Maria da Felicidade do Couto Browne
Maria da Felicidade do Couto Browne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Porto, 1797ko urtarrilaren 10a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Porto, 1861eko azaroaren 8a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Cemitério da Lapa (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta salonnièrea |
Mugimendua | erromantizismoa |
Izengoitia(k) | A Coruja Trovadora eta Sóror Dolores |
Maria da Felicidade do Couto Browne (Porto, 1797ko urtarrilaren 10a – ibidem, 1861eko azaroaren 8a) erromantizismoko poeta portugaldarra izan zen[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria da Felicidade do Couto Browne Portugalgo Porto hirian jaio zen[3]. Manuel Clamouse Brownerekin ezkondu zen, irlandar-frantziar jatorriko merkatari aberatsarekin. Bi seme eta alaba bat izan zituzten, Manuel, Ricardo eta Júlia, Álvaro Ferreira Teixeira Carneiro de Vasconcelos Girão Vilarinho de São Romãoko bizkondearekin ezkondu zena[3][2].
Porton hil zen 1861eko azaroaren 8an[2].
Poeta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreiritzirik gabe idazlanak argitaratzeko, A Coruja Trovadora eta Sóror Dolores izengoitiak erabili zituen, bere lanen izenburu gisa ere[3]. Haren lanek ospe handia izan zuten Portoko gizartean. Nacional, Miscelânea Política eta Almanaque de Lembranças Luso-Brasileiro aldizkariekin kolaboratu zuen[4]. Idazleentzako literatura saloia ere ezarri zuen[5].
Bi kalek haren izena daramate, bata Lisboan eta bestea Cascaisen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sóror Dolores (1849)
- A Coruja Trovadora (1854)
- Virações da Madrugada (1854)
- Sonetos e Poesias Líricas (Sonetos e Letras) (1854)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Browne, Maria da Felicidade do Couto (c. 1797–1861)» Dictionary of Women Worldwide (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ a b c (Portugesez) Gomes Bezerra, Clara. «Resgate da poesia de Maria Browne: uma discussão sobre autoria feminina no ensino de literatura» RI UFPE (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Maria Felicidade do Couto Browne (1797–1861)» Debategraph (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Ingelesez) «Maria da Felicidade do Couto Browne Brief Bio» Escritas (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
- ↑ (Portugesez) «Maria Browne» infopedia.pt - Porto Editora (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).