Ostilamendu
Ostilamendua edo etxeko hornidura etxeko altzari, tresna eta jantzien multzoari esaten zaio.[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antza denez hitzak jatorri erromanikoa du, nafar-aragoieratik jasota: ostilla, ostillamenta.[2]
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizionalki, emaztearen familiak ematen zion arreoa ezkontzari. Amaren ardura zen bere alaben arreoa prestatzea ezkondu aurretik; prestatutakoaren arabera haien egoera ekonomikoa erakusten zen. Derrigorrezkoa zen jantzi jakin batzuk egitea (mantelak, maindireak...) eta, bereziki, brodatzea. Prestaketa hori guztia andregaiaren lana zen.
Ostilamendu motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabileraren arabera mota desberdinak zeuden:
- Haur-puska edo haurrarena, jaiotza inguruan.
- Ezkon-horni edo ezkontzarena.
- Hildakoena, heriotzarekin lotuta.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www1.euskadi.net/harluxet/
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu-ES&id=75118
- ↑ Marvin HARRIS, Antropología cultural. Madril: Alianza Editorial, 1990. ISBN 978-84-206-3951-2.