Content-Length: 141518 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Sarit_Thanarat

Sarit Thanarat - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sarit Thanarat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarit Thanarat


Thailandiako lehen ministro

1958ko urriaren 20a - 1963ko abenduaren 8a
Thanom Kittikachorn - Thanom Kittikachorn
Bizitza
JaiotzaBangkok1908ko ekainaren 16a
Herrialdea Thailandia
Talde etnikoaLao (herria)a
HeriotzaBangkok1963ko abenduaren 8a (55 urte)
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaMissouri Military Academy (en) Itzuli
Chulachomklao Royal Military Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Thai Army (en) Itzuli
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
Alderdi politikoahautagai independente

Sarit Thanarat (thailandieraz: สฤษดิ์ ธนะรัชต์; Bangkok, 1908ko ekainaren 16a - ibidem, 1963ko abenduaren 8a) thailandiar militar eta politikaria izan zen. Thailandiako lehen ministroa izan zen 1957an eta 1958tik hil zen arte.

Bere lehen hezkuntza monasterio budista batean izan zen eta 1919tik 1927ra Akademia Militarrean ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerran infanteriako batailoi bateko komandantea izan zen eta Burmako inbasioan esku hartu zuen. Koronel mailarekin 1947ko estatu kolpean parte hartu zuen, Thawan Thamrongnawasawat lehen ministroa kargutik kendu eta Luang Phibunsongkram berriro boterean ezarri zuena. Harrezkero, politikarekiko interes iraunkorra izan zuen.

1950eko hamarkada ezegonkortasun handikoa izan zen Thailandian, 1957ko hauteskundeen ondoren okerrera egin zuena lehorte handi batek eta emigrazio masibo batek Isan eskualdetik Bangkokera. 1957ko irailaren 16an, Pibul lehen ministroa kargutik kendu zuen estatu-kolpe militarra zuzendu zuen Tharanatek. Bost egunen ondoren, Pote Sarasin eman zion boterea, eta 1958ko urriaren 20an lehen ministro karguari ekin zion berriro.

Bere gobernuaren ezaugarri nagusiak Gerra Hotzean Estatu Batuen interesei men egitea, paternalismoa, opioaren aurkako borroka eta monarkiaren papera indartzea izan ziren.

Karguan hil zen eta Thanom Kittikachorn jenerala izan zen haren oinordekoa.









ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Sarit_Thanarat

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy