Odoljario
Odoljario | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | heriotzaren kausa, zantzu klinikoa general symptom (en) |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza |
Arrazoia(k) | suntsiketa |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | desmopressin (en) , aprotinin (en) , tranexamic acid (en) , aminocaproic acid (en) , protamine sulfate (en) eta Zilar nitrato |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | R58 |
GNS-9 | 456.20 |
MedlinePlus | 000045 |
eMedicine | 000045 |
MeSH | D006470 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Odoljarioa edo hemorragia odola zirkulazio-aparatutik kanpora ateratzea da[1]. Kanpokoa izanez gero, diagnostikoa errazagoa da, baina barne-odoljarioek proba diagnostikoak eskatzen dituzte antzeman ahal izateko.
Odol galera handia den odoljarioetan, hau da, odolaren %50 galtzen den kasuetan shock hipobolemikoa agertzen da.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapenaren arabera, gaixotasun mota hauek aurki ditzakegu:
- Arnas aparatua: Ahotik ikusten da eta hemoptisi izena dauka.
- Digestio-aparatua: Ahotik (hematemesi) edo ipurtzulotik (errektorragia edo ondesteko odoljarioa).
- Nerbio-sistema: Barneko odoljarioak dira, OTAren bidez antzematen direnak.
- Burmuinean: Burezur-barneko odoljarioak izena hartzen dute orokorrean, hematoma subdural, hemorragia subaraknoideo eta garuneko odoljario desberdinduz.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemostasia edo odoljarioaren amaiera helburu, lehenik eta behin, hemorragia errazten edo handitzen duten sendagaiak kendu behar ditugu, egonez gero.
Konponbide kirurgikoa edukiz gero, planteatu behar da. Bestela, badaude tratamendu medikoak ("hemostasikoak") egoera hauek kontrolatzen saiatzeko: K Bitamina (K1 eta K3), azido aminokaproiko eta azido tranexamikoa.