Pello Zabaleta Lekuona
- Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako buruzkoa beste hau da: «Pello Zabaleta».
Pello Zabaleta Lekuona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1896ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Errenteria, 1967ko martxoaren 12a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Pello Zabaleta Lekuona (Errenteria, 1896ko abuztuaren 3a - ib., 1967ko martxoaren 12a)[1] Gipuzkoako bertsolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Manuel Zabaleta Etxeberria, bertsolaria, (Oiartzun, 1866 – Errenteria, 1925) eta Manuela Kristina Lekuona Lopetegi (Errenteria, 1858 – 1915) zituen. Errenterian jaio bazen ere, familia berehala Oiartzunera joan zen bizitzera. 1927ko uztailaren 7an, Rosario Miranda astigarragarrarekin ezkondu zen. Pellok eta Rosariok bost seme-alaba izan zituzten. Lan ugari izan zituen, besteak beste igeltsero eta zeramika fabrikako langile.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio Zavalak argitaratu zituen Pello Zabaletaren bertsoak, Juan anaiarenekin batera Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen. Haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Sesiyo bat (1923), Alkar eziñ ikusiya (1932), Ijito antzeko bati (1931), Langillien alde (1934), Katu baten istoriya (1942), Oraingo Errenteriari (1946), Errenteriko Jangoiko-Txiki zanaren bizitza (1963).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.