Karbono asimetriko
Molekula batean, Karbono asimetrikoa, da bere lau balentziak erradikal desberdinez beteta dituena. Hainbat konposatu organikotan agertzen dira karbono asimetrikoak, adibidez gluzidoetan.
Glizeraldehidoaren kasuan, adibidez, bigarren karbonoa da karbono asimetrikoa (ikusi irudia). Karbono asimetrikoak dituzten molekulek aktibitate optikoa dute, eta enantiomero izeneko isomeroak sortzen dituzte.
Beheko irudian ikus daitekeen bezala, karbonoak lau atomo desberdinak ditu bere lau loturetan (karbono asimetrikoa da). Bi karbonoen artean isomeria optikoa dago, bi karbonoak enantiomeroak dira.