Content-Length: 108375 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Kurlandia

Kurlandia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kurlandia

Koordenatuak: 57°N 22°E / 57°N 22°E / 57; 22
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurlandia
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak57°N 22°E / 57°N 22°E / 57; 22
Estatu burujabe Letonia

Kurlandia[1] (livonieraz: Kurāmō; letonieraz: Kurzeme; errusieraz: Курляндияtranslit.: Kurshskii; alemanez: Kurland) Letoniako mendebaldeko zati handiena hartzen duen eskualdea da. Antzina Mitau izan zen Kurlandiako hiriburua, gaurko Jelgava.

Itsaso Baltikoaren ertzean dago Kurlandia; Rigako golkoko lurrak dira nagusiki. Azaleraz, 26.000 km² inguru da Kurlandia.

Jatorriz kuroniarrak, eskualdeari izena eman ziotenak, eta livoniarrak bizi ziren Kurlandian. Gaur egun letoniarrak eta lituaniarrak dira biztanle-talde nagusiak.

1048. urtean daniarrek lurraldean eliza kristau bat eraiki zuten; 1158. urtean merkatari germaniarrak kokatu ziren inguruetan. XIII. mendetik aurrera Lituaniako Zaldunak ordenakoek hartu zuten lurraldea, eta gerora Ordena Teutonikoek.

XVI. mendean, Errusiako Ivan IV.a Izugarriak teutonikoak garaitu zituen, eta Kurlandia Poloniak eskuratu zuen: Kurlandiako dukerria, Polonia-Lituania Mankomunitatekoa (edo Herrialde Bien Errepublika) izan zen 1561-1795 bitartean.

XVII. mendean, livoniarren esku, Kurlandia ekonomikoki nabarmen garatu zen; koloniak ere lortu zituen: bat, Gambiako estuarioko uhartean, "San Andres" izena ipini ziotena eta Jacob gotorlekua eraiki zutena; eta beste bat Tobagon, "Kurlandia Berria" ipini ziotena.

Ana Ivanovna tsarina errusiarra Kurlandiako dukearekin ezkondu zenez, errusiarrek Kurlandian zeukaten eragina handitu egin zen. 1795. urtean Polonia banatu zenean, Errusiako probintzia bihurtu zen. 1919. urtetik aurrera Letoniakoa zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kurlandia

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy