Content-Length: 125597 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Mandala

Mandala - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Mandala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mandala sanskritotik hartutako hitza da. Etimologikoki “zirkulua” esan nahi badu ere, berba horren bidez budismoan eta hinduismoan egiten diren errepresentazio sinbolikoak izendatzen dira. Diagrama horiek oso konplexuak dira eta, nolabait, unibertsoaren isla dira. Mandala hinduismoaren eta tantrismo budikoaren erritu sakratuetan erabili ohi da meditazio tresna gisa [1] Estrukturalki, unibertsoaren erdigunea, hau da, espazio sakratua, lauki batean kokatutako zirkulu baten bidez adierazten da. Praktikan iantra hinduak linealak dira, geometrikoak; mandala budistak, ostera, nahiko figuratiboak dira, hau da, pertsonaiak dituzte[2]. Puntu kardinalak erabiliz, mandala barruan sektore desberdinak bereiz daitezke.

Tibeteko mandala budista.

Interpretazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugunez, mandalak unibertsoa azaltzen du. Autore batzuek beste espresio erlijioso batzuekin lotu dituzte, adibidez, Erdi Aroko mandorla kristauak, eliza gotikoen zoluan eginiko labirintoak, estilo bereko arrosa leihoak, e.a. Irudi horiek guztiak asmo espiritualarekin egin ziren.

Ziur aski, mandalen irudien forma zirkularrek perfekzioa eta unibertsaltasuna adierazten dute. Era berean, zirkuluak naturaren zikloen errepikapena adierazten du, betiko itzulera. Horrela uler daitezke, halaber, Euskal Herriko eta inguruko lauburuak. Unibertsaltasun horri lotuta, Carl Gustav Jung-ek inkontziente kolektiboaren adierazpen bezala interpretatu zuen mandala.

Lauburua ere izadiaren zikloen adierazpena izan liteke.

Erlaxazio teknika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdetik etorritako erlaxazio tekniken artean dago mandalak margotzea eta marraztea. Teknika horrek ez du eskatzen aurretik ezer jakitea, nahikoa da zirkulu batean askatasunez marraztea. Edozein adinetan egin daitezke mandalak eta oso onak dira, bai lasaitzeko baita sormena indartzeko ere . Merkatuan badira aurretik marraztutako mandalak, erosleak kolorezta ditzan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur Entziklopedia, 7.liburuki, 314 or.
  2. David Fontana: The Language of Symbols, London: Duncan Baird, 2003, 100 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mandala

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy