Orri handiko egunkari
Orri handiko egunkaria (ingelesez, broadsheet), maindire edo izara formatua ere deitua, egunkari formatu mota guztien artean handiena da eta orri handiak ditu ezaugarri, 600 mm altu eta 400 mm zabal. Broadsheet hitza, normalean, kaleetan saltzen zen orrialde batetik inprimatzen zuten inpresio herrikoietatik eratorria da, gai mota ezberdinak biltzen zituena, baladetatik satira politikoetara.
Berlindarra (470 × 315 mm) eta tabloide formatuen aldean, egunkari formatu hau askoz luzeagoa eta zabalagoa da.
Formatu horretako egunkari esanguratsuenak Los Angeles Times, The New York Times eta The Washington Post dira, Estatu Batuetan. Erresuma Batuan, The Daily Telegraphek eta The Sunday Telegraphek erabiltzen dute formatu hori. Gainera, The Times-ek igandeetako edizioetan bakarrik du formatu hori. Bitartean, Latinoamerikan, formatu hau erabiltzen duten egunkari nagusiak hauek dira: La Nación, Los Andes eta La Gaceta de Argentina; O Globo, Brasilgoa; El Mercurio, Txilekoa; El Comercio, Perukoa (2016ko martxotik, larunbat eta igandeko edizioetan bakarrik); El Tiempo, El Universal, Kolonbiakoa; El Pais de Uruguay; Mexikoko OEM katean daudenak, besteak beste