Triple A (Espainia)
Itxura
Triple A edota Alianza Apostólica Anticomunista (euskaraz A Hirukoitza edota Komunismoaren Aurkako Aliantza Apostolikoa) Espainiako trantsizio garaian Euskal Herrian jardun zuen erakunde terrorista frankista berantiar bat izan zen. 1977-1982 artean jardun zuen.
2010eko Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimen Bulegoaren txosten baten arabera, erakunde armatu hori 1975-1990 artean bortizkeria paramilitarrak hildako 66 biktimetatik 8ren arduraduna omen zen[1].
Triple Aren erasoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira talde paramilitar horrek erreibindikatu zituen erasoak:
- 1977ko irailaren 20: Bartzelonako El Papus aldizkariaren aurkako erasoa. Juan Peñalver Sandoval atezaina hil zuten eta 17 pertsona zauritu.
- 1977ko urriaren 7: David Salvador Bernardo (Jonio) taxilariaren hilketa Andoainen (Gipuzkoa). Haren aurka, ETAren laguntzailea izatea leporatu zioten. [2]
- 1978ko uztailaren 2: Agurtzane Arregi Letamendi hil zuten Donibane Lohizunen (Lapurdi). Juan Jose Etxabe militantearen emaztea zen. Etxabe larriki zauritua geratu zen. Etxabetarrek eraso ugari pairatu zituzten; hiru urte lehenago Juan José Etxaberen anaia hila izan zen.
- 1979ko maiatzaren 6: Jose Ramon Ansa Echevarria 17 urteko gazte andoaindarra bahitu eta hil zuten. Andoaindik Urnietara doan errepidean hilda agertu zen, buruan tiro bat zuela. Talde terroristaren erreibindikazioan ETAko kidea zela esaten zen; familiak akusazioa ezeztatu zuen. Urte batuzk geroago, hilketaren errudun jota, Ignacio Iturbide eta Ladislao Zabala kondenatu zituzten.[3]
- 1980 uztailaren 23: Bilboko Amezolako erasoa. Bi gazte hil zituzten: María Contreras Gabarra, 17 urtekoa eta haurdun zegoena, eta 12 urteko neba Antonio Contreras Gabarra. Anastasio Leal Terradillos garbitzailea (Cabezuela del Valle, 59 urte) larriki zauritu zuten. [4]
- 1980ko abuztuaren 27: Jesus Maria Etxebesteren hilketa Irunen.
- 1982ko urtarrilaren 2: Pablo Garayalde hil zuten Leitzan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Las otras víctimas. 2010eko martxoaren 10a. Elpais.es (Gaztelaniaz)
- ↑ http://hemeroteca.abcdesevilla.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/sevilla/abc.sevilla/1977/10/09/049.html Hemeroteca ABC (77/10/9): Taxista asesinado a tiros en la localidad guipuzcoana de Andoain
- ↑ http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130606/hallan-muerto-en-bilbo-al-ultraderechista-del-bve-inaki-iturbide Gara (6-6-2013): "Hallan muerto en Bilbo al ultraderechista del Batallón Vasco Español Ignacio Iturbide"
- ↑ http://hemeroteca.lavanguardia.com/preview/1980/07/24/pagina-4/32901688/pdf.html Hemeroteca La Vanguardia (80/7/24): "Bilbao: Bomba en una guardería".
Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Papus aldizkariaren aurkako erasoa justifikazioak.