Content-Length: 266846 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Lima

Lima - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lima

Koordenatuak: 12°03′36″S 77°02′15″W / 12.06°S 77.0375°W / -12.06; -77.0375
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Peruko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lima (argipena)».
Lima
Lima
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaLima
Peruko probintziakLima province
AlkateaRafael López Aliaga
Izen ofizialaLima
Jatorrizko izenaLima
Posta kodea15001
Geografia
Koordenatuak12°03′36″S 77°02′15″W / 12.06°S 77.0375°W / -12.06; -77.0375
Map
Azalera2.672,28 km²
Altuera154 m
Demografia
Biztanleria9.943.800 (2022)
269.045 (2020)
alt_left 4.402.869 (%44,3) (%41,9) 4.164.917 alt_right
Dentsitatea3.721 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1535eko urtarrilaren 18a
Telefono aurrizkia51 1
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakMiami, Akhisar (en) Itzuli, Cleveland, Pescara, San José, Bordele, Pekin, Trujillo, Tegucigalpa, São Paulo, Manila, Buenos Aires, Mexiko Hiria, Madril, Austin, Santo Domingo, Brasilia, Kiev, Taipei eta Tbilisi

Lima[1] (gaztelaniaz ˈlima, kitxuaz ˈlɪma eta aimaraz ˈlima ahoskatua) Peruko hiriburua eta hiririk populatuena da. Herrialdearen erdialdean dago, Ozeano Barearen eta Rimac ibaiaren ertzean, Ande mendietatik hurbil. Hirialde bakarra osatzen du 13 kilometrora dagoen Callao portuarekin batera. 2672 km² ko azalera du eta 2007an 7.605.742 biztanle zituen[2]. Hego Amerikako laugarren hiririk handiena da.

Lima izena aimara hizkuntzatik (lima-limaq, «lore horia») edo ketxuatik (Rimac, «hiztuna»), Rimaq errekarengatik, dator.

Tropikoan egon arren tenperatura apalak izaten dira Ande mendien hurbiltasuna eta Humboldt itsaslaster hotzaren eraginez (17 °C neguan eta 14 °C udan).

    Datu klimatikoak (Lima)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32 33 33 34 29 27 27 27 26 26 29 31 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.8 26.5 26.0 24.3 21.7 19.7 18.7 18.4 18.7 19.9 21.9 23.9 22.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.5 23.0 22.6 21.0 18.9 17.5 16.9 16.5 16.7 17.6 19.2 20.8 19.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19.1 19.4 19.2 17.6 16.1 15.3 15.0 14.6 14.6 15.2 16.4 17.7 16.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 15 15 16 13 11 9 9 10 11 12 11 13 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0.9 0.3 4.9 0.0 0.1 0.3 0.3 0.3 5.4 0.2 0.0 0.3 13.0
Eguzki orduak 186.0 197.8 217.0 210.0 124.0 30.0 31.0 31.0 30.0 93.0 120.0 155.0 1424.8
Hezetasuna (%) 81 79 78 80 86 88 86 86 85 83 82 82 83
Iturria (1): World Meteorological Organisation (UN)[3]
Iturria (2): BBC Weather (sunshine, humdity data, record high and record low).[4]

1535eko urtarrilaren 18an sortu zuen Lima hiria Francisco Pizarro konkistatzaile espainiarrak, Ciudad de los Reyes («Erregeen hiria») izenaz, eta Peruko Erregeorderriaren hiriburua izan zen bi mendez. San Marcos unibertsitateak etorrarazi zituen zuzendari zibilek eta erlijiosoek, mea aberastasunak eta merkataritza oparoak Peruko hiri garrantzitsuena ez ezik Hego Amerikako hiri nagusi bihurtu zuten Lima XVII. menderako. 1821ean José de San Martín jeneral argentinarrak hiria espainiarren mendekotasunetik askatu eta Peruren burujabetasuna eskatu zuen bertan.

Hiria kanpotik etorririkoek eraiki dituzten etxadi eta aldiri txiroez inguratua da, inguruko eskualdeetako biztanleak etengabe biltzen baitira Errepublikako hiriburura.

Peruko politika, administrazio, finantza, industria eta merkataritzagune nagusia da. Ehungintza, plastikoak, zurgintza, kimika industria, eraikuntza eta industria astuna (altzairugintza, automobilgintza) dira industria nagusiak. Industria horiek Vitarte auzotik Callaorako eremuan eta Pan-American autobidearen alboetan daude. Merkataritza aldiz hiriaren hegoaldean dago.

San Frantzisko Asiskoaren eliza
Arma plaza

Espainiarren konkistaren garaiko monumentu ugari gorde ditu Limako hiriak, baina horietako asko eta asko berritu edo berriro eraiki dira, lurrikarek erabat edo neurri handi batean hondatu baitituzte jatorrizko eraikuntzak. Aipagarri dira, besteak beste, 1540. urtean eraikitako katedrala (XVIII. mendean berritua), XVI. mendeko San Francisco eliza eta komentua, XVIII. mendean erabat berritu zen Santo Domingo komentua, XVII. mendeko San Agustin komentua (XVI. mendeko kanpandorrea, klaustroa, erretaula barrokoa), Santa Rosa de las Monjas eliza (1704-1708), Corazón de Jesús eliza (1758-1766), Nazarenas eliza (Peruko rokoko estiloko eredurik garbiena, 1766-1771) eta XVII.-XVIII. mendeetako hainbat etxe eta jauregi, barroko eta rokoko estiloan eginak. Ikusgarriak dira, halaber, arkeologia museoa eta urrearen museoa (Kolon aurreko artelanak). Liman dauden hiru unibertsitateetatik San Marcos da garrantzizkoena, 1551n sortua.

1988an UNESCOk Limako hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Limatar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lima ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Lima Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Lima tiene 7 millones 605 mil 742 habitantes Peru21.pe
  3. World Weather Information Service – Lima. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 15 May 2012).
  4. BBC Weather-Lima, BBC accessed 15 May 2012.
  5. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-24).
  6. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-24).
  7. (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  8. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]











ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lima

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy