Content-Length: 99230 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/M%C3%BAspellsheimr

Muspelheim - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Muspelheim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Múspellsheimr» orritik birbideratua)

Muspelheim, Muspel ere deitua (antzinako eskandinavierako Múspellsheimr eta Múspelletik) suaren erresuma da eskandinaviar mitologian. Suzko erraldoi edo Jotunen egoitza da, jotun horietatik boteretsuena Surt delarik. Muspelheim hitzak suaren mundua esan nahi du, Muspel hitzak, sua, eta, heimek mundua edo lurraldea.

Uste denez, Muspelheim zen erresuma guztien artean goren zegoena, eta Æsir jainkoen egoitza zen Asgardaren gainetik zegoen. Iparralderago, Niflheim zegoen, izotzaren erresuma.

Eskandinaviar mitologian, sorkuntza, izotza eta suaren arteko kontaktuarekin hasten da, Ginnungagap bezala ezagutzen den jatorrizko hustasun itzelean, ura sortuz. Gaueko zeruko objektu distiratsuak, planetak, kometak, izarrak, etab. Muspelheimeko txinpartetatik sortu ziren.

Ragnarökean, zerua ireki egingo da, eta Surt Muspelheimetik irtengo da, gainontzeko erraldoi edo jotun guztiak atzetik dituela, Asgardera joanez, eta, bere bidean, Bifrost zubia suntsituz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/M%C3%BAspellsheimr

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy