Content-Length: 79993 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Rude_boy

Rude boy - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Rude boy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rude boy

Rude boy, rudeboy, rudie, rudi edota rudy 1960ko hamarkadan Jamaikan sortutako azpikultura edo hiri tribu bateko kidea da.[1]

Rude boy hitza Jamaikako uhartean jaio zen 1960ko hamarkadaren hasieran, non gazteek ahal zuten moduan bilatzen zuten bere bizimodua. Musikak, hasieran, ez zuen inolako eraginik izan rudeboy kultura honetan, baina berehala sartu ziren uhartean gero eta ugariagoa zen delinkuentziarekin, eta "gangster" eta "western" estatubatuarren filmen indarkeria imitatzeari ekin zioten.[2][3] Film horietako protagonisten jarrera jarraitu beharreko eredua izaten hasi da mutil askorentzat (gangsterren film horietan bizimodua eguneroko bizitzan agertzen zitzaienaren ezberdina zelako). Aldi berean, unean uneko gaurkotasun musikala kontuan hartu behar da. Jamaikak R&B diskoak inportatzen zituen Estatu Batuetatik, eta hauek djek zulatzen zituzten, sound systemetan, diskoteka ibiltari txikietan. Jamaikar gazteak, iparraldetik datorkien musika imitatu nahian, R&B disko propioak sortzen hasi ziren, Karibeko sustrai musikalak ahaztu gabe, kalipso edo mentoa kasu. Zirkunstantzia horien guztien ondorioz, uharteko lehenengo musika-estiloa sortu zen, ska izenekoa. Rude boyek ihes egiteko modu bat aurkituko zuten skan, erritmoa zuen, dantzagarria zen, eta haientzat festa bat izaten zen. Talde eta bakarlariek laster ikusiko zuten rude boy kantuaren mamia, eta laster agertu ziren gazte hauen balentriei buruzko abestiak, ia beti bortitzak. Orduko ska modan zegoen eta rudiek bere estilotzat hartu zuten. Hauxen zen 1964 eta 1967 arteko abestien argumentu nagusia. Laster rocksteady agertu eta estilo hau rude boyen gustuagoa izan zen. Jamaikako independentziaren ondoren, rudie hauetako asko Britainia Handira emigratu ziren, eta han modekin elkartu ziren: itxura dotoreko gazteak, musika paraleloko gustuekin, biak ala biak musika beltzaren jarraitzaileak. Hurbiltze horretatik eta beste faktore batzuetatik skinhead mugimendua sortuko litzateke.[4][5] Rude boy izena jamaikar gazte gehienak ghettoetatik zetozelako eta herrialdeko klase txiroenetakoak zirelako edo kriminal ohiak zirelako sortu zen.

Rudeboyek ska dantzatzen zuten modua beste gazteek ez bezalakoa zen, hauek astiroago eta modu ikaragarriagoan egiten zituzten, eta haien janzkera nahiko deigarria zen. Rocksteadyak ska ordezkatuko zuen, eta, ondoren, reggaeak. Rudyen musika bereizgarria ska musikaren eboluzio gisa sortu zen rock steady dela nabarmena da. Kingstonera ospearen eta diruaren bila iristen ziren gazte askok, dirua amaitzen zitzaienean, krimen eta indarkeria bizitza bat besterik ez zuten topatzen.[6] Egoera hori islatzen duen filma Jimmy Cliff protagonista duen The Harder They Come Perry Hanzelen filma da. Quadrophenia eta This Is England filmeetan rudeboyak ere ikus ditzakegu. The Clash taldeak izen horrek zuen film dokumental bat ere merkaturatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "The Rude boy in Jamaican music" – The Gleaner – 1 January 2012
  2. (Ingelesez) Rob Wilson; Christopher Leigh Connery. (2007). The Worlding Project: Doing Cultural Studies in the Era of Globalization. North Atlantic Books, 157 or. ISBN 978-1-55643-680-2..
  3. (Ingelesez) Thomas, Deborah A.. Modern blackness: nationalism, globalization, and the politics of culture in Jamaica. .
  4. Old Skool Jim. Trojan Skinhead Reggae Box Set liner notes. Londres: Trojan Records TJETD169.
  5. Marshall, George. (1991). Spirit of '69 – A Skinhead Bible. Dunoon: S.T. Publishing ISBN 1-898927-10-3..
  6. (Ingelesez) «The Rude Boy in Jamaican music» jamaica-gleaner.com 2012ko urtarrila.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Rude_boy

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy