Pio III.a
Pio III.a[1] (Siena, 1439ko maiatzaren 29a - Erroma, 1503ko urriaren 18a) Eliza Katolikoko 215. aita santua izan zen, 1503ko 26 egunetan zehar.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francesco Todeschini Piccolomini Pio II.a aita santuaren iloba zen, bere babespean hartu zuena oraindik Sienako gotzain zela. Honegatik, Francescok Zuzenbidea ikasi ahal izan zuen Perugian. 1460an, bere osaba Aita Santu izendatua izan zenean, Sienako artzapezpiku bihurtu zen eta, beranduago, San Eustaquioko kardinal diakonoa
Aitasantutza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1503an, Alexandro VI.a hil ondoren, aita santu berria aukeratzeko konklabea ospatu zen. Bi hautagai nagusi zeuden: Georges d'Amboise, aurreko aita santuaren semea zen Cesare Borgia aldeko zuena, eta Giuliano della Rovere. Konklabea luzatzea eragozteko, konpromisozko hautagai bat aukeratu zen: Todeschini, Pio III.a izena hartu zuena bere osabaren omenez. Hezueriaz gaixo eta 64 urterekin (behar baino lehenago zahartua beste aita santu batzuen zerbitzura eman zuen denbora luzeagatik) Eliza eraberritzea erabaki zuen, eta egin zuen lehen gauza Cesare Borgia gartzelaratzea izan zen.
1503ko urriaren 18an, Aita Santu izendatu eta 26 egunera hil egin zen. Batzuk pozoitua hil zela diote, baina bertsio ofizialak hezueriaren ondorioz hanka baten ultzerazioari buruz hitz egiten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio III.a |
Aurrekoa Alexandro VI.a |
Aita Santua 1503 |
Ondorengoa Julio II.a |