea (j. 1885).
- 1943 – Marsden Hartley, estatubatuar margolaria (h. 1943).
- 1964 – Francisco Craveiro Lopes, Portugalgo presidentea (j. 1894).
- 1969 – Ho Chi Minh, Vietnamgo Errepublika Demokratikoko lehenengo presidentea (j. 1890).
- 1970 –
- Mercedes Llopart, kataluniar abeslari liriko sopranoa (j. 1895).
- Marie-Pierre Kœnig, frantziar jenerala (j. 1898).
- 1973 – J.R.R. Tolkien, ingeles filologo, irakasle eta fantasia epikoko idazlea (j. 1892).
- 1978 – Juan Laurentino Ortiz, argentinar idazlea (j. 1896).
- 1981 – Tadeusz Baird, poloniar musikagilea (j. 1928).
- 1991 –
- Alfonso García Robles, mexikar diplomatikoa, 1982ko Bakearen Nobel Saria (j. 1911).
- Laura Riding, estatubatuar idazle eta literatura kritikoa (j. 1901).
- 1992 –
- Baltasar Belenguer Hervás, espainiar boxeolaria, munduko titulua lortu zuen lehen espainiarra (j. 1911).
- Barbara McClintock, estatubatuar genetista eta botanikaria, 1983ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1902).
- 1993 – Eduardo García Máynez, mexikar filosofo eta legegizona (j. 1908).
- 1995 – Václav Neumann, txekiar orkestra-zuzendaria (j. 1920).
- 1997 – Victor Emil Frankl, austriar psikoanalista, logoterapiako psikoanalisi eskolaren sortzailea (j. 1905).
- 1998 – Allen Drury, estatubatuar eleberrigilea (j. 1918).
- 2001 – Christiaan Barnard, hegoafrikar kirurgialaria, gizakien arteko arrakastadun lehenengo bihotz-transplantea egin zuena (j. 1922)
- 2004 – Joan Oró, kataluniar biokimikaria (j. 1923).
- 2012 – Emmanuel Nunes, Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea (j. 1941).
- 2013 –
- Valérie Benguigui, frantziar aktorea (j. 1965).
- Ronald Coase, britainiar ekonomialaria, 1991ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1910).
- Frederik Pohl, estatubatuar zientzia-fikzioko generoko idazle eta argitaratzailea (j. 1919).
- 2015 – Alan Kurdi, kurdu jatorriko hiru urtedun mutil Siriarra, itota hil eta Europako Errefuxiatuen Krisiaren barnean fenomeno mediatiko bihurtu zena (j. 2012).
- 2016 – Islom Karimov, Uzbekistango lehendabizko presidentea (j. 1938).
- 2017 – María Cristina Orive, guatemalar argazkilaria, Guatemalako argazkigintzako irudi handienetako bat.
- 2019 – Gyoji Matsumoto, japoniar futbolaria (j. 1934)
- 2020 –
- Kaing Guek Eav, kanbodiar torturatzailea (j. 1942).
- David Graeber, estatubatuar antropologo, anarkista, ekintzaile eta idazlea (j. 1961).
- William Yorzyk, estatubatuar igerilaria (j. 1933).
- 2021 – Mikis Theodorakis, greziar musikagilea eta politikaria (j. 1925).
- 2022 – Manuel Duarte, portugaldar futbolaria (j. 1945).
- 2024 –
- James Darren, estatubatuar aktore eta pop abeslaria (j. 1936).
- Aleksandr Medved, sobietar-bielorrusiar borrokalaria (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santu kristauak: Andoni, Dorleta, Dorotea, Filipe, Hermoxenes eta Maxima.
- Sehaska egutegiko izendegia: Dorleta, Andolin eta Andoni.
- San Antolin eguna Lekeition.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |