Content-Length: 98182 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Properzia_de_Rossi

Properzia de Rossi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Properzia de Rossi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Properzia de Rossi

Bizitza
JaiotzaBolonia, 1490 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaLordship of Bologna  1506ko azaroa)
 Aita Santuen Lurraldea  (1506ko azaroa -
HeriotzaBolonia, 1530 (egutegi gregorianoa) (39/40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)ezezaguna
Marcantonio Raimondi
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, artista, Irarlea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Bolonia
MugimenduaItalian Renaissance painting (en) Itzuli
Properzia de Rossi

Properzia de Rossi (14901530) errenazimenduko eskultore italiarra izan zen. Errenazimenduko lehenengo emakume eskultorea izan zen. Giorgio Vasarik idatzi zuen artisten biografiei buruzko liburuan agertzen den emakume bakarra da.

Notario baten alaba zen eta Marcantonio Raimondi Boloniar maisu grabadorearekin ikasi zuen.[1]

Oso azkar fruten hezurrekin egindako  eskultura konplexu eta txikiengatik ezaguna egin zen. Gehienetan eskultura txiki hauen gaiak erlijiosoak ziren. Famatuenetarikoa melokotoi hezur batean egindako gurutziltzaketa izan zen.[1]

30 urte betetzear zegoenean hasi zen eskala handiko lanak egiten. Garai hartan marmolezko bustoz egindako erretratuei esker errekonozimendua jaso zuen  eta enkargu ugari egin zizkioten, Boloniako Santa Maria del Baraccano aldarerako dekorazio-programa bat barne.[1]

Boloniako San Petronio mendebaldeko fatxadarako eskultura bat egiteko lehiaketa bat ere irabazi zuen. Dokumentatuta dago hiru sibila, bi aingeru eta behe-erliebe pare bat ordaindu zitzaizkiola, horietako bat Joseren eta Putifarren emaztearen gaiari buruzkoa. Eszenan, Josek ofizial egiptoar baten emaztearengandik ihes egitea lortzen du. Rossik trebeki erabili zituen drapeatuak eszena dinamika honen tentsioa irudikatzeko.[1]

Arreta deitzen duen beste lan bat “Hercules amazonekin” da. Bertan heroiaren gorputza biluzik ageri da, eta ez bakarrik hori, amazonaren bularrak baita ere. Kontutan hartuta emakumeek biluztasuna irudikatzea debekatuta zutela eta XVI. Mendeko artelan bat dela, are harrigarriagoa da modernitate ekintza hau.[2]

Nahiz eta Errenazimentu garaian emakume batek artean jarduteko pairatu behar zituen oztopoak ugariak izan, Properzia de Rossik bere eskultura lanengatik nabarmentzea lortu zuen.[3]

Eskaera ugari jaso bazituen ere bere bizitzan zehar, 40 urte bete baino lehen hil zen, miseriak eta bakartasunak jota.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Properzia de’ Rossi. 2023-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
  2. (Gaztelaniaz) Hernández, Eva. (2021-07-17). «Properzia Di Rossi» La Opinión de Murcia (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
  3. (Gaztelaniaz) Squiripa, Anabella. (2009-07-30). Properzia de Rossi, la escultora milagrosa. (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Properzia_de_Rossi

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy