Maria Peregrina de Souza
Maria Peregrina de Souza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rua dos Caldeireiros (en) eta Porto, 1809ko otsailaren 13a |
Herrialdea | Portugal |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Rua de Santa Catarina (en) eta Porto, 1894ko azaroaren 16a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Agramonte (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea eta folklorista |
Izengoitia(k) | Uma Obscura Portuense, Mariposa, D.M. eta D.M.P. |
Maria Peregrina de Souza Monteiro (Porto, 1809ko otsailaren 13a – ibidem, 1894ko azaroaren 16a) portugaldar poeta, eleberrigile eta folklorista izan zen, Uma Obscura Portuense, Mariposa, D.M.P eta D.M.P.S. bezala ere ezaguna[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]António Ventura de Azevedo zeta merkatariaren (1784-1856) eta Maria Margarida de Souza Nevesen (?-1833) alaba, Maria Peregrina de Souza Portoko Caldeireiros kalean jaio zen 1809an. Ahizpa bat eta neba bat izan zituen, Maria do Patrocínio de Souza idazlea (1823-1864) eta António Mateus de Azevedo e Sousa. Iberiar Penintsulako Gerran, familiak asko bidaiatu zuen, eta horregatik osaba batek Peregrina izena jarri zion ilobari. Aita, merkatari izateaz gain, Portugalgo Gerra Zibilean soldadu izan zen 1830eko hamarkadan, Mikel I.aren aldean, gogoz kontra bazen ere. Kartzela-zigorra ezarri zioten tropeen aginduak ez betetzeagatik. Penafielen zigorra betetzen ari zela, Maria Peregrinaren ama hil zen[2][3].
Zorigaiztoko harreman baten ostean, Moreira herrira joan zen ahizparekin bizitzera, eta bertan ekin zion literatur ibilbideari. 1842an lehen poema argitaratu zuen Archivo Pitoresco aldizkarian, eta eta Minho eskualdeko sineskeria ezagunei buruzko sail bat Revista Universal Lisbonensen, Uma Obscura Portuense izengoitiaz sinatua. Revista Contemporânea de Portugal e Brasil, Revista Iris, Almanaque de Lembranças Luso-Brasileiro, A Esperança, Aurora, Pirata, Pobres do Porto, Lidador, O Recreio das Damas, Restauração, A Miscelânea Poética, O Bardo eta A Grinalda aldizkarietan ere kolaboratu zuen[1][2][4].
1859an bere lehen liburua kaleratu zuen, Retalhos do Mundo eleberria, António Feliciano de Castilho bere lagun eta irakasleari eskaini ziona. 1863an beste bi eleberri argitaratu zituen, Rhadamanto ou A Mana do Conde eta Roberta ou A Força da Simpatia, 1866an Maria Isabel eta 1876an Henriqueta[1][2].
Ahizpa hil zitzaionean, Maria Peregrina Portora itzuli zen Maria Augusta de Carvalho Miranda eta Rita de Cássia de Carvalho Miranda lagunekin bizitzen hasteko.
Minhoko eta Azore uharteetako folklorea aztertu zituen eta etnografiaren aitzindaritzat hartzen da Portugalen[3][5].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Retalhos do mundo (1859)
- Rhadamanto ou A Mana do Conde (1863)
- Roberta ou A Força da Simpatia (1864)
- Maria Isabel (1866)
- Henriqueta (1876)
- Chácara
- Tradições Populares do Minho
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Portugesez) Sameiro Fangueiro, Maria do. «Maria Peregrina de Souza» BN digital Brasil - Periódicos & Literatura (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ a b c d (Portugesez) Comandulli, Ana Cristina. (2014). «Maria Peregrina de Sousa (1809-1894)» Convergência Lusíada 32 ISSN 2316-6134. (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ a b (Portugesez) «História» Junta de Freguesia de Moreira - Maia (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ (Portugesez) Biguelini, Elen. (2017). «Maria Peregrina de Sousa e sua irmã, Maria do Patrocínio de Sousa, no periódico «A Grinalda»» Centro de Estudos da População Economia e Sociedade (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ (Portugesez) Silva, Armando da. «Folklore Açoriano» Revista do Minho para o Estudo das Tradições Populares XV (5): 38. (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).