Content-Length: 169430 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Raoul_Walsh

Raoul Walsh - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Raoul Walsh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raoul Walsh

Bizitza
JaiotzaManhattan1887ko martxoaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSimi Valley1980ko abenduaren 31 (93 urte)
Hobiratze lekuaSimi Valley
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Miriam Cooper  (1916 -  1926)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0909825 Allocine: 514 Allmovie: p115880 TCM: 201402
Musicbrainz: e4f3b66e-3d86-4527-bb10-4900bf3be755 Find a Grave: 6026969 Edit the value on Wikidata

Raoul Walsh (1887ko martxoaren 111980ko abenduaren 31) Ameriketako Estatu Batuetako zinema-zuzendari eta aktorea izan zen. Kontaketaren eta irudiaren sen handia zuen, eta Hollywoodeko urrezko aroko zinemagile handienetako bat izan zen, John Fordekin eta Howard Hawksekin batera.

Hasieran aktore eta zuzendari laguntzaile izen zen; gero, David W. Griffith ezagutu zuen, eta haren ikasle eta laguntzaile izan zen. Zuzendari gisa jardun zuen zinema mutuko izar nagusiekin; garai hartakoak dira Thief of Bagdad (1924), East of Suez (1925), Saddie Thompson (1928) filmak. 1929an begi bat galdu zuen In the Old Arizona filmatzen ari zela. 120 bat film egin zituen bere karrera osoan, baina 1940tik aurrera izan zuen garairik oparoena. Ia genero guztiak landu zituen, musikala izan ezik: westerna, The Big Trail (1931), They Died with Their Boots On (1942, Botak jantzita hil ziren), Pursued (1947), Distant Drums (1951, Urruneko danborrak); gerrako filmak, Objective, Burma! (1945); polizia-filmak, They Drive by Night (1940), High Sierra (1941), White Heat (1949); abenturazko filmak, Blackbeard the Pirate (1952), The World in His Arms (1952); komediak, The Strawberry Blonde(1941); melodramak, Band of Angels. 1974an, Each Man in His Time biografia argitaratu zuen.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Oharrak
1913 The Pseudo Prodigal Zuzendu zuen lehen lana
1914 The Life of General Villa
1914 The Mystery of the Hindu Image
1915 Regeneration
1915 Carmen Theda Bara aktore-lanetan
1918 The Woman and the Law Jack Connors, Miriam Cooper eta Peggy Hopkins Joycerekin
1919 Evangeline
1924 The Thief of Bagdad Douglas Fairbanksek antzeztu eta ekoiztua
1925 The Wanderer
1926 What Price Glory?
1928 Sadie Thompson Gloria Swanson ekin
1929 The Cock-Eyed World
1930 The Big Trail John Waynerekin
1931 The Man Who Came Back Janet Gaynorrekin
1931 The Yellow Ticket Lionel Barrymore eta Laurence Olivierrekin
1932 Wild Girl Charles Farrell, Joan Bennett, Ralph Bellamy, eta Eugene Palletterekin
1933 The Bowery Wallace Beery, George Raft, Fay Wray, eta Pert Keltonekin
1936 Klondike Annie Mae West eta Victor McLaglenekin
1939 St. Louis Blues
1939 The Roaring Twenties James Cagney eta Humphrey Bogartekin
1940 Dark Command John Wayne, Roy Rogers, eta Gabby Hayesekin
1940 They Drive by Night George Raft, Ann Sheridan, Ida Lupino, eta Humphrey Bogartekin
1941 High Sierra Ida Lupino, eta Humphrey Bogartekin
1941 They Died with Their Boots On Errol Flynn eta Olivia de Havillandekin
1941 Manpower Edward G. Robinson, Marlene Dietrich, eta George Raft
1942 Desperate Journey Errol Flynn eta Ronald Reagan
1942 Gentleman Jim Errol Flynn eta William Frawley
1943 Northern Pursuit Errol Flynn
1944 Uncertain Glory Errol Flynn
1945 Objective, Burma! Errol Flynn
1947 Pursued Robert Mitchum eta Teresa Wright
1949 White Heat James Cagney eta Edmond O'Brien
1949 Colorado Territory High Sierra filmaren 'remake'a
Joel McCrea, Virginia Mayo, Dorothy Malone, eta Henry Hull
1950 Montana Errol Flynn
1951 Captain Horatio Hornblower Gregory Peck eta Virginia Mayo
1951 Distant Drums
1952 Blackbeard the Pirate Robert Newton, Linda Darnell eta William Bendix
1952 The World in His Arms Gregory Peck, Ann Blyth eta Anthony Quinn
1953 Gun Fury Donna Reed eta Lee Marvin
1953 A Lion Is in the Streets James Cagney, eta Lon Chaney Jr.
1953 Sea Devils
1954 Saskatchewan
1956 The Revolt of Mamie Stover
1957 Band of Angels Clark Gable, Yvonne DeCarlo, eta Sidney Portier
1958 The Naked and the Dead Cliff Robertson
1960 Esther and the King
1964 A Distant Trumpovet

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Raoul_Walsh

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy