Sotera Novia de Salcedo
Sotera Novia de Salcedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1818 |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | Bilbo, 1891ko otsailaren 13a (72/73 urte) |
Familia | |
Aita | Pedro Novia de Salcedo |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta idazlea |
Sotera Caya Dominga Ramona Novia de Salcedo (Bilbo, Bizkaia, 1818 – Ibidem, 1891ko otsailaren 13a) esploratzaile eta idazlea izan zen.[1] 1850 eta 1856 urteen artean egin zituen bidaien berri ematen zuen eguneroko bat idatzi zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon jaioa, Pedro Novia de Salcedo eta Juana de Ocioren alaba izan zen.[2][3]
Bidaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1850eko urriaren 2an irten zen Bilboko portutik bere senarra zenarekin batera, Sebastián Romecín boliviarra, Ameriketara bidaiatzeko asmoarekin.[2] Londresetik Saint Thomasera, eta handik Panamara joan ziren.[2][3] Bere egunerokoaren arabera, Sain Thomaseko portuan esklabuak ikusi zituen lanean, eta eramaten zituzten arropa urriek arreta deitu zioten.[2] Ondoren, Ekuador, Peru eta Txile zeharkatu zituzten Boliviako portura heldu arte.[2][3] La Pazen egonkortu eta handik Andeak eta Titikaka esploratzeko bidaia desberdinak egin zituzten, 1850 eta 1856. urteen artean, non zenbait objektu eskuratu zituen, besteak beste, Aymaren piktograma bat.[2] Bolivian zela zenbait pertsonaia ezagunekin harremandu zen, besteak beste, Modesta Sanginés Uriarte (1832-1887) eta Juan de Ondarzarekin.[2] Horrez gain, Bilboko pertsonaiekin elkarbanatu zituen gutunak ezagutzen dira, adibidez, Matilde Orbegozorekin.[2]
1856an Bilbora itzuli zen eta hortik aurrera zer egin zuen ez da ezagutzen.[2]
Dokumentazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Iker eta Javier Madariaga liburu-saltzaileek Novia Salcedo familiaren artxiboak eskuratzean pertsonaia honen berri izan zuten, ordura arte emakume esploratzaile honen informaziorik ez zen ezagutzen.[2][3] 2017tik Sotera Novia de Salcedoren egunerokoa, berak eskuratutako piktograma, zein beste hainbat material, Artxibo Historiko Nazionalean daude.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Calleja, Seve. (2019). «Sotera Novia Salcedo, una ilustre viajera bilbaina» Bilbao: 33..
- ↑ a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) Blasco, Roge. (2022-05-29). Sotera Novia de Salcedo, viajera por Bolivia en el siglo XIX. | El blog de Roge. (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ a b c d e «Podcast audio: Expedición en Tierra de Fuego. Sotera Novia de Salcedo viajera del siglo XIX. EITB podkastEITBpodkast | Levando anclas» EITB 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Adquisiciones del Archivo Histórico Nacional. Archivo de la Familia Novia Salcedo. Ministerio de Cultura.