Content-Length: 98128 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Klis_gotorlekua

Klis gotorlekua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Klis gotorlekua

Koordenatuak: 43°33′36″N 16°31′26″E / 43.56°N 16.5239°E / 43.56; 16.5239
Wikipedia, Entziklopedia askea
Klis gotorlekua
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Split-Dalmazia eskualdea
Kroaziako udalerriKlis
Koordenatuak43°33′36″N 16°31′26″E / 43.56°N 16.5239°E / 43.56; 16.5239
Map
Altitudea223 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Siege of Klis 1536
SuntsipenaXIX. mendea
Arkitektura
Materiala(k)kareharria eta harria
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
Z-4206

Klis gotorlekua (kroazieraz: Tvrđava Klis) Splitetik 17 kilometro ipar-mendebaldera kokaturik dagoen Klis herrian dagoen gaztelu ikusgarria da.

360 metrotako altuera duen harkaitz baten gainean eraikitako Erdi Aroko gaztelua da.

Dalmatae leinu iliriarraren gotorlekua bazen bertan k.a. III mendean eta k.o. 9 urtean erromatarrek eskuratu zuten. 476 arte egon ziren erromatarrak eta ondoren Odoakro, ostrogodoak, Bizantziar Inperioa, eslaviarrak eta avaroak izan ziren gotorlekuaren nagusi.

835ean Mislav I.a Kroaziakoak bertan egoitza hartu eta Erret gaztelu bihurtu zen. Hurrengo erregeak, Trpimir I.a Kroaziakoak, bertatik kristautasuna zabaldu zuen Kroaziako lurretan. Bere erregealdian aipatzen da lehen aldiz "kroata" izena. Trpimirović dinastia osatu zen orduan eta 1102an Kroazia eta Hungariako erresumek bat egin zuten.

Andres II.a Hungariakoa gurutzadetan aritu zen eta 1217an Tenpluko ordena ezarri zuen Klis gotorlekuan Split hiri estrategikoa zaintzeko. 1274an Kroaziako Šubić familiak eskuratu zuen Klis eta dinastia berri bati hasiera eman zion.

1526an Mohácseko guduan Otomandar Inperioak Hungariako armada garaitu zuenean Klis otomandarren aurkako gotorleku estrategiko garrantzitsua bihurtu zen. Uskoci gerlari kroaziarren esku gelditu zen gotorlekua baina 1537an gaztelua errenditu eta Senjko Nehaj gotorlekura atzera egin behar izan zuten. Bosniaren mendpe gelditu zen orduan eta mende batez sanjak bat ezarri zuten bertan otomandarrek agintari. Bertatik veneziarrak erasotu zituzten itsasoz, bai eta Kroaziako lurraldeak ere.

XVII mendean veneziarrek eskuratu zuten Dalmazia guztia, Klis gotorlekua bera 1669an eskuratu zuten. Hala iraun zuen Napoleonek Veneziako Errepublika desegin zuten arte. XIX mendean Austriarren menpe egon zen.

Dalmaziako gotorleku garrantzitsuena da. Harkaitz baten gainean eraikita dago eta hiru harresik inguratzen dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Klis_gotorlekua

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy