Content-Length: 238182 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Urru%C3%B1a

Urruña - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Urruña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urruña
 Lapurdi, Euskal Herria
Urruña eta Jondoni Bixintxo elizaren ikuspegia.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaHendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
Izen ofiziala  Urrugne
AuzapezaPhilippe Aramendi (EHBai)
Posta kodea64122
INSEE kodea64545
Herritarraurruñar
Geografia
Azalera50,57 km²
Garaiera0-880 metro
Distantzia27 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria10.432 (2018:  48)
alt_left 5.323 (%50,5) (%47,4) 4.994 alt_right
Dentsitatea184,22 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,88
Ugalkortasuna[1]‰ 48,93
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,5 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,08 (2011)
Langabezia[1]% 6,72 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 9,65 (2010)
Erabilera% 0,53 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urrugne.com

Urruña Lapurdiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, kostaldekoa, Lapurdi Itsasegian kokaturikoa. Irun-Biriatu eta Bordele arteko A-63 autobidearen alboan dago.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erreka igarotzen dira udalerriko lurretatik: Untxin, kostaldeko errekastoa, Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen dena (baita horren ibaiadarra den Arola erreka, azken hau udalerriko lurretan bertan Andureta errekak elikatzen duelarik); Bidasoa eta Urdazuriren ibaiadarra den Ibardin erreka, azken horren ibaiadarra den Intzola errekarekin batera. Halaber, Mentaberri erreka Haizabia esparru eta hotel aldamenean itsasoratzen da, Euskal erlaitza deritzon kostaldean.

Udalerriko lurren mugan dago kokaturik Ibardingo lepoa (317 m). Hortik, edo herritik bertatik, Larhun mendira (905 m) igotzeko bideak daude.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Urruña, Ziburu eta Hendaia arteko 10. bide nazionalak, Bordele muga arteko A-63 autopistak (Urruñak 2. irteera du) eta Irun eta Paris lotzen dituen trenbideak zeharkatzen dute.

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidasoa eta Urdazuri ibaien artean zegoen parrokia bakarra izan zen Urruña, eta Urtubiako jaunak denbora eta espiritu-jurisdikzioa zuen bertan. Ziburuk 1555. urtean lortu zuen autonomia erlijiosoa eta Hendaiak 1598an.

Urtubiako etxea bizkonderri bihurtu zen 1654an. Haren jabetzen artean, Urruña, Donibane Lohizune, Pausu, Zokoa eta Ziburuko hainbat mahasti, baso, lur, errota eta etxeak zeuden.

Independentzia erlijiosoa lortu ostean, zenbait herri Urruñatik banatzen joan ziren: 1574an, Ziburu; 1603an, Biriatu, eta 1654an, Hendaia.

1790ean, Frantziako Iraultzaren ondorioz ezarritako paisaia administratibo berrian, Urruña, bere burua, Hendaia eta Biriatu barneratzen zituen kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren menekoa.

Napoleondar Gerretako monumentu izendaturiko lau gotorleku daude (Emigranteena[2], Baioneta[3], Bortuste[4] eta Luis XIV.a[5]), horietariko bat (Luis XIV.a) udalerriak Biriaturekin duen mugan.

XIX. mendearen hasieratik XX. mendearen azkenera 2.000 eta 4.000 biztanleren tartean egon zen Urruña, batzuetan gorago eta besteetan beherago. 1960ko harmarkadatik aurrera, ordea, gorokada esanguratsua izan zuen, eta XXI. mendearen bigarren hamarkadarako ia 10.000 biztanleren mailara iritsi zen.

Urruñako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Alkatea Agintaldia Alderdia
Bernard de Coral 1929-1940 FR
Bernard de Coral 1940-1965
Daniel Poulou 1995-2001 RPR
Daniel Poulou 2001-2002 RPR
Léon Marin 2002-2008 DVD
Odile de Coral 2008-2014 DVD
Odile de Coral 2014-2020 DVD
Philippe Aramendi 2020-2026 Abertzale
Urruñako Leon Telletxea[6] (Ahotsak[7][8] proiekturako).

Urruñan[9] kostatar hizkeran[10] mintzatzen da, sartaldeko nafar-lapurteran[11].

Izen zaharra Urrunaga zen. Hurra ematen dituen zuhaitzaren izena hurritz edo hurrondo izaten da, baina toponimian '(h)urrun' gisa azaldu ohi da. Hurritzaren lekua 'urrunaga' da toponimian. Geroago g letra, a letra bat galdu ziren eta n letra busti egin zen. Horrela heltzen da Urruña oraingo izenera:

Urrun + aga → Urrunaga → Urruna(g)a → Urruna(a) → Urruña

Urruña kultura aldizkaria 2021eko maiatzean sortu zuen Urrunaga Elkarteak. Bertan idazten dutenen artean hauek daude: Xerar Urrutia, Ixabel Etxeberria, Joseba Aurkenerena, Joritz Larraza, Odei Barroso, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Ttotte Etxebeste. Gehien-gehiena euskaraz. Seihilabetekaria izan da lehen urteetan, baina 2023tik urtekaria da.

Urruñan Bizi Urtero lau aldiz Herriko Etxeak plazaratzen duena. Hastapenetatik frantses hutsez plazaratzen zuten, baina 2020ko negutik, hau da, 67. zenbakitik goiti, den-dena euskaraz eta frantsesez plazaratzen dute.

Gure Herrian Herritarrak mugimendu abertzalearen aldizkaria, luzaz plazaratu zutena. Osora 53 zenbaki. Azkena 2017ko abenduan plazaratu zuten. Euskarazko eta frantsesezko artikuluak tartekatzen ziren.

Xaia ostatua kultura-ekitaldiak eskaintzeko leku erreferentziazkoa da. Urte osoan aritzen da. Arrakastatsuenetako bat, euskal kantuen ikastaroa izaten da. Ehun lagun inguru elkartzen dira urritik ekainera, hamabost egunetik behin, euskal kantuak abesteko.

Neurri txikian baina antzeko ezaugarriak dituen Bilboko Kafe Antzokiarekin konparatu daiteke. Ondarroako Kafe Antzokia, Donostiako Doka ere antzekoak dira, eta gero antzeko beste ekimen batzuk abiatu dira Euskal Herrian zehar.

2000. urtean, orduko tabernako jabeak ostatua utzi zuenean, hutsunea betetzeko, abertzale batzuek dirua jarri zuten, ostatua haien gain hartzeko. 2002an, kooperatiba bat antolatu zuten ostatua kudeatzeko. Geroago, herriko Bakalau elkarteak bere gain hartu zuen Xaian kultur ekitaldiak antolatzeko ardura: kontzertuak, kantu-afariak, bertso-saioak...

Aipagarria da, 2022tik, urtero, abenduko lehen igandean, Urrunaga eta Berttoli elkarteek, herriko plazan, egiten duten Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka, non lehentasuna euskarari eta euskal kulturari ematen dioten. Hamabost bat argitaletxe eta elkarte hurbiltzen dira azokara.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri birazkatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urruñar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Urru%C3%B1a

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy