Jennifer Thomson
Jennifer Thomson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lurmutur Hiria, 1947ko ekainaren 16a (77 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea Rhodes University (en) Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mikrobiologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Witwatersrandeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Academy of Science of South Africa (en) |
Jennifer Ann Thomson (Lurmutur Hiria, 1947ko ekainaren 16a) mikrobiologo hegoafrikarra da. 2004an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurmutur Hiriko Unibertsitatean zoologia ikasketak egin ondoren Cambridgeko Unibertsitatean genetika graduondokoa atera eta Rhodesko Unibertsitatean mikrobiologia doktoretza egin zuen. Harvardeko Medikuntza Eskolan ere ibili zen eta ondoren Witwatersrand Unibertsitateko genetika mintegiko irakaslea, Johannesburgen, eta Lurmutur Hiriko mikrobiologia mintegiko burua izan zen.
Artoak Afrikan badu virus endemiko bat eta harekiko erresistentea izango den artoaren garapenean egin du lan, bide batez lehortearekiko erresistentea ere izango dena. Gai honek bi aldiz eraman zuen Munduko Ekonomia Foroan hitzegitera eta Kofi Annanek gonbidaturik Nazio Batuen Erakundean ere izan zen.
2016an Organization for Women in Science in the Developing World elkarteko presidente izendatu zuten Kuwaiten egindako bilkuran[2].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria (2004)
- Parisko Unibertsitatean honoris causa[3].
Argitalpen aukeratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Seeds for the futura the impacto of genetically modified crops se the environment
- Genes for Africa : genetically modified crops in the developing world, 2002[4]
- GM Crops the Impacto and the Potential Recombinant DNA and bacterial fermentación, 1988
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jennifer Ann Thomson – Microbiologist | AATF-Africa» web.archive.org 2018-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ (Ingelesez) «Dr. Jennifer Thomson» Alliance for Science (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ «Prof Jennifer Thomson | Association of South African Women in Science and Engineering» web.archive.org 2015-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ BnF biografia.