Nekane Intxaurtza
Nekane Intxaurtza | |||
---|---|---|---|
(2018) | |||
2015 - 2019 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Igorre, 1965eko uztailaren 12a (59 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Dima | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta editorea | ||
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Nekane Intxaurtza Etxebarria (Igorre, Bizkaia, 1965eko uztailaren 12a) politikaria eta editorea da. Dimako (Bizkaia) emakumezko lehen alkatea izan da,[1][2] eta Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da 1990etik.[3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekane Intxaurtza Etxebarria Igorren jaio zen, Urkizu auzoan Ostatu Behekoa etxean. 1988an Dimara joan zen bizitzera.
Lehen ikasketak Igorreko Ignazio Zubizarreta ikastetxean egin zituen. Administrari laguntzaile ikasketak Zeanuriko Zulaibar Ikastetxean egin zituen. Basauriko AEKko Bolintxu euskaltegian alfabetatu zen.
Dimako alkatea (2015-2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate.[4][5]
Dimako Udalak, 2015ean zuen milioi bi eta erdiko zorra kitatu zuen, Intxaurtza alkate izan zen lau urtean.[6]
2015etik 2019ra bitarte, Dimako alkatea zela, UEMAren eragileetako bat ere izan zen.[2]
Argitalpenen arduraduna (1990.etik)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz 400 liburutik gora plazaratu duen Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da Intxaurtza 1990etik, ia hasiera-hasieratik.[3][7] UEUk 440 liburu argitaratu ditu 2020 urtera arte, 300 liburu 1990tik, batez beste urtero 10 liburu.[8]
Uztaro aldizkari zientifikoaren idazkaria ere bada Intxaurtza.[9]
-
Robotikaz (2011)
-
Maite Idirinena (2023)
-
Zinemagintzaz (2021)
-
Latinoamerikaz (2022)
-
Erleez (2020)
-
Uztaro aldizkaria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dimako Udalaren eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arteko lankidetza-hitzarmena (2018-03-28). Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
- ↑ a b «Udalerri Euskaldunen Eguna Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
- ↑ a b Intxaurtza Etxebarrria, Nekane. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
- ↑ (PDF) Dimako udal batzaren osoko bilkuraren akta (2015-09-14). (Noiz kontsultatua: 2020-03-05)).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ igorresarean. (2015-04-24). «EH Bilduk Arratiako herrietako alkategaiak aurkeztu dauz gaur Igorren» Igorre sarean (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- ↑ Intxaurtza, Nekane. (2019-04-04). Herritarrai. Begitu, 3 or. ISSN 1579-5519..
- ↑ «''Buruxkak-en webguneko estatistikei erreparatzen badiegu oso nabaria da gailu mugikorren erabileraren gorako tendentzia'' :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- ↑ UEU. (2020). «UEUk 2020ra arte argitaratutako liburuak (440)-Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «Nor garen :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).