Content-Length: 99769 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Markomano

Markomano - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Markomano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Germaniar herrien kokapena I. mendean.

Markomanoak[1] (latinez: marcomanni) germaniar herri bat izan ziren, Erromatar Inperioaren mugatik gertu bizi zena, Danubioren iparraldean. Sueboen multzoko triburik garrantzitsuenetako bat zen.[2]

Marcomanni izena germaniar hizkuntza batetik datorrela uste da. Marco hitzak "muga" esan nahi du, eta manni-k "gizonak". Beraz, "mugako gizonak" izanen litzateke esanahia.[3]

Markomanoak Main ibaiaren haranean kokatu ziren K.a. I. mendean. Beste herri suebo batzuekin uztarturik, Ariovisto buru zutela, Erromaren aurka borrokatu ziren Galietako gerretan, baina Julio Zesarrek garaitu zituen K.a. 58an.[4]

Markomanoak Peutingerren taulan.

K.a. 12-9 bitartean, Druso Germanikoren erasoaldiak pairatu zituzten.[4] Erromatarren jazarpenetik ihesi, ekialderantz higitu ziren, egungo Bohemiaraino; bertan, Marobod erregearen agindupean, tribuen konfederazio indartsu bat eraiki zuten. Baina, Arminio germaniar buruzagiaren aurkako gerraren ondoren, erresuma desegin zen, eta 19. urtean Marobodek erromatar lurretara erbesteratu behar izan zuen.[2]

Hurrengo hamarkadetan, markomanoak eta kuadoak Erromaren partzuer izan ziren, eta erromatar merkatari anitz kokatu zen haien lurraldean. 88-89an, bi tribuek elkar harturik eraso zieten erromatarrei, baina gatazkak ez zuen jarraipenik izan.[2]

167 aldean, ordea, markomanoak, aliatu askorekin, erromatar lurraldean sartu eta Italiar penintsularaino iritsi ziren. Marko Aurelio enperadoreak egotzi bazituen ere, ia etengabe jardun zuen haiekin gerran, 180an hil zen arte. Komodok, Marko Aurelioren semeak, bertan behera utzi zuen markomanoen lurraldea anexionatzeko asmoa; bake ituna sinatu zuen, eta Danubion ezarri zuen, berriz ere, Erromatar Inperioaren limes-a.[4][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 6 or..
  2. a b c d Marcomanni. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-5).
  3. Marcomanni. oxfordreference.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-5).
  4. a b c López Quiroga, Jorge. Gentes Barbarae. Los bárbaros entre el mito y la realidad. Antigüedad y Cristianismo, 25. zenbakia, 2008, revistas.um.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-6).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Markomano

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy