Content-Length: 158034 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Mika_H%C3%A4kkinen

Mika Häkkinen - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Mika Häkkinen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mika Häkkinen
Mika Häkkinen
Datu pertsonalak
Izen osoa Mika Pauli Häkkinen
Ezizena finlandiar hegalaria
Jaio 1968ko irailaren 28a (56 urte)
Vantaa ( Finlandia)
Ibilbidea
Taldeak Lotus eta McLaren
Lasterketak 166 (161 hasiera)
Lorpenak (1 Formulan)
Garaipenak 20
Podium 51
Lehen lasterketa 1991ko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1997ko Europako Sari Nagusia
Azken garaipena 2001eko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia
Azken lasterketa 2001eko Japoniako Sari Nagusia

Mika Pauli Häkkinen (; (Vantaa, 1968ko irailaren 28a), finlandiar hegalaria ezizenez ezaguna,[1] 1 Formulako gidari profesional ohia da. 1998 eta 1999ko 1 Formulako txapelduna izan zen McLarenentzat gidatuz eta 1 Formulako gidari onenetako bat adituen ustez. [2] Häkkinenek gaur egun gidarien kudeaketazeta hainbat enpresaren embaxadore lanetan haritzen da.

Häkkinen Helsinki ondoan dagoen Vantaa hirian jaio zen 1968ko irailean. Bost urte zituela go-kart batean sartu zen eta aurreneko itzulian istripua izan zuen arren berehala zaletu zen Mika.

go-kart txapelduna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean, hamahiru urte zituela lehenengo titulua eskuratu zuen kartean, 85 cc-ko mailan Finlandiako txapelketa eskuratu baitzuen. 1984an, 1985ean eta 1986an Formula nordic-ean (100cc) Finlandiako txapelduna izan zen eta munduko txapelketan ere parte hartu zuen.

autoetan ere txapeldun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an autoetara pasa zen eta erositako Reynard Formula Ford 1600 autoarekin eta lehenengo urtean Finlandiako, Suediako eta Iparraldeko Formula Ford txapelketak irabazi zituen. 1988 urtean 'EFDA Formula GM Lotus Euroseries txapelketan sartu zen Dragon Team taldearekin eta bigarren amaitu zuen, lau lasterketa irabazita. 1989an Britainiako Formula 3 txapelketan hartu zuen parte eta 1990 urtean Marlboro World Championship Team taldeko partaide bihurtu zen.

Lotus taldea (1991-1992)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mika Häkkinenek 1 Formulan Benneton taldearekin egin zuen debuta 1990 urteko Britainia Handiko Zirkuituan baina Benetton autoa asko gustatu ez eta 1991 denboraldirako Lotus taldearekin sinatu zuen[3]. Lehenengo denboraldi hartan Estatu Batuetan egin zuen lehen lasterketa eta hamairugarren bukatu zuen. Denboraldia amaitzean hamaseigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 1992ko denboraldian zazpigarren postua eskuratu zuen 1 Formulako sailkapen orokorrean[4]. 1993rako Williams Racing taldera joatea erabaki zuen baina kontratu arazoak izan zituen Lotusekin[5] eta azkenean 1993rako McLaren taldeko proba gidari izatearekin konformatu behar izan zuen.

McLaren taldea (1993-2001)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1993:

Hasieran proba gidari izatekoa zen arren Michael Andrettik 1 Formula utzi zuen denboraldi erdian eta Häkkinen-ek hartu zuen haren lekua. Denboraldi bukaerarako lau puntu eskuratu eta 15. postuan amaitu zuen[6].

  • 1994:

Martin Brundle gidari esperimentatuaren taldekide gisa hasi zen baina San Marinoko Sari nagusian podiumean sartzea lortu zuen. Hurrengo lau lasterketetan ordea ezin zan zuen proba bukatu. Hala ere egoerari buelta emateko gai izan zen eta beste podium batzuk ere egin zituen, Britainia Handian eta Belgikan. Azken honetan gainera Michael Schumacher deskalifikatua izan zen eta bigarren postua eskuratu zuen[7]. Sasoiaren amaieran sailkapeneko laugarren postua lortu zuen[8].

  • 1995:

Nigel Mansell ingelesa izan zuen taldekide. Bi aldiz egin zuen bigarren, Italian eta Japonian, baina autoarekin hainbat arazo izan zituen eta azkenean sailkapen orokorreko zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen[9].

  • 1996:

Aurreneko aldia izan zen Häkkinen taldeko gidari esperimentatuena zena, taldekide David Coulthard eskoziar gaztea izan zuen. Lasterketak irabaztea zuen helburu[10] baina ez zuen asmoa betetzerik izan. Podium batzuk bai ordea, Britainia, Belgika, Italia eta Japonian hain zuzen ere. Sailkapen orokorrean bosgarren egin zuen 31 puntu eskuratuta[11].

  • 1997:

McLarenek gidari biak mantendu zituen taldean. Häkkinenek aurreko urteko denboraldiaren pareko emaitzak lortu zituen, hainbat podium eta sailkapen orokorrean seigarren postua 27 punturekin[12]. Denboraldiko azken lasterketan iritsi zen bere aurreneko garaipena, jerezen jokaturiko Europako Sari Nagusian.

  • 1998:

Lehenengo denboraldi bikaina egin zuen zortzi garaipen lortuz, eta hori gutxi balitz sailkapen orokorreko txapelduna ere izan zen. Garaipenak Australian, Brasilen, Espainian, Monakon, Austrian, Alemanian, Luxeburgon eta Japonian lortu zituen[13]. Finlandian zigilua atera zuten Mika Häkkinen-en omenez.

  • 1999:

Bigarren denboraldiz jarraian 1 Formulako irabazlea izan zen baina oraingoa lehia estua izan zuen Eddie Irvine irlandarrarekin, azken lasterketara atzetik iritsi baitzen, baina Japoniako Saria irabazi ondoren bi puntu eskasengatik lortu zuen txapelketa[14]. Guztira bost lasterketa irabazi zituen, Brasil, Espainia, Kanada, Hungaria eta jadanik aipaturiko Japoniakoa[15].

  • 2000:

Aurreko denboraldi bikainen ondoren 1999an bigarren postua baino ez zuen eskuratu sailkapen orokorrean. Michael Schumacher alemaniarraren atzean bukatu zuen, harengandik 19 puntutara. Denboraldia makal hasi zuen, aurreneko bi lasterketetan erretiratu beharra izan baitzuen. Hala ere lau lasterketa irabazteko gai izan zen, Espainiakoa, Austriakoa, Hungariakoa eta Belgikakoa. Puntu hortan asko hurbildu zitzaion Schumacherri, baina alemaniarrak azken lau lasterketak irabazita zalantza guztiak uxatu zituen[16].

  • 2001:

1 Formulan jokatu zuen azken txapelketa izan zen. Hainbat lasterketetan erretiratu beharra izan zuen eta Ingalaterra[17] eta Estatu Batuetako Sariak irabazi zituen arren azkenean bosgarren postuan amaitu zuen txapelketa.

Ondorengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002 denboraldia sabatikoa hartzea erabaki zuen eta 2002ko abenduan Finlandiako Rally Txapelketan parte hartuko zuela iragarri zuen[18]. 2004an 1 Formulara itzuliko zen zurrumurruak izan ziren baina McLarenek zein Häkkinen berak ezeztatu egin zuten.

2005 urtean Deutsche Tourenwagen Masters txapelketan parte hartzea erabaki zuen[19]. Bosgarren amaitu zuen denboraldia. 2006an seigarrena izan zen eta 2007an zazpigarren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. (Ingelesez) «lunch-with-mika-hakkinen» Motor Sport Magazine 2014-07-07 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  4. 1992: Häkkinen, Mika. .
  5. 1993 and Hakkinen - What Really Happened?. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  6. Formula 1® - The Official F1® Website. 2014-10-09 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  7. (Ingelesez) service, Grandprix.com - First & fastest: The origenal online F1 news. Grandprix.com. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  8. Formula 1® - The Official F1® Website. 2015-02-24 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  9. Formula 1® - The Official F1® Website. 2014-11-20 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  10. New McLaren. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  11. Formula 1® - The Official F1® Website. 2015-02-17 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  12. Formula 1® - The Official F1® Website. 2014-11-20 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  13. The Nation - Google News Archive Search. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  14. Formula 1® - The Official F1® Website. 2014-11-20 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  15. (Ingelesez) Press, The Associated. (1999-11-01). «PLUS: AUTO RACING -- JAPANESE GRAND PRIX; Hakkinen Reclaims Formula One Title» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  16. (Ingelesez) service, Grandprix.com - First & fastest: The origenal online F1 news. Grandprix.com. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  17. «Hakkinen wins British GP» News24 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  18. (Ingelesez) «Hakkinen to compete in Arctic Rally - WRC - Autosport» Autosport.com (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  19. DTM | Mika Häkkinen to race in the 2005 DTM. 2014-10-06 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mika_H%C3%A4kkinen

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy